0:14

bilbadolaif 1456131641216 SaRtU, iRaKuRRi eTa GoZaTu | 2008-01-07 00:17

Hori da nire ordenagailuko ordutegiak markatzen duena. Berandu samar...

Beno, berez ez. Baina bai 3 orduko loa soilik duen pertsona batentzat. Kasu honetan, niretzat.

Ez da momenturik onena niretzat. Egun hauetan gazi gozo ugari bizi izan ditut, gozoak gaziak baino gehiago, hala ere. Eta horrek nire irribarrea apurtzen du.

Egunerokotasunaren errealitatera erortzeak suposatzen duena, agian. Gabonak niretzat ez dira oporrak. Nagusiek euren langile, ikasle, etab.ei eskaintzen dizkieten gozoki engainagarriak baizik. Oporrak bai, gastatzeko, urteberri eta gabon zoriontsuak opatzeko, estresatzeko, lasaitzeko, mozkortzeko eta pum!

Urtarrilak 2, lanera.


Utzi iruzkina: