Denbora?
Non daude eguneko 24 orduak?
8 ordu inguru lotan pasatzen ditugu. Azterketan gutxiago dira, baina ez nahita.
4-5 ordu klasean pasatzen ditugu, edo pasatu behar ditugu behintzat.
Bi ordu inguru jaten pasatzen ditugu: gosaria, bazkaria eta afaria gutxienez. Nire kasuan, azterketa garaian merienda hartzen dut ikasketa denbora eramangarriagoa izateko.
Kontuan izanda ikasleak garela eta gurasoak hemen ez ditugula etxeko lanak egiteko, sukaldatzen, garbitzen eta biltzen beste ordu bat galtzen dugu.
8 ordu geratzen dira. Hauetatik, klaseko lanak egiten ordu 1 baino gehiago pasatzen dugu eta tamalgarria izango litzateke beste zazpiak gelan ematea ikasten eta ikasten, ezta? Horregatik aisialdiari beste ordutxo bat eskeintzen diogu: bazkadu osteko kafetxoa, zigarrotxo bat edo bi... eta txatxarita pixka bat.
Geratzen diren sei orduak eskasak dira ikasi behar dugun guztia ikasteko, gutxienez manikomioan bukatu nahi ez badugu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: