Oraingoan bai!!

bilbadolaif 1456131641216 SaRtU, iRaKuRRi eTa GoZaTu | 2008-01-09 14:47
2

Jada esan dezaket sukaldean oinarrizkoena dena sukaldatzen dakidala!! Ikasle ikuspuntutik, jakina.

Piperrak, kroketak, ensaladak, haragia, arraina, makarroiak, espagetiak (noski)...

Eta zerrendari orain, arroza gehitu behar diot!

Lehen ere banekien arroza sukaldatzen, baina kontua da teoria jakin arren, zaporea etab. ez zela oso ona... Plastikoa murtxikatzen ari nintzela zirudien. Gaur, ordea, beste egun bat izan da. Platerean jarri aurretik probatu eta plastikozkoa dela ohartu naizenean... ur piska bat gehitu eta hori irakiten jarri ostean...

Bingo!!

Sekulako arroza atera zait.

aiene

aiene 2008-01-10 09:39 #1

<P>Zorionak!!!! Hurrengo pausua babarrunak???? Paella??? Berdura?? Arkume saiheskiak xirmendutan erreak agian?? Hurrengo link-ean errezeta mordoa aurki ditzakezu euskaraz, etxean egiteko modukoak egileen esanetan, ikasle pisu baterako ere balioko dute noski.</P>
<P><A href="http://sukaldean.com/">http://sukaldean.com/</A></P>

maialen

maialen 2008-01-10 10:10 #2

beno, ez gaitezen asaldatu... nik diodan moduan, pixkanaka... jeje<br>


Utzi iruzkina: