Lanak eta lanak eta lanak eta...

bilbadolaif 1456131641216 SaRtU, iRaKuRRi eTa GoZaTu | 2008-01-03 21:04

Ai amatxo!! Nola nabarmentzen den urtarrilan gaudela!! Izan ere, lanak besterik ez ditugu egiteko. Eta laister azterketak!

Nik uste dut benetan unibertsitateko irakasleek ez gaituztela pertsona bezala baloratzen, makina bezala baizik. Puntu honetara iritsirik ikerlariak hainbat hipotesi ari dira lantzen:

  • Ez dute bizitza sozialik eta, beraz, lanak eta azterketa mordoa zuzentzea gustoko dute.
  • Beraien ekintzak ikasleak izorratzera bideratuta daude: bizitza sozial handia dute mota honetako irakasleek eta nota... ba dadoen arabera erabakitzen dute.
  • Euren helburua ikasleek ikastea da, euren jakintzak handitzea etorkizunean langile eta intelektual handiak izateko. Azterketak eta hainbeste lan zuzentzea gogorra da, baina bizitza soziala izatea eta lan egitea biak batera egitea lortzen dute.
Esan beharra dago azken hipotesi hau nahiko zalantzazkotzat jo dutela.

Hala eta guztiz ere, ikasleok ez dugu hain gaizki pentsatzen... eta badakigu egiten dugun lana ondo baloratua izanen dela...  Itxaropena azkena galtzen dena da ez???


Utzi iruzkina: