SaRtU, iRaKuRRi eTa GoZaTu

Ba bai, kabreatuta nago.Oso oso haserre. Mugikorra galdu dut eta, beraz, baita bertan gordeta nituen jende pila baten zenbakiak. Baita ostegun goizean sekulako parranda baten ostean ezagutu nuen mutil harena.Inoiz ez dut sekula mugikorrik galdu eta behingoz, zerbait interesgarria dudanean mugikorrean, toma! Gainera, beste mugikor bat erosi behar izan dut, inoiz ikusi dudan txarrena. Eta 50€ ordaindu behar izan ditut.Ea gutxienez asteartean entregatu beharreko lan bat egiten dudan. Bestela, nire egoera animikoak eztanda egingo duelakoan nago. Eta ni oso pazifikoa naizela jakinik...


 Uste dut gaurkoan kazetaritza bigarren mailako ikasle guztiak nafartarrak sentitzen direla zubia dela eta. San Francisco Javier egun honetan ereduko irakasleak jai eman digu eta hori ospatzekoa da. San Saturnino ezin izan nuen ospatu baina gaurkoa bai, jai-egunak behar bezala ospatu behar dira: sofan botata ezer egin gabe!! Erdi Bilbotarrak bihurtu gara jada, eta honek santu berri batzuk sartzen ditu gure egutegian. San Mames bezalakoak miresten hasi beharko ditugu?? hori txikiteroentzat, eta gazteontzat Santa Mari Jaia eta Santa Resaca. Ez dakit ze santu izango den hurrengo aste...


Asteburuak beti dira ongietorriak gure bizitzan. Zer esanik ez, asteburua luzatzen bada... Adibidez, datorren aste honetan hainbat ametsetan soilik gertatzen zena gauzatuko da: astelehena jai, bi lan egun eta ostegunetik igandera berriz ere festa. Hau da, 2 lan egun eta 5 festarako! Aprobetxatu egin beharko, ezta? Okerrena da lanen bat edo beste ere egin beharko dugula, izan ere, beste behin esan nuen lez, gu aplikatuak gara; badakigu parranda eta lana uztartzen. Azken txanpan sartu gara bada! Beno, gaur nire lagun baten urteak dira eta hari dedikatuko diot sarrera hau, Zorionak Antton!


Arraroa da nire buruan gertatzen ari dena. Alde batetik, pozik eta lasai nago. Bestetik, ordea, estresatuta. Honek, noski, arrazoi bat du. Bi arrazoi, hobe esanda. Izan ere, alde batetik, abenduan oporrak ditut lantegian eta, beraz, asteburuak libre izango ditut, aspaldiko partez! Bestetik, ordea, urtarrilaren amaiera eta otsaila hasieran azterketak ditugu eta horrek zera esan nahi du, badela ordua pilak jartzeko. Gainera, otsaileko azterketak soilik izan balira nire estresaren kausa... Abenduan ere lanak egin behar ditugu, abendurako bertarako direnak eta urtarrilaren hasierarako direnak.....


Orian arte egon naiz Amaiarekin gabonetarako planak begiratzen eta inbidia eman dit!! hamarretatik gaude hotelak eta antzekoak begiratzen eta azkenean paraisuarekin egin dugu topo: Orioko Balea talasoterapia hotela!!. Joan den urtean ireki zuten eta dena oso modernoa da eta nahiz eta sinestezina iruditu, ez da oso garestia. Gau bateko erreserba egin du suite duplex batean. Abenduko hotza kentzeko leku paregabea da, masajeak eta bizio guztiak 60 euro ordainduta, gainera gelako terrazan jacuzzia dago!! Oso polita guztia, ezta?? gauza da Amaia bere mutilarekin dihoala eta inbidiaz pasako&...


Gaur pertsona berri bat naiz. Atzo bazirudien hiru ordu lo eginda aguanta nezakeela, sofan jarri eta ez bainuen lorik hartzen! Arratsaldean atera eta etxeratzerakoan begiak jada gogortuta nituen. Banekien, nolabait, gauean aterako ez nintzela; ohean sartu eta behingoz deskantsatuko nuela.Bada, ez. Azken momentuan kalera irtetea erabaki nuen eta ez dakit zergatik, egia esan. Izan ere, kalera irten eta lau katu soilik elkartu ginen: tabernan esertzeko lekurik ez, lauak nekatuta, ni oherako bidean...Izugarria da ohe batek pertsona batengan egin dezakeen aldaketa. Nik, esan bezala, orain pertso...


Gutxiago falta da Aitorren azken lana ikusteko. Aitor Calleja gazte Barañaindarrak bere benetako zaletasuna lanbide bihurtzea lortu du. Erraldoi eta kilikiak egiten ditu Nafarroako herrietako konpartsa ezberdinentzako. Ostiral honetan Atarrabiako erraldoien inaugurazioa da herriko jaiak direla aprobetxatuz; Pedro Andosilla Almirantea eta bere emaztea. Zazpi hilabete lanean etengabe egon ondoren, azkenean bere lana bukatua ikusiko du iruñerriko herri honetan. Hilabete gogorrak izan dira denontzat (lagunak ere tailerrean denbora pasa dugu berari laguntzen jeje). Bozetoak, diseinua, modelaketa...


Bilbon gustora egoten naizen arren, aitortu behar dut desiatzen egoten naizela ostiral eguerdiak iritsi eta maletarekin Usurbil aldera joateko. Larunbat honetan, hainbat urte igaro ostean, berriz ere Ikasle Abertzaleen eguna ospatuko da hemen. Asteburuan lan egiten dut eta, beraz, ezin izango dut IAk antolatutako kontzertuetara joan. Hala ere, lanetik aterata giro polita egongo delakoan nago: txoznak, betiko taberna eta jendea... Ojos de Brujo eta Latzenen kontzertuak izango dira ikusgai, besteak beste. Nik pertsonalki gogo gehiago ditut aspaldi ikusi ez ditudan txoznekin berriz aurkitzeko....


Uste dut noizbait aipatu izan dudala hemen Bilbok sorrarazten dizkidan sentsazioak. Ostegunean etxeko egongela eta komuna garbitzea tokatu zitzaidan, hiru astean behin bezala. Hala ere, lanari ekin baino, nahiago izan nuen ilundu aurretik argazki batzuk ateratzera irten. Izan ere, nire kamerak ez du kalitate handiegirik eskaintzen eta gauez egindako argazkietan ez dira irudiak oso ongi nabarmentzen. Horrela bada, argazki kamera hartu eta argazki batzuk atera bitartean denda batzuk begiratzen joan nintzen. Bilbo mundu bat da, ezberdina. Eraikin berrienen ondoan hutsak eta zahartuak ikus...


Arratsalde osoa etxean pasa dut bideo-lan nazkarri bat egiten! Ez naiz oso trebea teknologia berriekin eta gainera arazo tekniko batengatik bi aldiz egin behar izan dut. Bueno, orain garrantzitsua dena lana bukatu dudala da. Ez dit pena handirik eman etxean geratu behar izana, eguraldi honekin edonori ez zaio paseatzeko gogoa sartzen. Gainera zazpiak aldera Luciaren bisita izan dut eta bederatziak arte egon gara lanean eta palikean, burua erlaxatzeko modu hobeagorik al dago? Oheratzeko ordua da, beranduegi da eta bihar beti bezala goiz jeiki behar naiz, ondo lo egin!!


bilbadolaif 1456131641216

Bilbon bizi garen bi ikasle gara, bata nafarra eta bestea gipuzkoarra. Hemen kontatuko ditugu gure esperientzi eta pentsamenduak bilbotar moduan. Ea bada, gustatzen zaizkizuen!