Kabreatuta

bilbadolaif 1456131641216 SaRtU, iRaKuRRi eTa GoZaTu | 2007-12-07 14:26
1

Ba bai, kabreatuta nago.Oso oso haserre. Mugikorra galdu dut eta, beraz, baita bertan gordeta nituen jende pila baten zenbakiak. Baita ostegun goizean sekulako parranda baten ostean ezagutu nuen mutil harena.

Inoiz ez dut sekula mugikorrik galdu eta behingoz, zerbait interesgarria dudanean mugikorrean, toma! Gainera, beste mugikor bat erosi behar izan dut, inoiz ikusi dudan txarrena. Eta 50€ ordaindu behar izan ditut.

Ea gutxienez asteartean entregatu beharreko lan bat egiten dudan. Bestela, nire egoera animikoak eztanda egingo duelakoan nago. Eta ni oso pazifikoa naizela jakinik...

etxekalte

etxekalte 2008-01-07 00:07 #1

Nik ere orain dela gutxi galdu nuen mugikorra (edo lapurtu, batek daki) eta lehenengo aldia izan da niretzako ere. Zorionez edo agian zoritxarrez ez dut zenbaki garrantzitsuegirik galdu.

Zenbat kalte egin duen mugikorrak! Paperezko mahai-zapiek askoz xarma gehiago zuten nahiz eta askoz errazago galdu.

Hurrengoan bere mobila hartu ez ezik emaiozu zeurea ere.

Utzi iruzkina: