Egoera animiko bikoitza
Arraroa da nire buruan gertatzen ari dena. Alde batetik, pozik eta lasai nago. Bestetik, ordea, estresatuta.
Honek, noski, arrazoi bat du. Bi arrazoi, hobe esanda. Izan ere, alde batetik, abenduan oporrak ditut lantegian eta, beraz, asteburuak libre izango ditut, aspaldiko partez! Bestetik, ordea, urtarrilaren amaiera eta otsaila hasieran azterketak ditugu eta horrek zera esan nahi du, badela ordua pilak jartzeko. Gainera, otsaileko azterketak soilik izan balira nire estresaren kausa... Abenduan ere lanak egin behar ditugu, abendurako bertarako direnak eta urtarrilaren hasierarako direnak... Pentsatze huts horrek estresatzen nau!
Azterketen ondorengo lasaitasunean pentsatu beharko dugu, baina orduan asteburuetan ez dut oporrik izango...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: