Hotza
Arratsalde osoa etxean pasa dut bideo-lan nazkarri bat egiten! Ez naiz oso trebea teknologia berriekin eta gainera arazo tekniko batengatik bi aldiz egin behar izan dut. Bueno, orain garrantzitsua dena lana bukatu dudala da.
Ez dit pena handirik eman etxean geratu behar izana, eguraldi honekin edonori ez zaio paseatzeko gogoa sartzen. Gainera zazpiak aldera Luciaren bisita izan dut eta bederatziak arte egon gara lanean eta palikean, burua erlaxatzeko modu hobeagorik al dago?
Oheratzeko ordua da, beranduegi da eta bihar beti bezala goiz jeiki behar naiz, ondo lo egin!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: