Egunon!

bilbadolaif 1456131641216 SaRtU, iRaKuRRi eTa GoZaTu | 2007-11-24 09:33

Gaur pertsona berri bat naiz. Atzo bazirudien hiru ordu lo eginda aguanta nezakeela, sofan jarri eta ez bainuen lorik hartzen! Arratsaldean atera eta etxeratzerakoan begiak jada gogortuta nituen. Banekien, nolabait, gauean aterako ez nintzela; ohean sartu eta behingoz deskantsatuko nuela.

Bada, ez. Azken momentuan kalera irtetea erabaki nuen eta ez dakit zergatik, egia esan. Izan ere, kalera irten eta lau katu soilik elkartu ginen: tabernan esertzeko lekurik ez, lauak nekatuta, ni oherako bidean...

Izugarria da ohe batek pertsona batengan egin dezakeen aldaketa. Nik, esan bezala, orain pertsona normal batek bezala irekitzen ditut begiak.

Oheek homenaldi bat merezi dute.


Utzi iruzkina: