Ikasle Abertzaleen gaua, 2007
Bilbon gustora egoten naizen arren, aitortu behar dut desiatzen egoten naizela ostiral eguerdiak iritsi eta maletarekin Usurbil aldera joateko. Larunbat honetan, hainbat urte igaro ostean, berriz ere Ikasle Abertzaleen eguna ospatuko da hemen.
Asteburuan lan egiten dut eta, beraz, ezin izango dut IAk antolatutako kontzertuetara joan. Hala ere, lanetik aterata giro polita egongo delakoan nago: txoznak, betiko taberna eta jendea...
Ojos de Brujo eta Latzenen kontzertuak izango dira ikusgai, besteak beste. Nik pertsonalki gogo gehiago ditut aspaldi ikusi ez ditudan txoznekin berriz aurkitzeko... Hutsik egingo ez digutela espero dut.
Argazkian, Ojos de Brujo taldea.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: