Bilbo eta argazkiak

bilbadolaif 1456131641216 SaRtU, iRaKuRRi eTa GoZaTu | 2007-11-16 15:32

Uste dut noizbait aipatu izan dudala hemen Bilbok sorrarazten dizkidan sentsazioak.

Ostegunean etxeko egongela eta komuna garbitzea tokatu zitzaidan, hiru astean behin bezala. Hala ere, lanari ekin baino, nahiago izan nuen ilundu aurretik argazki batzuk ateratzera irten. Izan ere, nire kamerak ez du kalitate handiegirik eskaintzen eta gauez egindako argazkietan ez dira irudiak oso ongi nabarmentzen.

Horrela bada, argazki kamera hartu eta argazki batzuk atera bitartean denda batzuk begiratzen joan nintzen.

Bilbo mundu bat da, ezberdina. Eraikin berrienen ondoan hutsak eta zahartuak ikus daitezke, Nerbioi ibaiak gora eta behera egiten du jendearen etengabeko joan etorrian...

Hemen duzue argazki polit bat.


Utzi iruzkina: