lanpetuta

bilbadolaif 1456131641216 SaRtU, iRaKuRRi eTa GoZaTu | 2007-12-19 01:41

Ez dakit gaueko edo goizeko 1:42ak diren, baina oraindik klaseko lanak egiten nabil. eskerrak ez naizela bakarra, beste bi pisukideekin batera erdi liburutegi erdi ciber bat montatu dugu salan, eta bestea hamarretatik lotan! Erdaraz esaten de bezala, me a pillau el toro. Hainbeste alferkeri bere ondorioak izan beharko, ez?

Gaboneko plana egina daukat, ez naiz eskiatzera joango, ez eta Brasilera eguzkipean tostatzera, nire plana originalagoa da: liburutegia! Urtarrilerako lan asko entregatu behar ditugu azterketak prestatzeaz aparte eta denbora materiala eskasa geratu zait aisialdirako. Hala ere, espero dut aspaldi ikusi ez ditudan lagunak ikusteko denbora edukitzea. Telebistako iragarkietan bezala BaraƱainen ere lagunak gabonetan etxera itzultzen dira.


Utzi iruzkina: