egunpasa
Gaueko 23:55tak dira eta sofan botata jarraitzen dugu, arratsalde osoa berdin. Telebasura sesioa izan dugu: tomate, gran hermano eta bea la fea, egun probetxagarria benetan. Gaualdean lagun batzuk etorri dira afaltzera eta kotilleatzera, zein gogorra den ikasleon bizimodua!!
Nabari da kurtso hasiera dela, hala ere, lantxo batzuk egin ditugu jada. Urtarrila aldera hasiko da azken momentuko estresa, urduritasuna eta logabezia...baina momentuz lasai pasatzen ditugu egunak. Bihar, segur aski Guggenheimera joango gara urteurrenaren erakusketa berezia ikustera, hori bai, prezioa begiratu behar dugu gure ekonomia ez delako oso apartekoa.
Oheratzeko ordua da, bihar nazioarteko harremanen sesio bikoitza dugu eta erne egon behar gara urtarrileko lantxoa gainditzeko.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: