GuGGeNhEiM MuSeOa: X. UrTeUrrEnA

bilbadolaif 1456131641216 SaRtU, iRaKuRRi eTa GoZaTu | 2007-10-06 13:19

Jada bada hamarkada bat Guggenheim museoak ateak ireki zituenetik. Hori dela eta, urteurrenaren ikur izango zen eskultura aukeratzeko leihaketa bat antolatu zuten.

Museoa bisitatu dutenek erabaki dute euren botuen bitartez zein izango den La Salve zubian eraiki den obra. Hiru finalisten artean erabakitzeko aukera izan dute: Liam Gillick, Jenny Holzer eta Daniel Buren. Azken bien artean leiha bizia izan den arren, azkenean Daniel Burenen alde egin du botuen balantzak.

Froga ezberdinak egin dira obra hau eraikitzerako orduan, artista frantsesak bilatzen zuen gorri tonu egokiena eta zehatzena aurkitu arte ez baitzuen deskantsurik hartu. Gauzak horrela, beraz, La Salve zubia gorriz jantziko da Guggenheim museo bilbotarrak 10 urte beteko dituen egunean, hau da, urriaren 19an.

Beste behin, Bilbok jasotzen duen zubien kolekzioa oraindik eta biziagoa izango da. Hiriburu bizkaitarrak dituen zubien gehiengoak bere historia, berezitasun edo ezaugarriren bat badute eta. Ikusi, eta gozatu.

http://bp3.blogger.com/_0_iUU4aBhqw/Rwdtno9o2sI/AAAAAAAAACE/MSAXVuOfuPo/s400/GaraNabarmen_nabarmen20061219.jpg


Utzi iruzkina: