Esperientzia berriak
Askori gustatzen zaigu leku eta jende berria ezagutzea, oro har. Zentzu horretan, Bilbo zaharra eta berria da. Aspalditik ezagutzen duguna, baina oraindik ez ditugu bere sekretuak guztiz ezagutu.
Herria utzi eta "kapitalera" ikastera etortzeak irrika eta ezinegon ugari sortzen ditu gure artean. Klaseak amaitu, bazkaldu eta lasai egon ondoren Bilboko kaleek haietaz gozatzera deitzen gaituztela esango nuke nik. Kalera irten eta berez ezezaguna den hirian etxekoak diruditen eszenak aurki ditzakegu.
Nik "hobby" berriak aurkitu ditudala esango nuke. Etxe ondoan dugun bide-gorriak patinetan ibiltzeko gogo bizia sortu zidan. Arraroa egin zitzaidan sentsazio hura izan nuen lehen momentua. Izan ere, azken aldiz patinetan ibili nintzenean besoa puskatu nuen...
Beste afizio ezkutu-loratu bat argazkigintzarena da. Egunero zeharkatzen ditugun kale horietan ez gara ohartzen ere, baina niretzat izugarrizko xarma hartzen dute. Ea bada lortzen dudan kameratxo bat argazki bakoitzak sortzen dizkidan sentsazioak azaleratzeko.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: