PaSeN y VeAn

bilbadolaif 1456131641216 SaRtU, iRaKuRRi eTa GoZaTu | 2007-10-03 18:20

Hemen gaude Zubiarteko Wifi eremuan, Bilboko bizitza blogen mundura ekartzen.

Hodei grisak eta euria dira nagusi gaurko egun honetan, baina pozik gaude gure bizi berriaren zati bat islatzeko irrikitan gaudelako.

Blogaren hasiera honetan, ikasturtearen hasiera kontatzea dagokigu: lagunen pisuak ezagutzea, irakasgai berriak eta nola ez, jende berria. Hitzez esanda txorakeria dirudien arren, benetan emozio ugari sortzen dizkigun garaia da. Jada, badakigu zein ikasgai diren errazagoak edo behintzat gaindigarriak eta baita antolatuta ditugu hainbeste lan eginarazten dizkiguten orduak ahazteko afariak ere.

Astea gogorra egiten da astelehenetik begiratzen bada, baina gure egoera animikoa ezberdina da ostegunak iristen direnean.

Hitz gutxietan esanda, bi ikasle langile eta zoroen bizipenak batuko dituen bloga izango da hau. Besterik gabe, sartu, irakurri eta gozatu.


Utzi iruzkina: