Bat-bateko (umore) beherakadak

bilbadolaif 1456131641216 SaRtU, iRaKuRRi eTa GoZaTu | 2007-11-03 13:15

Atzoko parranda itzela izan zen eta nire baitan nuen sentsazio eder hori berehalakoan ilundu da. Oraintsu interneten nabigatzen Berria-ren webguneraino iritsi naiz, eta batere gustatu ez zaidan berri batekin egin dut topo.

Astelehenean atxilotutako 7en artean zegoenetako bat nire lagun batek mutila izan zen duela ez asko. Nahiko gaizki pasatu zuen hasieran 4-5 egun inkomunikatuta egongo zirela jakin zuenean.

Atzo deklaratu zuten Fernando Grande Marlaskaren aurrean eta zazpi horietatik bi aske geratu dira kargurik gabe. Baina gainontzekoak beste bost egunez inkomunikatuta egongo dira. Beldur naiz ez ote dituzten inkomunikatuta baino zertxobait gehiago izango, hau da, torturatuta.

Ongizate estatuaren izenean, orain ere, torturatuta.


Utzi iruzkina: