Aiba! Euskaltzaindia!
Lehengo egunean lagunekin buelta txiki bat ematen ari ginelarik, "Plaza Berria" deitzen den leku batera ailegatu ginen. Bertan egona nintzen aurretik ere, baina ez nintzen detaile txiki bezain handi batean fijatu: Euskaltzaindiaren egoitza!
Gaur horren inguruan idaztea erabaki dut, egunkaria hartu eta zera irakurri baitut: "Joan Mari Torrealdai eta Lourdes Oñederra proposatu dituzte euskaltzain oso izateko".
Usurbildar bat euskaltzain oso! 1975ean euskaltzain urgazle izendatua, J.Mari Torrealdaik orduz geroztik, euskal idazleen eta euskarazko ekoizpen idatziaren azterketak egin ditu, Euskaltzaindiaren aginduz.
Komunikabideen munduaren ere ibilia da Torrealdai, besteak beste, 1977az geroztik Jakin aldizkariaren zuzendaria izan da eta Euskaldunon Egunkariaren Administrazio Kontseiluko kidea izan zen.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: