Denbora
Denbora motza gertatzen zaigu barrez eta irriz gabiltzanean. Minutuek orduko egiten dituzten kilometroak zein azkar doazen ikusita, askotan, denborak broma txar bat egin digula iruditzen zaigu: "Eh??! Nolatan heldu dira goizeko 6ak nire erlojura! Gaizki egon behar du..."
Kontua da, asteburuero injustizia bat ematen dela... Nahi baino motzagoak suertatzen dira, batez ere, etxetik kanpo bizi garenontzat. Ostiral eguerdian korrika joaten gara gure herrira eta igande arratsaldetan, burumakur eta astiro, berriz ere, asteroko errituala gauzatzen dugu.
Zenbat aldiz pentsatu ote dugu, "asteburuak astegun izan beharko lukete, eta alderantziz."? Beno, posible da hori horrela tokatzea. Ez diot utopiazalea naizelako ez, nahiz eta ametsez bizitzea ere ez den guztiz txarra. Izan ere, badut lagun bat Gasteizen ikasten duena eta astean 3 egunez lan eta 4etan jai duena...
Egin dezagun iraultza lagunok!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: