OsTeGuNa
Astearen laugarren eguna, asteazkenaren eta ostiralaren artekoa. Hau da definizio ofiziala, baina nire hizkuntzan beste esanahi bat dauka: farra eta farra gehiago. Astearen ardatza da, astegunen bukaera da eta "asteburuaren" hasiera.
Nahiz eta bihar klase eduki, gaztea naiz oraindik eta lo gutxi eginda ere dena emateko gai naiz (edo hori uste dut behintzat). Gaur afaria daukat klaseko lagunekin eta seietan geratu gara motoreak berotzen hasteko jeje. Afaria Maddiren etxean izango da, aber zer prestatzen digun...
Ez dakit nola bukatuko dugun gaua, baina ez dut uste baldintza oso gomendagarrian izango dela. Gainera Garagardo festa dago Deustun eta nahiz eta garagardoa oso gustokoa ez izan, pasatu behar gara giroa ikusteko eta...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: