logurea vs logalea
Ez dakit zer den okerrago; logurea edo logalea. Betidanik izan dut obsesio antzeko bat loarekin, ikaragarri gustatzen zait lo egitea!! Gauza da azken denboraldi honetan ezin dudala lorik egin; astelehenean adibidez, ez nintzen klasera joan iratzargailua jo zuenean oraindik ez nuelako lorik hartu.
Arazo hau konpontzeko, edo gutxienez ohea berriro disfrutatzeko, farmaziara joan naiz baleriana pote baten bila. Pote miragarri honek bost euro eta piko kostatu zait eta 30 pastila inguru etortzen dira. Kontuan izanda egunean lautik-zortzi pilulara hartu behar ditudala, merkeagoa ateratzen zait porroak erretzen hastea!!
Moraleja: ikasleon bizitza estresanteegia da eta oporrak behar ditugu!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: