Bizi dezagun momentua!
Gustatzen zait Bilbon bizitzea. Adibidez, gaur, osteguna, ez dakit zer egingo ote dudan arratsaldean. Mila aukera ditut: etxean geratu (eta beraz, aspertu), patinetan ibiltzera irten, dendak begiratu (hau da, dirua gastatu), poteatzera irten... Ez dakit.
Beno dakidan gauza bakarra etxean geratuko ez naizela da. Hainbeste aukera izan eta ez naiz geratuko horiek aprobetxatu gabe! Agian argazkiak egitera irtengo naiz. Udazkenarekin batera zuhaitzen hostoak gorritzen hasi zirenean liluraturik geratu nintzen. Zein polita den udazkena! Atzo patinetan (eta nolabait saskibaloian) Kattalinekin nebilela, horrelako zuhaitz bat ikusi nuen, baina paisaiak ez zuen argazki polit bat ateratzera bultzatzen.
Askotan hain korrika eta presaka bizi beharrarekin ez gara ohartzen etxe azpian ditugun inguru politetaz. Ez gara ohartzen lana, ikasketak, etab.etaz aparte bizi egin behar dugula. Eta horixe egingo dut nik; libre dudan denbora gutxia aprobetxatu, bizitzeko.
Eta larunbatean parranda.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: