Agur Argiñano, agur Subijana

bilbadolaif 1456131641216 SaRtU, iRaKuRRi eTa GoZaTu | 2007-11-08 14:55
1

Argiñano, Subijana eta munduko sukaldariak; konpetentzia atera zaizue!! Sukaldari ezin hobea bihurtu naiz azken bi hilabete hauetan. Hasieran makarroiak eta pasta egitera bakarrik mugatzen nintzen, baina gaur izugarri ona zegoen lubina bat egin dut! Pisukideak harrituak utzi ditut, inork ez zuen espero sikiera jangarria izatea.

Gurasorik gabe bizitzea espabilatzen gaitu, bestela nola jarriko naiz ni ba sukaldatzen? Oraintxe ateratzen ari da telecincoko teleberrian ez dakit nongo ikastola batean hasi direla haurreei sukaldatzeko klaseak ematen. Falta zitzaiguna, 8 urteko haurrak janaria prestatzen hastea. Pasa daitezela nire etxetik!

etxekalte

etxekalte 2008-01-07 00:12 #1

Bueno bueno, lubina batek gozo egoteko ez du askorik behar e? Gero esango dute etxetik kanpo bizi diren ikasleek gaizki jaten dutela. Zer izango da hurrengoa angulak? Pato a la orànge? Bakailaoz betetako piperrak? :-P<br>


Utzi iruzkina: