XXVI
Txitxi-papetan bizi naiz. Lana maite dut -haurtzaindegi publiko batean maixu, lankideak oro neskak, neska maitagarriak-, lanetik atera, etxen sartu eta neskarik ere, battoren batto, igerixkagian ekheerritan, eta bat bera ere ez bada, eta aste hundarra bada, izanen da, izanen denez. Bai pullita bizikera hau !
*
Ondikotz ! Xangri handireki agurtu dut larrazkena -euria ari du, eta bortietan elurra, nonbait-; badut bihotza kargaturik, eta zokitonean neskarik ez.
Tempus fugit.
Bulegoan, dena den, ontsa: bero handia da eta neskak udan bezalatsu, ene hunen...