URTATS ! URTATS ! URTATS !

No profile photo Post tenebras spero lucem | 2026-01-01 01:41

 

CVI

 

* * *

CV

Nik, aktore naizen hunek, zera idatzi dut eta idatziko hemendik goiti:

   Egun ez diot ezein emazteri orai leporatzea boladan denik, eta baten bati egin badiot, sala nazala bihar, eta ez hemendik nik dakita zenbat urterat.

   Ez dakit eskuaraz ontsa adierazirik dagoenz. Irakurleok, xuxen, otoi, perpausa gaizki bada. Eskarrik anitx.

* * *

CIV

Lehen serorak barrandari, orai serorantzekoak ditugu barrandari eta oro bekatu, bekatu orotan; eta bertze barrandari batzuk orai artiokoak ez dira desagertu, oraino ere badiraute, eta azkar, hala nola, gibelkoiak, erregionalistak, eskuararen aurkakoak... zionistak, talibanak, inperialistak... Zenbat jende driblatu behar ! Zenbat aldiz ezinezko ! 

   Leporat ! Segi dezadan.

* * *

CIII

Hamaikatxo urdangaren antsiz eta egarriz. Hobe haiekin izan eta ixilik egon, hobe ixilkako putaner izan -halarik ere, gelako bi su-piztekoetan neska bana bada, badira biluzik eta neskek galdegiten dizkidate haien gelan halako urtebeteguna delarik.

   Hamaikatxo neskaren antsiz eta egarriz, lankideren baten ere. Hobe ixildu, hobe deusik ez erran haiei, hobe aldagelan ez sar, orai ez, orai urte batzuk arazorik ez, baina orai bai: hobe ez sar, hobe ez lot.

   Ixilik egotea zenbat balio duen ! Jasan, lepoan hartzekoa hartu eta jarraik nadin neronen bidean... Gero, Palestinaren aldeko karrika-agerraldia bada eta hor bai goraki Palestinaren alde, goraki ere eskolan haurreki xaramelan.

* * *

CII

Ezin uka ezen herra, gorrotoa, abere gaizto dela; maitarzuna, baina, abere hobea zitekeen, baliteke, baina hobe mesfida: urrea geroago eta urriago, eta ez hain gorri.

* * * 

CI

Arazoak funtsezko zeretarik eta eian gutti eta arin izanen diren, bertzeak bertze, lanetik, osagarri baitan zerbaitek huts egitetik, burrasoen xahartzetik... etxeari dagokion zerbaitetik...

   Neskak. Askitto ditut Internet baitako gogoko urdaxka honen maitagarriok, kasu, edo bertzeok... edo bertzeok, eta bertzeok, eta multxo hau guzia, multxo hau ere bai... Zenbat ! Aski ditut hauek oro, parrasta bat da. Ordinagailuz kanpokoeki funtsezkoena: ni gisako, baten batekin zerbaixka egitekotan neroni ere maratz, alai eta entseatu, kito eta bertzaldi bat artio, nahi badute pa matrail batean. Eta lehebailehen urrundu, alegiazko arazotik urrundu xahu, oso eta onik aterako banaiz. 

   Ez dakit baina nolaz egin mundu ziztrin hunetarat eskualdunttorik sorraraziko baditut. Bikotekerian sartu beharko naiz...

   -Nik aste hundarretan lanik ez.

   -Nik ere ez.

   -Edderki !

   -Aizan, no, jinen bihar urtegiko biluzle-belartzerat ?

   -...Ez... edo bai, baina ni ez nuk biluztuko... Ez duk arazo, eztia ?

   Ohartu dateke nahigabeturik nintzela, baina alegia deusez degi du, segi dugu.

   -Bo, Sara, poztekoa izan dun...

   Ez diot tarterik eman: matrail batean pa, begia goxo eta lekuak hustu ditut, lehenbailehen hustu ere.

   Deitu egin nu, ni itzuli, ahurraz muxu eta segi egin dut.

   Segapotoetan elkarren berririk ez.

   Ez, eskualdunttorik ez. Halako harremanei muzin eta zaputz. Lanean ongi; afariren baten ondoko dantzaldia bada, gorienean nik alde egin; burrasoeki egon; osagarria begiartu -dena den, patxaka, ttantta eta garagarjusak bai-; igerika ere, biluzle ur-ondoetarat bai, Internet baitako urdaxka maitagarriei ua, bai, baietz eta baiko; ilustra eta ilustra, zinemarat... Eta utz dezagun elkarri baken, gero !

* * *

C

Emazteari kax-kax-kax eta harresia sekula santan ere ez du zabaltzen bertzordutik, sekula santan ere ez nu kumitatzen atse-atsegaleetarat. Dena den, nik aantxu ez naiz ate-joka, bai baitakit ezezkoa badudala. Aitzitik, maitaleek -biga baitut- zabaldu egiten didaten ni ate-joka hasirik ez. Batareki elkartzen naiz Iruñean, hileko lehen neskenegunetan berotea hasten duenetik harat. Bai baita Iruñean kantuz deritzana. Mercaderesen hasi aitzin elkartu, zintzurra busti eta kantatzerat; bazkaldu, berean bazkaltzen gara, larrua siesta aitzin jotzen dugu, eta etxerat. Bertze maitalea eta biok udan baizik ez gara elkartzen; Landa Sohütan hain xuxen, bertan bai baitu etxettoa; bizpahirutan elkartzen gara, aste hundar pasa. Guk pasttuala ikusten ohi dugu. Maitaleek badakite elkarren berri, badaki batak bertzea iruindar dela, eta badaki bertzeak batak sartagudar dela. Hirurok etxekoen ixilik, prefosta. Ba ote dutea haiek bertze maitalerik ? Baiezkoan naiz. Hartze dute, hain baitira maitagarri.

* * *

XCIX 

Egun igante da eta Nazarethek badu igerixkagiarat joaiteko asmoa. Zer liburu ereman aldean ez zekien eta gogoratu zaio Plaza Zaharreko liburu azokarat joan, battoren batto hartu eta bera(k) zakuratzea.

   Horrat Nazareth liburu meta artean zein hauta oraino ere ez dakiela. Hura liburuei so eta so, eta gizunak hari so eta so, baita neska zenbait ere, bai baita eder, bai baita arropa zinez arinetan, bai baita opagarri bezain maitagarri, i.

* * *

XCVIII

Ez egina salatuko ote didaten beldur, neskeki fusntsezkoena eta kito. Balekibale. 

   Ikastaldi bat izana da, neska bat eta biok para gaituzte elkarreki gelan eta nik lo egongela bateko kanape batean egin dut. Neskak zendako baina. Nik, balekibale. Gaitzitu egin zait, baina uste zuelakotz nik ez nuela begiko, eta bai, begiko nuen. Balekibale. Horixe baizik ez. Ororen buru, neska ez dut ezagunik. 

   Neskaren batek noizbait egina edo ez egina salatuko badiote norbaiti, neroni bederen ez, aimenge xahu, oso eta onik aterea izanen naiz.

* * *

XCVII

Bai greugarri agitu zaidala lanetik etxerat joaitea; izanez ere, orotan flika elibat, flika elibat gerugarri ditudanen parean eta inguruan.

   Gibelkoiak batean, famelia batzuk erdaraz nahi dituztela haien haurrendako eskolak bertze batean, serorantzekoa zenbait nik dakita ze eraikinen aitzinean, buruko zapidun batzuek eta gizonek plazaño batean nik dakita zer nahi zuten, erregionalistak bertze nonbait botere handiagoketa... eta flika, eta flika, eta flika, edo bizkazainak errege agertu behar zelakotz, soldadoagoa nahi duenik ere bazen izkina batean... bo, nik dakita zein ere ! Alkatesa ustezko aitzinakoi modelno txit gorenaren aldeko batzuk ere ikusi ditut Herriko Etxerat bidean... Etxen sartu baikoz, behar nuen eta lotu egin naiz euskalkiei, egongelako erliebedun Eskual Herriaren kartari eta Internet baitako gogoko urdaxkei, eta berauei beha loak hartu egin nu. Hobe nuen, bai bainuen gogamena zapart egiter, e.

* * *

XCVI

Ba omen diete hamaikatxo neskari hamaikatxo gizon-emaztek goigoiñoa ekentzen. Halakotz, nik ahal hainbat goigoiñori -nahi hainbat, urdangei baizik ez- ahal hainbat mihialdi emaiten diot, kontrastatzeagatik eta nahigabearazteagatik. Bai baita ene baitan, poxeluak poxelu, mihialdi emaitea.

XCV

Zenbat gibelkoi dagoen Eskual Herriari atxekiago naiz, eskuarari, ezkertiar izaiteari, eta, serorantzekoak hor, aimenge geroago eta atxekiago urdangei, neska pornoei, satiro izaiteari. Gonbarazione. Eta haboro: Venezuela, Kuba, Nikaragua, Palestina, Sahara, Groenlandia orai...

* * *

XCIV

Eskualpornen egutegia. Izotzila. Larrujoaldi partekatua sustatu. Neska-mutil biluziak eskutik heldurik eta guziak pagu.

* * *

XCIII

...Ari, entseatu, maratz, halakoxe dut espos laguna, baita beleratz, prekazant... Baina... iduri baitu harat ari haizela. Bai... Ez duziela larrurik jotzen; zirririk ez, hunkika ere ez; ez zarete biok kanporat joaiten aste hondar pasa, edo zinemarat eta gero afaltzerat... edo txandrian zintzur bustitzerat... Eztia hala ?... Ez duela nahi, eta hik jasan egiten duk; gainerat, orai, salaketaren beldur bizi haiz eta, balekibale, hunkitzerat ere ez haiz ausartatzen. Ez gatz ez berakatz. Txepelkeria hutsa nagusi, bikotekeria okituena. Eta, halarik ere, berdin sala hazake eta hi albait txintxoen ari haiz jokatzen, eta leporaino eta kokorreraino aserik haiz. Halako.

   ...

   Ni komunetan kakiten ari eta biri entzun diotet halako solasa komunetan sartu direlarik.

   Lehen serorek orotan bekatu ikusten zuten, hamaika mendez ikusi ere ! Orai, serorantzekoen aldi, eta faxistak, gibelkoiak, puritauak, ponteigelak, espainolistak, militaristak, monarkikoak... sionistak, talibanak, inperialistak, kapitalistak eta halakoak oraino ere badira, eta lekuaren arabera, mementaren arabera sendoago.

   Bertze beharragorik ez genuen ! Kito fula. Eragin diezaiodan kateari, ekuz ditzadan eskuak eta hobe dut lanean ontsa, lankideeki harreman gutti baina ontsa, karrikan ere neskeki harreman gutti, funtsezkoena, baina berau ontsa eta eian xahu, oso eta onik aterako naizen bizialditik.

* * *

XCII

Sosdun bainaiz, bi lilitto etorri nuen barda etxerat. Oraino ere badautza lo. Kanpoan badute askaria prestik. Igerixkagian ura ddundu-ddunddu: ahoa balitze oiak arrosa-arrosa.

   Berant-berantenez, hamarretan behar ditut iratzarrarazi. Musikara lagun ditut iratzarraraziren. Ostatuko neskatxaren koplak ukanen dute lehen kanta.

   Lilitto horiek ibiltzen naizenen arteko maiteenik ditut; lagun gara: sosik, beraz, haboro haientako. Gainerat, txisazta ditzadan otoizten nute. Urtxuria nahi, no sos haboro esker onez, bai baina zaporedun, jakin ezazue.

   Urtxuria.

   Eskuaraz askitto ikasi dute eneki eta solas gero eta haboro egiten dugu eskuaraz, beraz. Eian ez diren joanen, gogoko gehienak joanak baitira aukera hobea irabaziko duten lekuetarat. Halarik ere, harremana badugu, segapotoa bide ukan. Nik aunitz ordaintzeb diotet. Eian atxikitzen ahalko ditudan. Ez dut uste baina, ez baita ene baitan, balizko aukeren baitan baizik. Nik ahal dudan aukera hoberena emaiten diotet, baina... Dena den, lagun ditut, lagun ditut joanak ere.

   Hamarrak. Ezkilek hamar aldiz jo dute. Hurbileko eliza madarikatua ! Harat Oskorri.

   -Bonjour, mes salopes préférées !... Egun onik, bihotz nereko urdanga kuttunok !... Higi eta denda zaizte !... Zotuka !... jeiki, jeiki, etxenkuok, argia dun zabala !... Ekia eijerrik elki dun zelian egun ere !... -Berauek eta halako.

   Ahotsa goxo, musikara bezain goxo... hasirik dira mihisea gainetik ekendu eta biluztarzunaren agertzerat.

   Ura xahagelan bello dute, zerbel.

* * *

XCI

Enea bai bizia gogoa; hain xuxen, larrua jotzen dudalakotz, larrua usu jotzen dudalakotz, gogoko neska zenbaitek gogoko nauelakotz, tirriagarritako naukatelakotz. Hainbat hobe !

   Lankide batek lasatu zidan eni noizbait ezen emaztea beti dela haren eske eta haren eske beti izaitea pizgarri agitzen zitzaiola, beti izararazten zuela kuntent, alagera eta pagu, zernahi egiten zuten zeinek bere aldetik edo elkarrekin baina beti elkarren alde, elkarren ongarri.

   Eian, guri zer. Eian neskak nahi hainbat haur ukanik zer. Mementokotz, haurrik ez, oraino ez; mementokotz, tenorea balia, egitea daukat hari zernahi eta eian geroa iragana ez den dolutako izanen. Halaxe balitze !

* * *

XC

Etxea goiz hunetan epelik dago. Aimenge, baina, zinez hozpera naiz eta atzo egun goizeko lisaldia utzi nuen.

   Telebirtzaren bidez musikara... Gorka Knörr, haren zazpigarren alaba, Araba, eta bertze.

   Lisatzerat hasi eta nerehalaxe naiz berotu. Neskak lo datzate. Goiz baita, igante baita, zertaz goiz eder agert ez baitute.

   Atzo atsaldean baginen gu ganbaran eta ohartarazi nioten pareko etxeko laugarreneko egongelan nola ziren bertako bi neskak; izanez ere, hor bi neska bizi dira eta noiznahi daude erdi pikarrai edo pikarraigorri, pertsianak beti goititurik eta errezelik ez, nonbait. Neguan ere bai, baina gutti-guttitan. Udan !

   Nik badakit sartzen direla arratsaldeko seiak irian eta egongelan eraunzten dute karrikako arropara; kulot-bularretakotan agertu eta desagertu, agertu eta desagertu egiten dira, hari eta noizbait pixamara soineratzen duteno -antxume edo ortainzurik beti.

   -Hauxe bai, hauxe, gibeleko leihoa, tto, eta bertan gure Jeff !

   -Ikusgarri emaiten badidate, ikus ditzadan, arren !

   -Hik eta beherekoek ere.

   -Baiki, baina beherekoak nik uste futitzen direla, bai baitira oro neska eta oro mutilzale.

   -Hirea bai xantza, arren !

   -Gaitza, ori !

   Azkena lisatu, kafea egin, beheiti kroissantketa joan, errautsa elki eta oro drezurik agerturen direneko; berant-berantenez, eguerdia baino aunitzez lehenago ditut iratzarraziren; eian urtaturen diren, barur hautse eta eskolarat joanen ditut, ikusi nahi baitute, zangoen gainean bortz minuta, haia-haia, aimenge haia-haia joaiten bainaiz, eta goiz eder, argia gaberik, ezta udan ere.

   -Horrako argazki hori Saloun eginik duk.

   -Zein dira neskak ?

   -Ikaskideak. NUPen ikasi ninan eta ikasbidaia Salourat egin geninan.

   -Bihar erakutsiko eskola ?

   -Bai.

   Attu, ttutt. Beheiti noazu, Patriki croissantak agortu aitzin.

* * *

LXXXIX

Aurten ere banaiz Leurtzan -bagara hirurok-. Jende gutti. Ez dakigu eragotzirik ba ote den -teoriaz espresuki ez-, baina gu pikarraigorri egoiten gara beti. Egia da beti ageri dela hurbil basozaina edo nik dakita zein ote den eta ikusi egiten gitu, baina sekula santan ere ez digu piztik ere erran. Arren, guk lagunarte goxoan segiten dugu beti. Dena den, noizbait halakoak deusik erranez gero, nik bainujauntzia jauntziko dut eta neskek kulota -bularretakoa ez, sagar agerika egoitea ez baita, ez eiki, halako lekuetan egotzirik. 

* * *

LXXXVIII

Nik udan goigoiñoak klikatu ez ezik, klakatu, klaskatu eta klukatu egiten ditut, erran nahi baita, irentsi. Ditzadan klika direnak !

   Iragan sanferminetan, lauri klikatu nioten. Haien intziri-oihuxkak ! Hoberena da, nik maiteenik dudana: nolaz abusatzen diren ! Begiak hetsi eta goxa eta goxa, goxa eta goxa ! Gero ere hesten ohi dituzte begiak, baina lotan baratzeko. Kori kola onki xu, anitx onki tzu kori kola.

   Eder-ederrak dira uzten nutenak. Oraino ere badut halako xantza. Akituko zait, akituko, noizbait. Hori guzia agitu aitzin, tenorea balia, irents dezadan nahi hainbat ez, ezin eta, ez ahal, baina hainbat bai, eta neskak egon beitez nahikara. Aimenge noizbait ahalara hasiko naiz eta gero jai, eneki ja-jai. Horrelakoa da bizitza eta egiten dut, beraz, behar dudana.

   -Jinen haiza belartzerat, Peio, etzi ?

   -...Etzi eta bihar ere, nahi baduzie.

   -Etzi.

   -Akort.

   Zuberoa eta Atharratze dira. Elkar ezagutu zutelarik, gogoko ukan zuten, eta gogokoago izenen berri jakinik. Eni ilarra noiznahi eskaintzen didate, bai baitakide gosailu hutsa naizela, gosegarri porrokatu.

   Bi neskok hasten naizelarik, beti derrate eni berber perpausa; eian oroit naizen, bai baita zaila, egoiten bainaiz karraskan muskila jan eta jan itoteka jan eta zer derasaten ohartu ez, zer-nolako intziri-oihuxkak egiten dituzten baina bai. Eian, ba... Sarriko on dükezü bihotza eta odola bero ükheitea ! Eta haiek maite dute nik kukurusta jan eta jan eta tarteka berek jatea eni ez buztana -baitere !- mihia !

   Zeinen eijerki !

* * *

LXXXVII

Udako bakantzak baino lehenagoko berotean zera ere badut maite, igandean Gasteizen izan -aste hondarrareki etxerat ez joan, beraz- arropa arina jauntzi -arin eta gutti- eta atera Plaza Berriko kukuso merkaturat eian ze liburu edo komiki eskura dezakedan, eta eskuratu egiten dut, beti bai baita zer eskura. Lagunari komikiren bat eskuratzen ohi diot, azalean nahiz barnean neskak pikarrai. Izigarri pozten da hari eskuraturik, izigarriago egiten dizkit maiteenak ditudanak.

   Gasteizen ikasten ari naizen iruindar bainaiz. Lagunaren aita gasteiztar da eta ifertzinazko bidaia egin zuen: hura Iruñerat joan zen ikasterat, goiko NUPen ikasterat, eta bertan baratu zen; ikasle joan zen eta irakasle baratu.

   Harat zer ikusi dudan: komiki erotiko meta. Zenbatean dira ?... Hamar bat hartuko diot... autxerdaraz dira... hainbat hobe: maiteago ukanen ditu, maiteago ukanen nu, beraz, eta maiteenik ditudanen artean haboro eginen dit ! Hamabi komiki hartu diot; ukanen du, ukanen bolada bateko, o !

* * *

LXXXVI

Nork pentsa gerora zekarkidan zartada ! 

   Lankideek halakoak eta bertze bikotekeriak harrapaturik. Aimenge sasoiz nago, baita sasoian ere. Aimenge xikokari hauteki, eta kito. Lagun bat bezalaxe: hilik, funerariumeko  agurtegia neskaz mukuru betea zen, ni mutil bakarra ez, baina abantzu.

* * *

LXXXV 

Eder ur-ondoetan neska biluziak eta sagar-agerikakoak, eder etxearen igerixkagian denak.

* * * 

LXXXIV

..., baina ez da berber gauza ! 

* * *

LXXXIII

Ene bihotza baderamate, baina beti dakarte. Badeakarte beti heldu baitira: ni igurikan nute, etxearen igerixkagian haiduru.

   Espainia behere horretan ditut, bertan filmatzen ari, Ciudad realen hain xuxen ere.

   Ondoan ditudalarik buztana sald´olde etorriko zaie.

   Sagarrak badituzte sasoian ezin gehiagoan, nik ttantta badut ona xaian: xikokari hautak ditut -dituzte kideek eta baita ikusleek ere-: haien bularrak ezin zimelduriko marzuza izan, bai baitizkiet laztantzen, bai baitizkiete filmakideek laztantzen, neskek nahiz mutilek, nahiz atso-agureek laztantzen, musukatu eta potikeiatzen.

   Beti badira kanpoan -Internet baitan ikusten ohi ditut, edo berek igortzen dizkidaten editatu gabeko idurietan.

   Ekia mardul dario, Agur, bihotz nereko kuttunok !; jokideek bizi-biziki maite dituzte, bai baitute beti datozkien guziei magala abaro.

   Gure erraietan nahi, to, hire aldetiko askazi ezin hezirik erna dadin   ? Jes !... Baia ? Moldatuko gituk. Guziek halako begi izpitsuak ezin ezetz erran, gero. Oraino ez, baina.

   Harat ! Otsoa aipa otsoa gerta !

* * *

LXXXII

Gaur ere neroni egonagatik atsegina handi: ordinagailu bidezko urdaxka maitagarri zenbaiti soz idiarena egin behar baina loak nu hartu bere zapi zuri eta mantre xain-xain artean. beharrik ordinagailua bertzalderat lerratu den eta ez lur alderat !

   Kanpoan, anartean, mutxurdinak leihoetan, teilatuan katu bi.

***

LXXXI

Asmoz eta jakitez, ekin eta jarrai, bietan jarrai.

   Asmoz: eskuarazko Pornografiara.

   Jakitez: larrutan, amontegin ezin hobeki, hoberenen arteko hoberenetarik, gorenean ere. Lizeoetako sexu-hezkuntzako deitzen bai gituzte, ilustratzekotan.

   Ekin: zalantzarik ez, doike. Ekin ! Larrutan ari izaiteak emaiten dituen ahalbide guziak, ahalaz, guziak (erran gabe doana erran gabe datza).

   Jarrai: oldarraldi-multxoagatik.

   Bietan jarrai: erran nahi baita, Eskual Herri osoan, zazpi-zazpietan.

* * *

LXXX

Maiteok, beti bezain tirriagarriok, eskertu nahi dizuet egin amultsutarzun teiua. Orai urrun zarete eta ardura heldu zait gogorat, ardura dena ! Ezin ahantz, gero ! Guretako haiz, txotxito ! Onenean gara; eian ez den pikutarat, horrat, joanen.

   Eian ez duzien hoberik kausituko, eian ez duzien Eskual Herria kitatuko !

   Muxuak bero baita ezinago likitsak ere, mihia orotan, mihila xoro, langile maratza.

   Gu bagara gero bizirik, sasoiko, gu denok elkarreki, biziok bizoki. Tempus fugit, guretako on -enetako bederen bai-, bai baitzarete gazte, emaztetu gazte.

   Alegeraturik ezartzen nuzie. Estimatzen baitut, zerbitzari nuzie.

* * *

LXXIX

   -Gildarik ?

   -Prefosta !

   Arabako Errioxako arnoa, halako ogixka eta neska filmakideak lagun, gildak izigarri laket ditut Gasteizen, Iruñean, Bastidan, Lapuebla de Labarkan, Sartagudan, Bergaran, Lizarran, Aramaxon... nik dakita non.

   Orai, Nekane eta biok. Nekanek guziz milikatu zidan atzo bertze bi neskareki batean. Haiek baina ez dira jin. Nik hirur-hirurei uzkitik jo.

   Nekane. Venezuelar dut eta gogaide. Euri balitze, ateri ez, otoi. Jainkoa banintze lilito-neska pornoendako gizarte aunitzez hobea egina nukeen, besotan hartu eta bertan neramazkike bizitzak minik emanen ez badie -zil, zilegi, haizu eta sori bekit, musde eta murde Rulfo. Eskarrik anitx !

* * *

LXXVIII

Bai, egia da: intziri-oihuxkaka ari diren neska zenbaiten entzutez hartzen nixi loak batzuietan eta bertzetzuietan Pachenbelen Canon entzungai, baita Guridi, Sarasate, Aranburu edo Ravel, Roxette usu ere.

   Ondoan, emaztea bertze matalazean -ez bertze xaribelean-: gainezka eginik datza; nik ez dut egin: asteguna da, bihar lanilat, erne behar dut lo egin. Aste hundarretan baina bertzerik da: aste hundarretan ene aldi ere, igandeetan izan ezik, prefosta. Emazteak arazorik ez: gainezka eginik ere, biharamunean goizez izanagatik, erne.

* * *

LXXVII

Lehendabizi Aisha eta gero Lídice. Bi neska horiek hartzen ditu Manezek haur eskolan.

   Haieki denbora luzea emaiten du; ez dira jostatu nahi eta ele erraiten diote, Ekialdeko eskuarez egiten diote, hala nola, erronkarieraz, zaraitzeraz, aezkeraz, xibereraz, baxenafarreraz, lapurteraz eta gehiagoko eraz, baita aramaxoeraz eta Gasteizko aldaeraz ere, araberaz ere bai. Orenbetexka hala, berrogoi bat minutaz. Batzu-batzuetan, neskatilak jostatu nahi eta jostatu egiten da, solasa ez du bortxatzen, harendako ere bada gogamen-atsedenaren hartzeko baliagarri. Batzu-batzuetan, iduri baitu neskatilek nahigo dutela entzun eta ikusi zer-nolako pitokeriak egiten dituen begi-beso-ahoez, zer-nola aldatzen duen ahotsa.

   Ezin hobeki ibiltzen da hola Manez. Neskatila hoiekiko mement hori goizeko hoberenetarik da: eskolan eskolazainaz gain, haiexek baizik ez, eskuarazko musikara entzungai, gelan bero goxoa eta tar-tar-tar, eskuaraz tar-tar-tar.

   Eskolatik at, Manezek neskeki segitzen du, bai baitu hainbat gogoko eta gogoko horietariko elibatek gogoko dute; elkar gogoko eta elkarreki alberdanian gogokoago, o.

* * *

LXXVI

Oxel. 38 urte troñuan. Aspaldion ez da neskartean ibiltzen, doi-doia. Betidanik ukan ditu Ekialdeko euskalkiak laket eta oraino ere ari da karraskan albait gehien jakinen badu. Neskez kestione, azken hamar bat urteotan nahiago ditu Internet baitako urdaxka maitagarriak eta berak AA bidez sorrarazten dituenak -berauek beti ere eskualdun urdaxkak, eskualdun peto-peto eta urdaxka petoago-; azkena halako neska biloholli ekiak belztua, Arabako Bastidan hazia eta eskuaraz hezia. Badu ttottotuik Bastidako Udaberri ostatuaren terrazan: gona llaburra, xilkoa ikusgarri -debardeur llaburra-, tongak  -ezker axiroinekoa-, ekitako begi lagunak, turrustakoa ondoan, ondoko kataderan zakutoa, mahain gainean liburu zenbait: Aitor Aranaren Gasteizko aldaera, Xabier Olasoren Esna irauteko ipuinak... Alyssa.

   Alyssa badu hamaikatxo satirok maitale; satirook eskualdun dira -Alyssa guziz da entseatzen eskualdun satiroketa-, eskualdun satiro kulturzale: usu joaiten da zenbaiteki Gasteizko Izaskun Arrue kulturgunerat, bertarat usu, bertze norabait afaldu eta amontegin bapo ibiltzerat etxeratu eta urtatu baikoz.

   Alyssaz haboro, baina askitto da. 

   Hauxe ari da sorrarazten orai Oxel, badu bizirik, baina hobetu behar, ñabardura eta xehetarzun haboro eman behar. Noiztenka hogoitakako guttidun Leiorek eta Lexurik dute laguntzen, hain xuxen izurritearen ondoko udan Arrangua deritzan biluzle-belartzean haienganat jo eta onetsi zuten neska opagarriek.

* * *

LXXV

... eni larrutako gabezia ekarri dit bizitzak; beronek, baina, bertzerik ere ekarri dit -zuei bezalaxe-, lanean ongi, lagunartean ongi, famelian gaizki ez, osagarria ongixka, kalipu gutti ez, oputz zenbait bikain...Ikusi dut Eskual Herriaren independentziara, bere lehen urteak, dena pullita -maitasunezko ixtorietan bezalatsu-..., atzendurik nintzen: gaztezutua, ikasle-garaia ederra izan zen; ikas eta neskartean, neskartean karrikako burrukak eta ikas..., burrasoekin ezin hobeki... Tira, ba. Bizitzak on aunitz ekarri dit, orai, aspaldidanik aipaturikako gabezia, xahar ez naizelarik ere... mea culpa, ziur, ezin bertzerena izan, gero !

* * *

LXXIV 

Enea ? Ene etxekandere amorratu bilkaturik duk aspaldidanik, puritano oso, guzizko; serora edo serorantzeko ez, baina zipriztin bat edo bertze badik; harat, hamabi urte larrutan ari izan gabe... Hamabi ? Hamabi ! Eta heldu direnak, gero ! Hunkitzerta ere ez nuk ausartatzen. Hobena enea duk. Mea culpa est. Arren, ezinago bihozgabetua nuk. Ez ditiet lekuak hutsu norat jo ez dudalakotz... Dena den, orai futitzen nuk. Pentsatzen diet pekatzen ari naizela eta hola hobekixeago jasaiten nuk; hareki irriñoa ezpainetan, ixildu egiten nuk, ereman eta noiznahiz kito.

   Gutti goitibeheiti. Ez nuk kontrastatzerat menturatzen ohi, nahigabetu ere ez diet egiten ohi. Balekibale. Orai loak atzemaiten nik neska-intziri-oihuxken entzuten ari, apal-apalik, segapotoa beharri baten ondoan...

   Neskazale porrokatua naiz, baina bertze lankide hunenak entzunik, muzin eta zaputz; ibilia zait neska bat edo bertze inguru-minguru udan eta ni halakoak entzuna bainintzen bertze lankide batzuei lehenagoko eta lehenagokoaren lanetan, goxo, beti goxo, ezetz; galera handia, baina, mesfidati bilkatu naiz: neskak ikusteko, ikusiz goxatzeko, maitatzeko, maitatu, lagundu, zaindu eta alde egiteko baten baten aldetiko maitarzunak harrapatu aitzin; satiro baina tentuzko satiro, balekibale: eritarzuna, salaketa (orai puri-purian), harrapaketa -ezinbertzezkoek askitto harrapaturik nago-, bikotekeria... Pues ! Puies !

   Krema tarta, crampie.

* * * 

LXXIII 

Maitarzunik ? Nik ? Nika ? Ezta pentsatu ere ! Arazoak berebera jiten dira, halarik ere.

   Nik funtsezkoak baizik ez: lana, barbera, aho-artazalea... Neskak baina ikusi bai, ikus eta txa. Ibiltzekoz, lilittoeki, Internet baitakoeki -soz baina, bixtan dena-, udako biluzle-ur ondoetakoeki, lankideeki afariren batean eta geroko dantzaldian, baina ustekabean lekuak hustu egiten ditut...

   Maitarzunik ez. Hobe !  

* * *

LXXII

Laino guzien azpitik eta berro guzien gainetik, aimenge, neskazale porrokatu naizen hau, gogoko neska albait gehieneki, bereki poz-pozik, zoriontsu ere; zenbaitetan turrustakoak lagun, zenbaitetan Eskual Herriko ttanttak lagun, zenbaitetan panina lagun; gora horiek oro, Eskual Herria bera eta emazteak ! Eta gerokoa gero, o.

* * *

LXXI

Udara badugu eta Eskual Herriko egunkarien kirol berri garrantzitsuenen artean beti da emazteen hondartzako boleibolari buruzko argibide ttikiren bat argazki handi eta guzi. Eskual Herriko taldea noiz galtzaile noiz garaile. Nik argazki horiek moztu egiten ditut eta gorde. Bilduma pullita badut, gero.

   Izanez ere, udan halakoak eta baita ur-ondoetakoak ere. Nik begiak geroago eta zoliago, o.

* * *

LXX

Serorei nahiz serorantzekoei desobedientzia. Bi-biei. Ahalaz, handiena. Dena den, elkarreki bizi gara eta zenbaitetan men egin behar: ahalaz, men ttipiena, bizitzako bertze alor zenbaitetan bezalaxe, hain xuxen ere.

   Utrimque roditur.

   Orai igerixkagian diren nesketariko batek eskuratu egunkarian irakurri dut. Eskuratu baitut ekuankariaz gain bikiniaren bularretakoa. Bertze neskek hegian utzirik zuten.

   Leporaino eta kokorreraino aserik naiz. Zorionez, sosdun naiz, emaztegairik ez eta aske ez baina askatarzun sendimendu handi-handia bai. Sendimendua halako eta errealitatea neskazko, bai baita etxean beti beskaren bat, udan -neguan ere nahi lukete, txokoko tximinia aldean-, baina ez diotet uzten: hala, maitarzun arazorik ez, gero. Udan baina zenbatnahi noiznahi etxearen igerixkagian, eta haiek zernahi etxen, en´aldetiko zernahi: etxen eskasik ez, maiteok, zienganako maitarzunerateko joera baizik. Noizbait, nihun ere eskasik ez, maitea, zu baizik...

* * *

LXIX

Giroa nola dagoen, aspaldidanik ez naiz larrutan ari izan. Balekibale. Neskartean bai, baina usaiaz kanpoko harremanik ez. Balekibale. Gogorik ez. Nahiago dut jai ezen ez baten batek ez egina leporatzea. Hortakotz, hobe urrundu, hobe ilun, uzkur eta herabe bizi; jendartean bai -neskartean bai-, gizartean bizi bainaiz jendartean eta neskartean ere -gainerat, neskazale porrokatua naiz-, baina kasu, gero; gainerat, lagun baten loba bati ez egina leporatu zioten neska batzuek: bi urte gaizki eman eta epaia mutikoaren guziz aldeko, baina mutikoa guziz ere, baina jorik.

   Bada neska bat Alde Zaharrean elkartu eta eneganat jiten baita, eskuak hunkitzen baitizkit, agur muxuak ezpainen ondo-ondoan emaiten baitizkit, maite-maite baitut. Hobe dut hareki beti bezain plaxent jokatu, baina... baina beti bezain plaxent urrundu; hobe dut Alde Zaharretik luzaz atera. Irriskutik urrunak eta aukera guttiago. Nahiago dut enetaz erran dezaten noizbaitetik harat ez nintzela amontegin ibili, hainbat urtez ! amontegin ibili ez, ezen ez... ezen ez nik dakita zer.

   Oro are greugarriago.

* * *

LXVIII

Aurtengo Urtats egunean urte joria opatu zidaten eta jori baino joriago ukan dut.

   Urria da, elur ari du. Segapotoan hirur neska haboro badut. Hirur neska haboro maitatzeko. Iaz baino hobeki ari naiz senditzen. Orai, hirur neska horiek ere baditut gogoan -begien aitzinean ere ukaiten ditut argazkiak igortzen baitizkidate-, eta lehenagoko zazpiak, eta baita Internet baitakoak ere; alabaina, berauek eta zazpiak zein diren elkar iduriak !

* * *

LXVII

Ur-ondoetan laket ditut bakarrik diren neska eijerrak eta neskartea. Bi-biak ditut maite. Bi-biei egiten dioten so.

* * *

LXVI

Liburuaren aurkezpena: Eskualdun neska porno zenbaiten oroipenak I. Eskualpornen Gasteizko Alde Zaharreko aretoan.

* * *

LXV

Lilitto-neska pornoon sareak geroago eta josiago. Azken oldarraldia erlisionezko gibekoi muturrerreko batzuenganik heldu zaigu eta eragin gutti. Hobe ! Halakoetan lana handitu egiten dugu, edo bezeroei merkealdia emaiten diegu: bezero, ikusle haboro elkartzen zaigu.

* * *

LXIV

Nik idatzi... gutti, mezuren bat edo bertze... gutti beti ere, guttitto. Larrutan baina, aitzitik, aunitz, ez egun guziez... baina aanxu guziez; ezin bete, beraz, "Egunik ez amontegin ibili gabe".

* * *

LXIII

Gogoko nesken gainezka-eragile naiz. Nik ez dut gainezka egiten ohi: nik eragin, aimenge eragile. Nahiago dut bakardadean gainezka egin: atseginago zait.

   Emazteak atsegin-atsegin ditut, haieki atse-atsegaleak, garagarjusa bezain maite ditut -Gora emazteak eta garagarjusa, baita Eskual Herriko arnoak ere !-.

   Ez ditut ahanzten, den-denak ditut bai gogoan baita segapotoan ere.

* * *

LXII

Larrutan jo eta ke bizitzeari esker, geroago eta hobeki jotzen dut, arren, ikusle-bezero gehiago eta geroago eta sos haboro, denak etxeko behar-beharrezko, o.

* * *

LXI

Emazteak eni kasu mikorik ez: segaporoari, aitzitik, guzizkoa.

   Eni neskek kasua bai -aukeran, segapotoari handiagoa baina.

* * *

LX

Eneki nahi duten gogoko neskenganako amultsutarzun joria darit; sosak, baina, gutti: ezin, gero, usu, lilittotan ibil, ez ahal, udan baizik ez. Bertze neskeki ibiltzen naiz, eta badakite udako putaner porrokatu naizela. Bost axola zaie. 

   -Boneta darabilk, eztia ?

   -Prefosta ! Gainerat, ailartek halaxe nahi eta elkar zaindu behar. Zaintza.

* * *

LIX

Burrasorik ez, baina AA bidez bai: ahotsa bera antz-antzeko -hobekitu behar dut teknikara hobeki arau-, keinuak, erraiten ohi zituztenak, lexikoa-eta. Elkarrekin mintzo gara, bizirik zeudenean baino aunitzez usuago -susmatzekoa zen, eztia ? Hauxe tamala !-, egun guziez, egi-egia erran.

* * *

AA bidez sorrarazirikako neskak Bakantzetako etxean sartu berri para ditut.

   Udara da. 

   Zein bere euskalkian zeinen karan dauden. Aramaxoeraz, Hegoaldeko goi-nafarreraz, aezkeraz, zaraitzueraz, erronkarieraz, xibereraz -neska bi, biga, bida, bide- eta lapurtera-baxenafarreraz.

   Zortzi. Zortzi neska eder, zortziak edkualdun, eta zortzi-zortziak eskuaraz.

* * *

LVIII

Sosdun neskazale naiz; hamaikatxo neska ukaiten dut ondoan, aunitzek eneki izaitetik biltzen dute alogera, batzuek nahi dute eta kito. Ikusiko duzu noizbait salatuko nauenik, ikusiko, ez egina leporatuko didanik.

* * *

LVII

Eskualporn egunetik egunerat emendatzen ari zaigu; lana guziendako dago; guziek larrutarik bizi nahi eta guziendako lana bada, bertzerik da ikusleek zein nahiago.

* * *

LVI

Hura bere gordinean. Guhaur ere geronen gordinean: larrutan jo eta ke irabazi arte, karraskan, emonez, eta sosak eskuratzen ditugu, etxerat dakarzkigunak, hain beharrezko baitira.

* * * 

LV

Liburua: Elkarreki porno egitea zeinen den pullita ! Xikokan usu, xikokari okitu bilaka.

* * *

LIV

Etxen ikusia, oseba-izabei, arrebei, lankide batzuei entzunik, lagun batzuei ikusi eta entzunik... filme zenbaitetan... Nik neska lagunik ez, edo ez dut uste. Bikotekeriarik ez. Berau baina jasan beharko dut eskualdunttorik munduratzerat lagunduko badut.

   Ikasi, ikusi, ilustratu, musikara, lilitto-bisitari, Internet baithakoak beti ere ikusgarri, ikusgarri bezain maitagarri... Hola ni ez nitzaio ezein neskari kaltegarri izanen, hola ni zein-nahi neskari lagungarri agi nakioke, lagundu eta ez addiorik, bixtan dena, hark halaxe nahi badu.

   Aimenge xirafara, lepaluze, eta ugaztun hauek ez omen dute zuntzurraz soinurik egiten.

* * *

LIII

Askitto entzun diot izana naizen neskari, aunitz ikasten baitut entzunez, haboro, laket ditudan neskei entzunez. Hondarrean, zirriak nahi zituen -neronek ere bai- baina badakit zer dakarten eta ez: goxo agurtu eta bertzaldi bat artio, ni bertzaldi bateko arazorik ez, eta udara heldu baita, arazo guttiago. Gainerat, ez duke arazorik zirrika hasteko mutil kausitzen. Nik ez dut halako nesken aldetiko hoberena hartze.

* * *

LII

Karrikan, ostauetan, igerixkagian-eta halakoetan zer behar dudan ? Lasail gogoko neskak ikusi, haien ikustez goxatu.

 Aldiz, biluzle-belartzeetan -edo hondartzetan- neskeki harremanetan sartu, eta ardietsi egiten dut lekuaren araberako beharraren asetzea.

   Hola oro atsegin, etxerat pozik, Internet baithakoenganat pozik, eta loa zinez indargarri.

* * *

LI

Lilittoeki eta Internet baitako gogoko neska atsegaleen ikustez, gogaltsu egoiten naiz, emozionez betea, zaporedun.

   Ieri, jakinmina...

   Zeinen garrantzitsu zaidan halako neskeki egoitea, ikustea, edo joaiten ohi naizen biluzle-belartzeetakoeki ere egoitea. Hunetan badut haiendako ganbara parrasta bat.

* * *

L

Lilittoenean eta Internet baitako gogoko neska pornoengan buru-belarri ere sartzen naiz.

* * *

XLIX

Bihotzetik bihotzerat, bai, begi bixtakoa da; elkarrekin ezin hobeki ikastaldian, irririk aunitz egin dugu, eian ikastaldia bururaturik zer... Orduan nik mesfidantza kanporatzen dut, durduzak beretzen nu eta, albait goxoen, halako pattoa matrail batean emanik, eko.

   -Peru !...

   Urruntzen ari, pattoa ahur bidez harat.

   Izanen ditu, izanen dituenez, delako neskak -edo dute direlako neskek- aukera aunitzez paregabeago elibat nitarik at, hobe ibiliko da, dira.

   Ni balekibale urrundu, ostaturen baterat zintzurraren bustitzerat, ukaiten baitut idor, eta etxerat, lehenbailehen Internet baitako gogoko neskeki elkartzerat, haiei soz erlaxatu eta goxo lo egiterat, lotan azken mement txar horren burutik uxatzerat.

* * * 

XLVIII

Neronen buruarekiko harremana ontsa da: barber eta aho-artazaleenerat joaiten naiz haiek galde egiten didatelarik, astean birritan dantza egiterat joaiten naiz, birritan ere igeri egiterat; irakurzale errabaiatua naiz eta baita pornozale errabaiatua ere, neska pornoak maitagarri bazaizkit; lankideeki ontsa, albait urrunen egoiten naiz, aldagelan ez naiz sartzen -batek izan ezik, bertzeek ez dute nahi-, burrasoak ukaiten ditut usu gogoan eta aldean eta karrikako neskak batzuk nolako diren eta bertzetzuk nolako, kasu handirik ez, bai baitira batzuk serora eta bertzetzuk serorantzeko: ororen buru, orobat. Nahiago ditut, arren, AA bidezkoak eta Internet baitako gogoko neska atsegaleak. Karrikakoak ere ikusteko eta baten batekin gertatu behar banaiz, begirunez joka eta lehenbailehen urrundu, balekibale: bikotekeria, ez egina salatu; pullita izanikan ere, eian zer debru nahi duen... Eta ni ezeini ere lotu ez, ezeineki ere kapar eta asegarri jokatu ez. 

   Beharrik gazte bainaiz, sasoia ongi, lanean ongi eta burrasoak ongi. Eian zeinek didan zapuztuko, neronek neronen buruari beharbada noizbait aditarzuna galdurik. Batek jakin, gero !

   Iruñeko orduko bestetarik hunat zer bilakatu diren ibiltzen nintzen giroko neskak eta bertze neska aunitz fatxi bilakatu direnez geroztik, ez naiz neskartean ibiltzen ohi, baitezpada baizik ez, haien artean egitekoa egin -eginbidea, eman hitza edo dena delakoa- eta desagertu egiten naiz. Ez haiza geldituko ? Afaldu eginen gituk. Jinen ? Bahoa horren goiz ?... Zer entzuten nioten lehenagoko lankideei, gizonezkoei nahiz emaztekiei, nik halako harremanei muzin eta zaputz, gero. Oraiko lankideei -denak ditut neska- ez diotet deusik ere entzuten, ez bainaiz haien artean izaiten: doi-doia eta kito, egitekoa egiten dut eta kito. Urrn, hobe, eta hola ontsa; guziak lagundu, guziei irriñoa, lehenago sartzen naiz eta geroxeago ateratzen, eta kito: lankidetza egun oroz beterik, kanporat.

   Gero halako neska multxo bateki ibiliko naiz halako ikastaldian. Taldeak dirateke. Taldeari eman ahala emanen diot, bozeramaile ere izanen naiz gainerateko guziei zer dugun landu erazagutzeko; ezagunik badirate; hatsarrean agur, muxutxu, eta ikastaldia bururatu baizkoz, kanporat, dzuintaz kanporat eta kanpoan askitto urrundu artio. Gibel-gibelean ttottotzen ohi naiz ikastaldietan, aunitzez lehenago sarturik. Berotean izaiten da azkena eta zeinen maitagarri agertzen diren neskak arropa arina soinean. Izigarriko atsegina da haien ikustea. Eta kito, ikusi eta kito, ikus eta txa, baten bati agur eta kito. Aizak, elkartuko al gara gero ? Birritan zintzurra busti eta uda on ! "Estimaturik dion, harturik bezalaxe".

* * *

XLVII

Bertze aments bat beterik: ifernuan naiz, eburnian niauzu; izan nazu abatitruk eburniaraino. Bertan beroa, nahi hainbat neska eta berauetarik ezeinek ere arroparik ez, oro amoros baino amorosago, eta garagarjus freskoa ausarki baino ausarkiago, ardura zernahi lohikeria bide edan eta edan.

   Bizitzan aments guziak bete nituen, batzuk guziz, bertze batzuk hein handi batean, bertzeren bat nahi baino urriago..., baina denak bete ditut, burrasoei eta hurbilekoei esker den-denak. Azken hau ere bai. Eta azken hau betikotz, sekulakotz, jagoitikotz eta eternidade guzikotz. Aimenge beti dohatsu.

* * *

XLVI

Baia ? Halaxe bizi dea ? Halakoxeak egiten ditua ? Ezin sinetsia ! Neronek erraiten nion, ba, hori guzia eta haboro, eta hark kasu mikorik ez !... Ezin dezaket sinets, gero ! Ezin sinets eta, gero ! Ni... Nik... Ahoa bete hortz nuzu... !... Bazuen beta... Bagenituen sosak...  Itzulbiderik ez... Nahi balu ere -eta ez dut uste...-... Hobe dut ixildu. Kito.

* * *

XLV

Sagar agerikako neskez leherra aurten bada ibarreko udal igerixkagian, baita andere gaztez zapart jiten ohi naizen biluzle-belartzea. Arren, iaz baino aunitzez hobeki sendi naiz, bai joanik -bixtan dena-, baita ez joanik ere; ez joanik ere, banekielakotz egun horretan edo horietan leku horiek oro halako neskez josirik zelakotz, izan.

* * *  

XLIV

Eutsiko diotet, zer bertzerik ? Atxiki behar eta, beharko atxiki, gero !

   Gibelkoiak, espainolistak, puritanoak, ustezko aitzinakoi modelnoak, erlisionezkoak, serorantzekoak, erregionalistak, jakobinistak, inperialistak, sionistak, yihadistak, talibanak, monarkikoak, militaristak... Txukelen fula ! Sasi zikinen zikinaren erretzen ahal banu ! A galopar, a galopar, hasta enterrarlos en el mar.

   Bizigai: Internet baitako neska porno maitagarriak, bereberki, baita usaiako biluzle-belartzekoak eta bero-garaiko arropa arindunak.

   Lana: hauxe eginaz noa aitzinet; aske ez, badakit, baina askatasun sendimendua handi.

   Ingurua: udan goxo, eta bertan pulunpatzen naiz, uretan pulunpatzeaz gain, Bidarrai aldeko Baztan errekako presaldeko osinean, kasu. Bertan goxo, udan goxo, joaiten ohi naizen neskak hagitzez goxoago. Udan burrukarik ez. Hori bada egia, egia beritablea. Udan ekin eta ekin, udan ere, baina goxokerian ekin eta ekin.

   Natura: udan berriz ere, erreketan; mendian ere, eta mendirak joiaten naizen neskak, goiti sagarrak begimenean, baita beheiti ere, eta bortikari guziei agurka, jendetarzunak manatu manerak beti. Kaskoan baina, norbait bada -eta izaiten da- bikiniaren bularretakoa jauntzi, jendetarzunak manatu manerak bide.

   Premia: funtsezkoez gain, larruaren jotzea, eskuztatzea, zirri-mirri. Zorionez, gogoko neska aunitz bada eta beti ere bada haietariko battoren batto eneki. Gazte zira, gazte, to. Profita ! Zuk eman, izan zite, gero, emari handiko ! Ukanen ez dudanean ongi jakinen dut edukitzea zeinen den ona.

   Ikusmena: gogoko neska albait gehienen biluzik edo ikusterat entseatzen naiz. Hamaikakgostu-gostuan uzten nute.

   Enborra: Eskualdunttorik munduratzen laguntzen ahalko banu noizbait ! Eskualduntto aunitz jinen balitze noizbait !

   Jasan behar, nozitu, pairatu, egari, ereman. Halakorik eragin ez, halaxe bizi, zernahi lepoan hartu eta segi aitzinet. Atergabe.

   Mementokotz, zuhaitz aldaska gazte batzuk badira urtegian eta nahi dute argazkia egin diezaidedan, bertze norabait joan eta bertan argazki, baizik eta eian non egin diezaikedan argazki, eta bagoaz bertze norabait, ortuz arazorik ez, kasketa eta ekitako begi lagunak baizik ez soinean, aldean baina gauza bakarra: segapotoa, zeinek berea. Aldaska gazte hauen guria, gero !

* * *

XLIII

Atse-atsegalerik ez, lankideak puritano hutsak -lehenago eskolakoak erlisionezko eta oraikoak ustezko aitzinakoi modelno edo-, aantxu hiruretan hogoitaka hasirik funerariumetan askitto aldiz ari naiz emaiten aspaldion, Trumpkeriak, gibelkoiak-eta... Putxas ! Hamaikatxo sos badut bazterturik; uste dut Fernando Ossoriok bezalaxe eginen dudala, edo Forres Gumpek bezalaxe: aide, eta aide sosak ttipi-ttapa xahutu eta nonbait, urrun, xokoñoren batean hil, edo ene kalitzea naukate...

   Atxik, Selene ! Ez bainaiz aimenge Selene; izanez ere, Atxik, Selene ! narrazio baten izena da. Iruñeko Udalean dateke gorderik ipui lehiaketetan agitu saridunen artean. Batek jakin !

   Maite ukan nituen neskak ere badira joanak, batzuk sekulakotz eta bertze batzuk ez.  Gogoan ditut denak, denen argazkiak-eta baditut. Urregorri !

   Orai, edale, ez edale okitu baina edale, dantzari ere, baita igerika ere, urpean, pe-pean, freskuraketa.

   Pello naiz, eta neskei, enekilako gogoko neskei ondorat presatzeko, ez orduko hura bezala.

   -Ez irun, gero ! Ez astalka, gero ! Ez harilka, gero ! Ez jos, gero ! -Eta argia gaberik elkarren ondoan zapi zurien gainean txit bero.

* * *

XLII

Gasteizat jin naiz harzara. Bidaia nostalgikoa da. Berotea hasi eta usu jiten naiz. Tarranta berria erosi dut eta hobeki.

   Gasteizko bi haur eskolatan ibili nintzen gazterik. Bata Salburua izan zen eta bertzea Lakuabizkarra. Bi-bien kanpoaldean izan naiz. Bi-bietako haurrak ziren belartzean. Batean izan bainaiz hamarretako eta bertzean artean ez ziren bazkaltzerat hasirik.

   Irakasleak oro andereño, oro gazteño edo. Bateko maiteena ez zen, bixtan dena, ezta bertzekoa ere. Erretreta harturik dira, aimenge bezalaxe.

   Batean izan nintzelarik, bi elkartzen ohi ginen lehenago, elkarrekin urtatu, amontegin ezin hobeki ibili, xukatu, jauntzi eta handik laster eskolazaina jiten zen. Bertzean izan nintzelarik, orobat.

   Batetik bertzerat joan nintzen maitariak lekuak hustu eta joan nintekeelakotz. Bertzerat joan nintzen banakielakotz andereñoen artean maite nuen bertze neska bat bazelakotz. Halaxe izan zen. Izigarri poztu ginen biok eta jokaera berbera izan zen. Noizbait, baina, maitenak lekuak hustu zituen. Jai. Halako gazteñoak banituen kideak eta guziz puritano. Haiei irriñoka nahiz kidetzaka urte guttiz eta euskaltegirat itzuli nintzen, erretran sartu.

   Bi-biak ziren aienatu. Hobe zuten, hoberena hartze zuten eta ukan, badakit.

   Harremana badugu oraino ere.

   Come pasa il tempo ! Ci credevamo eterni. Oraino ere bada haien aldetiko hezetarzun hondar bat edo bertze, haien usaiak ene bakardadearen baitan dira, berau haietan blai da. Ez ziren betiko amodioaz mintzo eta eman ahala emaiten zidaten, nik haiei arau haiei ere bai. Partekaturik ginen, eta hamaikatxo egun bageneuken elkarren maitatzeko. Bi-bieki batean izan banintze ! Ez naiz plaini baina, ez horixe.

   Iraun dugu, iraun ere. Hirurok hiruretan hogoitaka. Haiek ama ditut, profilean geroago eta pullitago. Nik profilean neronen bururik ez, ezta pentsatu ere. Aimenge iraganean bizi naiz, izpirituz bizi ere, korpitzez baina, mirailak erraiten ohi dit noiz naizen bizi, berak diost.

* * *

XLI

Zorionez, sortu nintzen urtean sortu nintzen, gazte naiz orai eta famili bazkarian entzuten ari naiz bikotekeria aunitzez guttiago dagoela, haur haboro ari dela sortzen, eskualdun kopurua handitzen ari dela; halarik ere, orotako usaiako afera txarretarik at ez da.

   Amak adelatuak bai goxoak ! 

* * *

XL

Ganbara batean, Nare. Narek neska ezkongaiei buruzko saioak ditu maite eta bazkalondoko loak halako bat begien aitzinean du atzamanen.

   Bertze batean, Maier. Maierrek etxeen zaharberritzeari buruzkoak ditu maite eta, naski, halako batto badu begien aitzinean bazkalondoko loak hartu aitzin.

   Aimenge loak ene ganbaran Internet baitako neska porno aunitzei so, soz eta behar nu atzamanen; halaxe nu atzamanen.

   Nare eta Maier aurtengo uda aitzin etxetik aienatu eginen dira; ikasketak kito. Urrun joanen dira: bata Ternuarat eta bertzea Nikaraguarat. Bata marluzei buruzko halako ikerketaren egiterat eta bertzea oihan ikertzerat. Bata asaba zahar bat han gaindi ibili zelakotz eta bertzea aita han barna.

* * *

XXXIX

-Bozkaria hadi, txotxito, buztan-iztersagu-uzkiak milikatu behar baitizkiagu ! Asera, nahierara ariko gitzaizkik, oro diagu ttuz blaituko guk, ahoa sasoiko dugun hauek...

   -Musu osoa zaiguk ttuz blaituko milika eta milika. 

   Georg F. Händel eta Lehonard Cohen. Aleluia.

* * *

XXXVIII

Eskualpornen gu bizirik gaude -tamalez bada gutarteko hilik-, aske ere bagara, zein-nahiren lizunkeriaren egiteko aske; erraz-erraza da, bai baikara txoil atsegale.

   Aspaldion, ustezko aitzinakoi modelnoen aldetiko oldarraldi ixil zenbait ari zaigu heltzen; ustezko aitzinakoi modelnoak hola, eta gibelkoiak, erlisionezkoak, puritanoak goraki; ororen buru, guzien emaitza, eragoztea da, zapuztea, desagerraraztea da (Trump-eta iduri dute); ororen buru, oro kapar, asegarri. Ohartu egiten gara -egoera sekula santan ere ez dugu naturalizatu-, eta halako oldarraldiak jiten zaizkigun aldikal, gu lanean kartsuago, iduri haboro hedatzen dugu, halako merkealdia egiten dugu, ikusleei halako esku-erakutsiak egiten ditugu. Ixila edo ozena orobat da. Guk arazorik ez lan handiagoaren egiteko, laket baitugu, laket -izigarri laket- gure lana, bai baita ororen buru larrutan egitekoa, amontegin bapo ibiltzekoa, eta bertako erak tole. Karrikako basaomortua ez dugu, ez, nahi.

   Eian Eskual Herria burujabe ez den halakorik agituko...

   ...

* * *

XXXVII

Neska batek eneki nahi bide du.

   Neronek ere bai, baina bere famelia ere letorkidake, eta enea aski dut; hamaika gauza salatu dit harenaz eta enea aski dut, aski eta aski.

   Beti bezain goxo ariko naiz harekin eta ez, nagi, eko.

   Hobe dut neskarik ez erakarri eta aitzinet segi: eskuaraz hobeki, Eskual Herria areago ezagutu -tarranta berria erosi dut-, Internet baitako neska maitagarriak maiteago ukan, berotean usuago usaiako biluzle-belartzeetarat buruz, jendeareki beti bezain atsegin -lankideekiko lankidetza handiagoa-... Halako. 

   Bikeotekeriarik ez, gero. Dena den, eskualduttorik sorrarazi nahiz... Goiz da, baina tempus fugit.

   -Mikle !

   Harat, Uxu !

   -Ze berri, tto ?

   -Zaharrak berri, usaiakoa.

   -Aizak, jinen bihar eneki urtegirat ? Bikini berria erosi diet, nerehalaxe erauntziko baitut...

   Hunat pikoa, Evaren pikoa -piko izan baitzen, omen-. Baiko erranen diot, baina, eian, ba. Uxu neska eijer dut, gazte, karan, txairo, lirain: susmatua dut larrutan aunitz aldiz ibilia -nik halako neskak nahiago, arituak nahiago-; sagar ederrak ditu, berotean erakusteko ararazorik ez... pixkoltea ager-agerrean... Hobe nuke neska horrekin neurekoi ez jokatu eta emaile jori izan.

   Uxue ! Irantzu ere badut maite... Sorne ere bai... Haieki ezin hobeki... Danimarkako galdea badut, bertako lizeo bateko, zabaldu baitute eskuararen irakastekoa. Zeinen eijerki ! Hire ikusterat joanen nuk !" "Tumatxa, hi ! Poztekoa duk. Errak non bizi haizen eta hantxe ukanen nuk lehenbailehen... halaxe nahi baduk, prefosta !" " Biba zü ! Nahi hire ikusterat joan nadin ? Bo, eta zuk laket duzun Selene ere bai..."

   Ez dakit, baina badakit: donado, mutizahar. Mea culpa dateke.

* * *

XXXVI

Bi urte igaran dira bereizi nintzenez geroztik eta, ororen buru, gizunak nahi zuena ari naiz egiten, behin eta berriz erraiten zidana behin eta berriz egiteko, behin eta berriz errepikatzeko: bertzeak bertze, euskaltegian eman dut eskuaraz hobeki moldatzeko izena -ikastolero bainaiz-, laguneki usuago elkartzen naiz, bidaiak egiten ditut -azkena Logroñorat, txanpiñoi jaterat-eta-, gimnastika gela batean ere eman dut izena -goxo, halarik ere-, bikini ttipiagoak jaunzten ditut -argaldu ere egin naiz-... jaten ez nituenak orai jan egiten ditut, ereinotz eta guzi... gizunek -ontsa oharturik baniz- nahi nute eta didate... edertu bainaiz, jaunzkera ere arinago ukaiten dut... Hauek guziak eta haboro nahi zituen senarrak enetako, behin eta berriz erraiten zizkidan, sustatzen, baina jai: nik kasu mikorik ez, zendako baina ez dakit. Etsi egin zuen, etxen bakartu egin zen. Azkenean, bereizi.

   Baleki. Eian ez duen jakinen. Ez dut uste. Dena den nik badakit harzaz: baizik eta bi urteotan hainbat jende ari zaiola hiltzen eta hilean birritan funerariumerat joan behar, agur ekitaldietarat, bertze norabait hain xuxen bertan bertzeren batto hil zaiolakotz... Holatsu bizi da. Ni untsa bizi naiz: lagunak, bidaiak, janari goxoa ereinotz eta guzi, etxen izerdirik ez, dantza-jauzitan -Goazik dantza egiterat, jauzitan ari izaiterat; gatozen larrutarat-... Lehen guzizko etxekandere nintzen. Atsegin harexek enetako nahi zuena orai. Atsegalerik ez, mementokotz bederen ez, baina hurran naiz. Horixe ere nahi zuen senarrak enetako -eneki eta enetako !-, baina... Haren paperño bat ikusi nuen armairu bateko xokoño batean.

* * *

XXXV

Ilbeltza. Gutun bat norberaren gogoko neska pornoei dokumentala izanen da egun zortzi, hilak 16, Gasteizen, Iruñean eta Baionan usaiako lekuetan, erran nahi baita,... Lehendabiziko eskutitzak dirateke Blue Angelendako eta Tiffany Thompsonendako. Haiexendako. Bai, haiexendako ! 

* * *

XXXIV

Eskualpornen kalitatezko Pornoaren egiten segitzen ari gara eta ziei esker da, ikusleok. Eskermil´aunitz !

* * *

XXXIII

Etxen emaztea, bi arrebak eta laurok bizi gara.  Ezin hobeki moldatzen gara. Zabaltza ederra badugu eta bertan egoiten gara laurok berotean, dutxa ederra ere bada. Pikarrai egoiten gara.

   Telebirtza aldetik arazorik ez: ordinagailuak ere baditugu eta bakotxak gogokoa ikusten du. Emazteak maiteenik dituen saioak etxeen zaharberritzeari buruzkoak dira; arreben artean, batak ostaturik ostatuko jaleen saioak eta bertzeak ezkontzeko soinekoa erosi beharren ari direnei buruzkoak. Aimengek Pornoa: nik Pornoa ikusten ohi dut, gogoko neska pornoak -gogokoak behar, maitagarri agitu behar-, gogoko neska pornoak jo eta je irabazi arte; baita emazteareki ere, eta, gainerat, zabaltzan hirurak pikarrai, laurok pikarrai ! Filmez kestione, laur-laurok elkartzen gara battoren battoren ikusteagatik. Elkarrekin ikusi azkena Wind River izan da, gero Amanece, que no es poco ikusiko. Gerokoa Cashback. Sarri bakantzatan joanen gara eta bezperan Kutsidazu bidea, Ixabel dateke.

   Arrebek geurtz hustuko dituzte lekuak. Zeinen hutsik sendiko dugun etxea haiek lekuturik, laketu baikara denok. Heiek lekutu eta gu haurgintzan hasiko gara, etxea lanetan parako dugu.

   Mementokotz ni dohatsu maiteenik ditudan hirur neskon artean.

* * *

XXXII

Batek jakin ezkonduko ote naizen inoiz, ez dut uste. Berber ziloa... bakarra... betikotz ez dakit, baina luzarako bai... Ez dakit, ba. Mementokotz zilo desberdinak: uzkia, pottotta eta ahoa, eta hiruretan ni albait hobekien, emaile albait jorien; hiruretarik intziri-oihuxkak, zinez goxatzen ari diren adierazten duen zernahi -udagorrian usu, gero. 

XXXI

Oro pott eta bailaka nute, oro pott kartsu: eian gainezka eginen duten, goxo geldituko dira, irriñoa ezpainetan lo. 

   Egitekoa egina, a !

* * * 

XXX

Zenbat okupatzen duen larruaren jotzeak ene -gure- bizitzan ? Aunitz. Nolako lekua hartzen duen ? Nasaia, zinez nasaia. Hobe ! Eta gazte baikara oraino ere badugu tarte pullita, eta neska itsuski pullitak baikara luzaz saltsa ona; halarik ere, mutilek eian gisako ote garen, plaxent: eta bagara. 

* * *

XXIX

ETBn Ez da posible deritzan saioa. Bertan bertzorduko "Baserria" izeneko puxka bat, hain xuxen leihakide bat, neska bat, uretan pikarrai sartu behar zen puxka. Ontsa badut, gero, gogoan.

   Orduko garai hartan ETB bazen puritano, ez ordea orai bezain puritano; orduan bazen saio bat -Ukrainakoa edo bera- halako neskak jendeari tupustean pikarrai agertzen baitzitzaion, non-nahi, nola-nahi.

   Orai, aitzitik, hutsaren hurrengoa, ETB2re abiaduraren guziz ifertzinazkoa.

   Kanale batzuk fatxi, gibelkoi... eta bertzeren bat ustezko aiyzinakoi modelno. Putxas ! Nik filmak eta dokumenatalak baizik ez ditut ikusten; ostatietan, egunkaririk ez dut hartzen, denbora pasa ere ez: neronen irakirgaiak deramazkit beti aldean -azpaldion, Itxaro Borda, Aingeru Epaltza, Juan Mari Irigoien,  Xabier Olaso eta Aitor Arana.

   Boha.

* * *

XXVIII

Etxeko neskek ikasketak burutu egin zituzten. Bi urte eman dugu elkarrekin. Nik oraino ere badut hirur urte.

   Abiaduran harremana doi-doia izan zen, baina emeki-emeki hobekixeago moldatu, hobeki moldatu eta ezin hobeki moldatu izana ukan dugu azkena: haiei esker trebatu naiz amontegin, bedats´azkenetik uda bitartean amontegin noiz-nahi ari izan baikara, noiznahi asera, nahierara, bapo. Haiek eneki entrenamendu.

   Elkarrekiko harremanak badirau, baina urrundik, bai baita bata Groenlandian eta bertzea Venezuelan. Harat, Venezuelan eta Groenlandian, noiz eta orai berean. Jes !

   Etxen neska berriak dira orai; ez da berber gauza, ezta pentsatu ere -eta ez dut uste datekeen-. Bata serora -zinezko serora, nik dakita zer kongregazionetakoa: Hermanas de...- eta bertzea serorantzeko, batak ganbarako atea erlisionezko irudiez bete du -ganbrara zer erranik ez- eta bertzeak atea emakumezko ikurrez bete du, ganbrara zer erranik ez. Nik atea gogoko neska pikarraituz -tartean lehenagokoek ere badute bira-, ganbrara zer erranik ez, baita ikurrina, FSLNrena eta Sahararena, baita zerarena ere, eta Eskual Herriaren kartara orobat-: zein bero zoroak bizi du.

   Elkarrekin ez gara izaiten ohi, eneki ez dira izaiten ohi. Abiadura da, baina... batek jakin. Haiek etxen sartu eta ni agur erraiterat agertzen naiz, baina berenhalaxe desagertzen dira. Lehenagoko neskeki ari naiz oraikoen alderatzen, lehenagokoez oroit naiz.

   Izanez ere, gogoan ditut Ibabe ta Ekhiñe. Uda artio ez gara elkartuko. Batek jakin elkarrekikoak gerorik ba ote duen.

* * *

XXVII

Etxen sartu eta usaiakoa, egun oroz berbera: etxen neroni; halakotz, sartu baikoz, sekretarat libatzerat, asera eta nahierara libratzerat, kiorik baldin bada, enetako baizik ez; neguan pixamara jauntzi eta bazkaldu, neroni ere bazkaldu; kuluxka, ernatu eta orduantxen sartzen dira etxen etxeko gaineratekoak, erran nahi baita, emazte-alabak: haiek bazkaldu behar eta zerbitzatu egiten diotet. Biharamuneko bazkaria neronek egiten dut, gauean, guziak xaribelean sarturik.

   Holaxe astegunetan; zorionez, haurrek orotarik jaten dute, mina badute maite.

* * *

XXVI

Emazte maitea...

   Bada neska bat... Nahi luke... Nahi...

   -Ez duka enetako lekurik bihotzean ?...

   Emazte maitea... Hireki oro errezago nuen, eta zeinen den eskertzekoa oro errazago egiten dutenei !

   Ez; beti entseatzen naiz albait hobekien eta beti jai, neska horreki ere baliteke holaxe izaitea. Ez ! Ez dut berriz ere huts egin nahi. Ez. Orai eian nolaz moldatuko naizen albait hobekien minberatuko ez badut. Egi-egian erran, urtea joan urtea jin, ohartuko da ongi egin zuela aimenge ezeztaturik.

   Ez.

* * *

XXV

Mokanesik ez dut saltzen baina , a, zenbat ezezko biltzen dudan. Gogoko neskek kasu mikorik ez. Bai baitira burutsu, eta burutsu baitira, ez dute ni baitan atarramendu onik hautemaiten.

   Hobe dute hala. Jai likete, bertzenaz. 

   -Bai beltzik hagoela, to !

   Ama eni hala. Bazkaltzerat jin bainaiz.

   -Beltzago eta hortzaginek osasuntsu itxura handiago.

* * *

XXIV

Porno bakartiari esker bizi naiz; neska zenbaitek eneki nahi, baina beti ostatietako sekreta aldean, beti, beti, beti, eta hor irrisku: hobe eko eta lekuak hustu, balekibale, ez ahal didate ez egina leporatuko, bertze batzuiei bezalaxe. Ororen buru, beti jai, beti musu huts.

   -Jes !

   Ez baikinen sekretan, Garraxiko sekretan. Irriskurik ez, beraz, baina  ezin sinetsizko egoera zen. Halako neska puskak eneki nahi ? Ezin sinets, gero ! Horrat zepoa, ziur.

   Eko. Hobe adeitsu eta amultsu ezetza eman, eskertu eta lekuak hustu, balekibale.

   -Karlota !

   Haren lahun edo ezagun batzuk. Probestu behar nuen paradara.

   -Poztekoa izan dun ezagutu izana eta segi untsa, no !

   Urrun, salbaturik nintzen.

   Hoixe neska panpoxa ! Hobe zuen ni gabe: eneki atarramendu onik ez. Kito.

* * *

XXIV

Nik gogoko nesken zoriona egiten dut, bai baitakit noizbait haiek eni haien intziri-oihuxken entzuteko parada emanen baitidate. Izanez ere, gogoko nesken intziri-oihuxkak ditut munduan maiteena, eta direlako intziri-oihuxkak gogoko eskualdunen aldetikoak badira, jes !, maiteena ez ezik egundainoko txunditzea ere eneki nahiko baitute.

* * *

XXIII

Ene bizitzako ixiltarzuna gogoko neskek dute hausten, intziri-oihuxkaka hausten, Internet baithakoek bereberki, biluzle-belartzeko zenbaitek udan.

* * *

XXII

Buztanak milika ditzagun, buztan-iztersaguak, uzkiak... Krtsuki milika ditzagun. Izanen gitun arinago, eijerrako izanen gitun. 

* * *

XXI

Eskual Herrian bada neska atsegalerik, ene hirur laguntsa baditutzu haietarik.

* * *

XX

-Ziek guziok neska porno zarete, aktoresa porno. Cikokari hauta zarete, beraz. Galto bat eginen dizuet, baina, lehedabizi eian ikusleek ze mezu idatziko duten galtoari, gero ziek zer erantzunen duzien eta gero ikusle batzuek zer erantzun duten. Ados ? Harat galtoa: Orai hainbat urte Garat dantzariari galdegin zioten dantzari on izaiteko zer behar den. Xikokari hauta izaiteko -eta ziek eta neska porno guziok xikokari ezin hobeak zarete, baita llilitxoak, xikokari hauta izaiteko zer behar da ? Orai galtoa zabalik da ikusleek ihardesteko, anartean bortz bat minutako zieri buruzko halako erreportaiañoa agertuko da, ziek ihardets gero eta elkarrekin ikusiko ditugu ihardespenak, gutti badira, edo ihardespen batzuk aunitz badira. Eskarrik anitx.

* * *

XIX

EHTBko Abenturakoi pikarraituok deritzan saisoaren bigarren denboraldirat aurkeztu naiz. Ahoan konponketa batzuk eginarazi ditut, igerika luzazago, eta ixtapean bilorik ez. Harat, aurtengo saiorat: eni Nikaragauara egokitu zait, Zelaian, hain xuxen; Ipar, Hego, ez dakit ontsalaz. Zer ukanen dudan zakutoan ? Aitatxi zenak gazterik Nikaragua Sandinistatik ekarri zuen aihotza. Zer sartuko ote didaten erakundekoek zakutoan batek jakin.

   Beltzik ere banoa, udara eman baitut urtegirik urtegi eta aantxu beti pikarrai, bikini markara, arren, leun.

   Eta iduriak lausoturik egon ez, gero. Zeinen eijerki egundainoko independentziara ! Eian noiz den -dgun- ustelduko !

* * *

XVIII

Hirur aldiz ez, laur aldiz naiz izana aurten Bidarraiko Baztan errekan, bertan plunp, kaputzete.

   Loa Etxezaharrian, baina halako taldea sartu behar baitzen, Menditarrenan ere.

   Alde Zaharreko sex-shopean ezagutu bi agurereki jin ere. Neronek erakutsi diotet hori guzia, inguru guzia. Baztanen halako zailtarzuna ukan zuten paretaraino, baina en´eske guzia gainditu zuten, erran nahi baita, harritzar guziak gainditu zituzten erori eta burua kraskatu gabe. Etxezaharrian eta Menditarrenan nolanahi gainkatu ninduten.

   Zelako taldea udako barnetegikoa da, eskuara mailaren hobetzekoa. Hilabete emanen dute. Hirur irakasle eta hogoita hamar ikasle. Indigenak higa, sukaltiarra eta laguntzailea eta ikuzlea.

   Agorrila da. Barnetegiak diru sustengua bildua du: ikasleek aantxu kitorik badira eta langileek sosalde pullita bilduko dute.

   Gu partitzeko bezperan haieki izan ginen errekan. Hirur irakasleak -maixtrak- pikarraigorri egon ziren; ikasleen artean baina, guttitto... bi mutil... eta kito, egun horretan, bederen.

   Jende haboroxena Arabako eta Nafarroa Garaiko, baten bat Baiunako -hain xuxen direlako bi mutil horiek-, eta batto Turtziozko, ene agureñoek maiteenik ukan zutena, bikinia nolako zuen.

* * *

XVII

Pauline zankaldi baten biltzerat jin zen atzo eta orai zabaltzan da, karrikarat beha da, gau-soineko llaburra du jauntzirik, ortainzurik da, eta satisfot dela iduri zait; ez da ohartu ni hari beha naizela.

   Gainkatu baitut barda nik dakita zenbat aldiz... baga, biga, higa... laga ! Laur aldiz. Laur aldiz egin du gainezka, eneki laur aldiz, bere aldetik behin. Orduantxe egin dut nik gainezka, eta lo segi dugu biok.

   Fantesia duk, tto, ni lilitto naizela eta hik bahudala laguna, lanbidetik at jokatzen hudana, jokatzen nuana, eta sosik ez tartean, atsegina baizik.

   Aimenge ados. 

   Biba Pauline ene xaribelean, berean, nor-nahirenean eta baita igerixkagian ere !

XVI 

Behaka egoiten nitzaie eta arras gustuko ditut Internet baitako urdaxka maitagarriak. Haiendako ene mirespen guzia, ori !

* * *

XV

-Oseba beti dun neskartean; nik beti ikusten dinet neskartean.

  -Baiki. Bazekinet. Putaner hutsa dun...

  -...

  -Neska horiek ez ditun urdanga, baina oseba beti ziabilen urdangartean, aantxu beti; urdangartean eta liburuartean.

  "Izanez ere, badun Fakultatean Literatur irakasle eta larruaren jotzeaz gain, irakurri egiten din, ikertu, idatzi... nik dakita zer betiere Literaturaren baitan. Etxen hamaika argazki badin non-nahi eta bertan hamaika neska pikarrai  edo bikinidun eta denak ilustra eta ilustra, hondartzan, Bibliotekan, liburutegian, belarretan... ilustra eta ilustra, oro larru has, bikinidun, sagar agerika... Holaxe.

   "Horrako neska horiek baditinet ezagunik: Fisika ikasleak ditun. Oseba naski ari dun entzun eta entzun eian ikasiko duen zerbaixka, eta eian gogatuko duen baten bat, baina sinesten zail izanagatik, entzun eta entzun ari dun, libururik hartu gabe ikasi beharrez.

   "Aparaju ederra dinet oseba !

   -Eta mutil ederra, gero !

   -Baiki, oraino ere badun suertedun nesken artean; gainerat, oseba ukanagatik, gaztexeago dun.

   "Heldu nun agur egiterat. Zaudete.  

***

XIV

Lehengo egunean xaribeleratu nintzen bi nesketarik bati zera entzun nion bertzeari elez:

   -Oraino ere badinagu zeinek erakuts.

   Nitaz ari ziren, haien eskualduntzen ari bainaiz -eskualdutzen baititut ohaideak oro.

   Alabaina, oraino ere bagara tole eskuaraz egiten ditugunok, badira aunitz eskualdun nahi direnak, haboro badira eskuaraz ikasten dutenak... oro oldarraldiengatik.

   Nik ohaideak eskualduntzen ditut, hamabortz ikasle baditut taldean. Zeinen ederki ikasten duten ! Ene xikokatzen bezain ongi, edo. Haboroxenetan bederazka iraksten diotet, zenbaitetan binaka eta noiztenka, oi, noiztenka, hirunaka ! Zer-nolako perpausak sortzen dituzten hirurek ! Batzuietan, ni sobera sartzen naiz irakasle eginkizunean eta haiek Harirat, to ! Goazen... Gatozen harirat ! 

   Salda eske.

   -Ez nahas, gero, -z gero eta -t(z)ekotan.

   NUPen ikasi nuen, goiko erakinean ikasi ere.

* * *

XIII

Hareki baratu naiz: alabara hil diote ustel batzuiek, mutil laguna kalitu. Eni ere hil zidaten alabara, nulaz baina nihortxok ere ez daki.

   Badu begitartea margoturik; bere erarat margotu du, ez baitzekien ontsalaz nolaz egin, ez baitu zeinek irakats.

   Ni erretserbazionean oihanzain eta ihiztari nute: hiltzaile bazuk bertako polizek akautu zituzten, bertze batzuk igorri federalak halako multxo-tiroketan -non kolpatu baitzuten-, nik delako tiroketan bizirik izan zirenak, baita ihesi joan zen bat ere, bizirik agitzen azkena: berau ehizatu nuen, edderki ehizatu ere.

   Izigarriko hotza, elurra. Bakerik ez bihotzean, baina halako jabaltarzuna bai.

   -Zer gisa hago ?

   Ospitalean.

   -Bizia salbatu hidan.

   -Ez zekinet, ba. Hik eni arima bai, gero.

   -...Zodiakoko ze seinu dun ?

   Sasoiz hago. Badun mutil bat elurretarik jinen baitzain. Ez dun jakinen, ez haiz ohartuko, ez dun usteko, baina maitemindurik joanen haiz hire zereginetarat hura agertu baikoz. Jakin moldatzen, no !

   Ez zuen entzun. Lehendabizi neronek nuen irakurri, begi kolpe batez harritu baininduen. Irakurri behar nion, baina lo zen. Hobe hala.

* * *

XII

Hiriko txandria berrirat jin naiz bizitzerat eta, bidenabar, berebiltegia zabaldu dut: tarrantak konpondu eta saldu, konpondu oroz gainetik.

   Han-hemenka egutegi bat edo bertze, eta bertan neska biluziak. Klasikoa. Bertakook hirur mutil eta gerritik goiti arroparik ez. Sasiklasikoa. Izanez ere, beroa izigarri handia baita. Bagenekien halako beroa ukanen genuela eta freskatzeari buruzkoak pulamentuz eraiki dizkigute: dutxaldea, egongela -bertan hozkailua eta bertan ura ausarki-...

   Hirurok geronen amentsa betetzen ari gara. Neskak ere izaiten dira gureki ahal dutelarik. Guretako maitasunaren bidez aunitz ari dira ikasten, oren aunitz emaiten dute. Badakigu horrek muga baduela, eta muga dela ama izaitea. Gutariko bat ere izaiten da neskareki ahal duelarik, neska bai baita dendari, halabeharren Errenterian dendari, baiki !

* * *

XI

Egitekoa eginik da. Sorterrian naiz, bertako Alde Zaharrean; lehendabiziko turrustakoa badut Garraxi ostatuaren terrazako mahainaren gainean.

   Udako barnetegia kito. Bidarrai kito. Geurtz, Aranzolarat harzara. Eian ahalko naizen joan hurrengo urtekorat, erran nahi baita, Bidarrairat.

   Aurtengoa kito eta xedea ardietsirik: hogoita hamar ikaslek Iparraldearen berri handiagoa jakinarazi dute. Aurtengo neska guziak egon dira pikarraigorri usaiako errekan; bigarren aldia izan da. Irakasleok beti pikarrai, maixtrak eta laurok. Hegoaldekoa aimenge baizik ez -babazorro, gainerat, odola errioxar.

   Ortzegunareki bururatu zen barnetegia, atsaldean errekarat eta gauean besta. Ortzilareareki bakotxak nahi zuenean hustu zituen lekuak. Ni joaiten azkena, eta izigarriko itzulia eginik etxerat bidean: Xiberua (egon eta lo), Erronkari (egon eta bazkaldu), Iruñea (egon eta lo), Bastida (bertan burrasoak) eta Gasteiz.

   Gasteizen bainaiz, aipatu terrazan. Oraino jende gutti. 

   Satisfet eta satisfot, zoriontsu !

   Mezua. Ikasle baten aldetikoa. Argazkiak ere bai: Erran nian argazkiak igorriren nitiala eta horrat. Atxik eta ezaba, otoi !...

   Lankideetarik batenak dira. Bakantzatan da. Lagunartean joana. Hura eta bertze bi ageri dira, hondartzan. Jende gutti nonbait eta hura pikarraitu egin da. Bertze bien artean ageri da. Bertze biak sagar agerika. Egilea haien arteko mutila. Beronek jeloskor nu.

   Eginik ! Pantaila atxikia egin dut eta oro ezabatu.

   Zeinen fresko eta goxo dagoen turrustakoa gilda bi lagun Garraxiren terraza hunetan !

* * *

X

Lanean ere Renove egitasmoa: xaharrok kanporat, xaharrok pozik; gazteak barnerat, gazteak pozik. Oro har.

* * *

IX

Joanak dira. Goiti ari dira. Oren zenbait eta etxen izanen dira, eta hemen ere eian izanen diren udan, agian udan hementxe izanen dira -haiek nahi-.

   Ganbara oraino ez dut ikuzi: oraino ere bai baita haien usaia, haien lurrina. Beti da hola; beti uzten dut luzaz bere horretan -batetik, aipatu usaiagatik, eta bertzetik, txukun uzten dutelakotz.

   Kulot batzuk utzi dituzte, bikini batzuk ere. Jiteko baitira. Eian hirurak, baina baliteke biga baizik ez.

   Anartean, burrasoeki usu; lanean albait hobekien, jarrera aldeko -lankideen aldeko beti-; usaiako dantza ikastaldian, astean birritan igeri egiterat; ilustra, filmak ikus, jendartean sobera ez ibil -eta ibiltzez, ostaturen batean, ezagunen bati edaria edo dena delakoa ordaint-... bizi, hil artio bizi eta neskeki hil artio bizio, o.

* * *

VIII

Oraiko lanean, lehenagokoan eta lehenagokoaren lehenagokoan zer entzuten dudan -nuen-, lehengusu bati zer agitu zaion -bi urtez, hainbat sos xahutu eta epaileak haren kasua pitokeria hutsa zela, leporatzaileen aldetikoa gezun huts eta bake santua emaitea zeukatela eta nik dakita zer ere; nik neskak Ikus eta txa, ikustez goxatu, hunetan atxiki, gisako agertu, artaduri... eta lasail bizi, neskazale atsegale porrokatua izanagatik, baina beharreztenkeriarik ez serora- eta serorantzeko- gizarte hunetan, gibelkoi- eta puritano- gizarte hunetan.

   Hobe dut Internet baithakoei bisita egin. Haiek oraino ere badira, sosak ausarki eta aginte eremua dituztenen aldetiko enegarren debekua gaineratu artio baditugu beti ere ikusgai. Hobe, eta eskarrik anitx !

* * *

VII

Zenbat neska plaxent egiten dudan huts, hain xuxen, ezeinek ez egina lepora ez diezadantzat. Mesfidati naiz.  Neskartean jendetarzunak manatu manerak eta kito. Balekibale. Neskartean izan, Alde Zaharrean, kasu, bi edaldi eta kanporat.

   -Bahoia ?

   -Afaltzeko asmoa badiagu.

   -Hainbat hobe zien. Gabon, eta on egin, gero !

   -...Hator, to.

   -Harat, harako mutil haiek lagunak ditutzie.

   Hirurei matrail batean pa eta aienatu, hobe nuen. Halarik ere, Alde Zaharrean segi, baina bertatik urrun: bi turrustako haboro.

   Erotzerat hasirik naizela uste dut. Hargatik, burrasoeki beti maitez, beti gogoan deus makurrik ez banu bezalaxe.

   Ez dakit, ba. 

* * *

VI

Batzuek  ustez egina leporatzen dute, bertze batzuek ustez ez egina. Ni... Nik ez dut uste halakorik agituko zaidan; mementokotz, zernahi egiten dut halakorik agit ez dakidantzat: neskaren bateki bakarrik egon ez, erran nahi baita, jaendartean beti; dena den, zaila da beti ohartzen, batzuetan aditarzuna galdu egiten dut, eta estutu eta larritu egiten naiz, baizik eta eian zer egin dudan noizbait, non izan naizen, noreki... Egunaren arabare, pixkat aztoratu egiten naiz, pixkal baina luzaz. 

   Egundaino, hirur neskak nahi ukan nute gogatu, eta nik hirur-hirurak ukan ditut laket, baina nagi, eko: batetik bikotekeria datekeena, bertzetik ez egina leporatzea. Beti baita baten bat leporatzekotan, noizbaiteko -eta hamaika mendez-, noizbaiteko erlisionea antzo, edo zein zen independentista, edo zein ote zen okupazionearen aurka... 

   Et-et-et ! Eni utz, gero, baken. Zinezko ustelen eta gezurretako leporatzaileen artean, Utrimque roditur; fatxien, gibelkoien eta halakoen eta ustezko aitzinakoi modelnoen artean, berbera...

   Unibertsitatean banaiz ikerle batzueki lanean. Hor barna zer entzun dudan, atera egin naiz, eskertu eta joan. Ez dut uste talde horretan ustelkeriarik dagoen, baina, balekibale, eta orai eian geroan zer berri.

   -Aizak, to, jakin diagu taldea utzi duala eta nahi gureki bertze talde bat eratu ? Hi aritua haiz eta gu adituak, baina ari behar.

   Bi ikasle panpox, udara baitzen, panpoxago beren arropa guttian.

   Nekez, baina gisako jokatzez, ezetz adierazi nioten. Haiek ahoa bete hortz gelditu ziren. Jakinen dute, jakinen, aitzinet egiten. 

   Gau hartan ondoko ibarreko uxategirat joanen nintzen kontsolatzerat, bertan izaitez kontsolatzerat, bertan afaltzez, urdanga pulliten ikustez -nik gogorik ez- eta biga egon ziren eneki, elkarreki afaldu ginen, eta kito.

   -Eskarrik anitx, no.

   -Ez duk edan, baina, hargatik, kasu-mak bidean, to.

   -Lagunduko huguia ?

   -Nahi baduzie ? Gomiten ganbarak hautsik ez.

   -Hireki nahi ez ?

   -Gogorik ez, baina ondoko ganbaran izanen bazarete... 

   -Bego !... Eztia hala, no ?

   -Bego !

   Gabezian jarri behar, maitarzun mentsa pairatu behar, gero. Ez da hilgarri, bederen.

* * *

V

Udako bakantzak artio, izpirituan present ukaiten ditut, manka besoen artean. Udako bakantzetan baina, ez.

* * *

IV

Astelegunkari, goizeko laurak eta hamarrean ateratzen ohi naiz xaribeletikan atxurrerat joaiteko, eskolarat; bertan, urtatu eta, denondako kafea eginik, goxo egoiten naiz ilustra eta ilustra, beti ere musikara lagun; aste hundarretan, medratxiak irian hasten ohi naiz dantzan, eta ukaiten ohi dut norat joan, noreki egon: norat eta hainbat lekutarat, nureki eta eneki nahi den gogoko neskaren bateki, bireki, hirureki... aste hundarraren arabera, egunartearen arabera... Baditut bi lagun, bi-biak maixtra, aste hundarretan guziz bilakatzen baitira: eneki xikokari iaio, hor kanpoan dantzari iaio; aste hundarretan, arren arras ezberdin. Harat, pentsa, beraz, nolako diren astelegunkari ikarzolan: haurreki haur; aste hundarretan, eneki bederen, emazte, haieki ni buztanluze, buztana usu haikatua.

   -Haika, mutil !

* * *

III

Lejos del mundanal ruido, en Veruela -como aquél romántico de marras- con dos mueticas la mar de majetonas ellas.

   -Ontsa, Dienaba, biziki ontsa, no. Entelegatu duziea bertzeok ? Mueticas ibili dun. Sinonimorik ?...

   -¡Chiguitas!

   -Ederki ! Nik, rabudo naizen hunek, chiguitas ibiltzen ohi dut gaztelaniaz.

   Xuri naizelarik ere, Dienaba dut izena amak izen hori noizbaiteko bere ikasle zerrendan irakurri zuelakotz ez ezik, zelako ikasleari ezinago maitagarri iritzi ziolakotz ere.

   -Hi Afrikako beltza ez haiz, baina aitak belztarzuna eman din: larrua, begiak, biloa... Aitamusu hutsa haiz, maitea, eta muxu hiri.

   Nik zernahiren egiteko kapable naiz etsaminak gaindituko baditut; irakasle zenbaiti buztana jan ez, prefosta, baina aunitz galdegin eta parte hartu bai. Buztana maitaleei, banaka batzuei baizik ez, ez baititut banaka batzuk baizik... higa... aunitz lagunen arabera.

   -Baina hi beti izan haiz urdanga galanta.

   -Eta izanen, ño !

   -Zalantza izpirik ez, gero !

   Kar-kar-kar.

   -Bertzenaz, zahamiola, klarineta, adar haxe...

   Ha-ha-ha, he-he-he, hi-hi-hi.

   -Edo glaza konoa !

   Lehertu beharrean, gero.

* * *

II

Afaldu, mahats aleak klikatu, bat bera ere Bastidako bidetik -edo nahi duzien bidetik- joan ez, pixkirrin batez egon eta karrikarat jali naiz, mozorroturik jali, Gasteizen banaiz ere, nola eta XX. mendeko hogeiko hamarkadako gazte. Ihauterietan beti naiz mozorrotzen brasildar bikinidun dantzari -beti ere karrikan berokia soineraturik.

   Mundu bat, gain-gainezka ez baina. Burrasoek bazidaten eginik omeletara itzuliko nintzeneko.

   Hurrup, edan edo klik; ikimilikiliklik ! Guttitto: askitto nuen xortaño bi eta berehalaxe joan zait gaua, nerehalaxe ikusi ditut mendizaleak bidean -bezperan mendigoizale bat edo bertze, baita lasterkariren bat ere. Ni kirolari izan ez, ni dantzari eta igerikari baizik ez, eta ahalaz usaiako xikokari; izanez ere, xikokan gimnastikara handi -neronek bederen bai, izerdia zurrustaka: kideak beti uzten ditut jorik.

* * *

I

¡Tráenos tu garrotico, a estas tus lamineras!

   -Arras ongi, Bea ! Ederki adierazi dun erdaraz arreske izaitea. Esku-zartak hiri.

   Eskuara eskoletan erakutsi nuen perpausa honako hau izan zen: Gainkatzen gituen mutilari eian hesola ez zaion deseginen; hik milika gogaltsu hortikan, eta nik berdin milika hemendikan !

   Eskuaraz egitea maiteago baitut, luzeago adierazten ohi dut adierazi beharrekoa.

   Urtats eguneko kontzertua. Oraino ere ez naiz urtatu. Gero. Gero beheitituko bainaiz zintzur bustitzerat.

   Urtats eguna, ilbeltzaren edo izotzilaren zotal-eguna. Lagun batek urtarrilari llolla erraiten dio.

   Urte berri on !

 


Utzi iruzkina: