UDAN IXIKITAN GIUTZU, NEGIUAN KARROA

No profile photo Post tenebras spero lucem | 2025-06-30 21:34

Bagara laurok bikinia soineraturik lohian. Zoingehiagoka hasi behar. Kanpineko jende parrasta bat inguruan. Mamia da elkarri bikinia erauntzi behar dugula, bikinia elkarri erauntzi -laur-laurok pikarraitu- eta joan behar garela uretarat, pulunp, uretarik itzuli eta mutil begiluze parrastatik batto hartu behar dugu, lohirat joan eta bertan bainujauntzia erauntzi behar diogu. Ziek uste duzie mutilak lasterka edo ezezka hasten zaizkigula uretarik garbi-garbi -eta biluzik- atera eta haienganat ? Guri lasterka ihesi hasten zaizkigula uste ?

* * *

Pikoak ekendurik, hobeki agertzen dut epudia.

   Barberareki arazorik ez. Neska pornook -edo biluzik paratzen direnek- ahalkerik ez, guk artazaleei erraztasun oso-osoa, gero.

* * *

Horiexek urruxunak horrako horiek ! En´ondoan eman dira; harritzekoa da, bai baita oraino ere leku nasaia, eta non eta en´ondoan, bi metrarat edo. Ene estonatzea !

   Izanez ere, dutxaldea hurran da; glaza saltzailea sarri duzkezu usaiako lekuan; ostatua minutarat da... Hortakotz ! Neskok badakite non eman, jakin ere !

* * *

Xikoan ari izaiten naizen neskek atseginarekin negar egiten dute noizik behin. Lehen aldian ezin sinetsia iduritu zitzaidan, baina oxtiokoa laugarren aldia izan da bi urtez. Bo, ni gosetu egiten ohi naiz, bertze batzuk... Zuk zer, irakurle ?

* * *

Egun, hondartzan, ez da sagar-agerikako neskarik baizik. Hortakotz egon naiz honen luzaz eta joan hamaikatxo neskaren arteko birekin hotelerat bidean ostatu baterat zintzur bustitzerat. Hain xuxen, ezagutu bainute.

   -Barka, hi iruindar haiz, eztia ?

   Ohartu naiz neska en´alderat heldu zela, baina uste nuen iraganen zela norabait bidean.

   Soa ez nuen altxatu behar -ez dut altxatzen ohi-, eta heldu zelarik hari so egona naiz, eta hari so egoitekoa nintzen en´ondoan pasa eta segiko zuelarik, haren ipurdiari eginen nion so, argazki ere eginen nion, bularretakorik ez.

   -Ez, ez nun iruindar, baina usu joaiten nun Iruñerat.

   -Jes! Barka... Hi Rochen ibiltzen haiz, Navarrerian, Gauchon... Karrikirin...

   -Bai !...

   -Hihaur haiz, arren ! Laguna eta biok ez gituk oker.

   -Ez... Horren arabera, ez. Ttale dinet izena.

   -Ni Mihiret eta laguna, harako hura -agurka ari zitzaigun- Naroa. 

   -Urte askotako ! Botzik nun hire eta zien ezagutzez.

   -Nondarra haiz, arren ?

   -Babazorro.

   -Poztekoa duk. Naroa haurrean Gasteizen bizi izan zuan. Berak dik kondatuko. Guenganat nahi ?

   -...Zienganat ?

   -Bai, gutarterat, gutartean dohatsu izaiterat jin nahi ?

   -Akort.

   -Hori hola ontsa duk, to.

   Geroko turrustakoa egundainoko izan da. Zein bere hotelerat eta elkarrekin afaltzekotan elkartu gara. Pentsa zeinen eijer zeuden berenaz panpoxak diren neskok ! Topa, gonamotxa eta tongak. Ez zuten bertzerik behar.

   Oi !

* * *

...eta ziek, Gaztelako lekutako leku bateko erreka tupustekorat bildu nintzen neskatxa maiteok, bertatik aienatu artio eneki amontegin bapo ibiliz maitatu ninduzuen, bezperan ezaguturikako urdaxka nire horiek !

* * *

Eskuaraz egiten duten bezain ongi jotzen dute larrua.

* * *

Xikoka, eskuaraz egiten duten bezain ongi ari izaiten zaizkit xikoka.

* * *

Ene llaguntsa Okzitaniako Tolosan bizi denari literatur saria eman diote kontakizun lohien sailean.

* * *

Iruñeko bestetarat jina naiz. Galtzamotxan soinean, unangaltzamotx aantxu zuriak, hain higatuak baitira; uhaldun tixerta llaburra ere soinean, eta sagarren aldean halako orgiara: marrazkia da, halako ziluetak dira, baina garbi da orgiara dela, eta honako lelo hau: Halakoetan ere eskuaraz. Oraiko ustezko aitzinakoi modelonoen pentsamoldearen kanonen araberako moralitate-polizara badabila karrikarik karrika: eian ez didaten deusik ere erranen. Ez dut uste: neska naiz eta leloa eskuaraz. Ez dut uste, baina batek jakin, gero !

   Zapi goraila etxetik atera naiz hura soinean, hura soinean joan treinaren hartzerat.

* * *

Gogoko neskarik sekula santan ere ez zait hurbiltzen, eta hurbiltzekotan eian dakidan non den nik dakita zer; aitzitik, kaparrak noiznahi. Oxtion halako terraza batean nintzen, agure bat eman da hurbil eta solasa nahi zuen, solasa nahi eta lotu egin zait.

   Iaz ere halako terraz batean nintzen, udan belzturik, eta halako moxkorra lotu ez zitzaidan, ba. Hari kasu handirik ez, gero, oxtioko agureari bai, begirunez baina.

   Kapar erakarle nuzie, irakurleok.

   Ponteigel bat ondoratu eta balerrake eni bertzaldeko bizialdian nahi hainbat neska ondoratuko zaidala, batikor izan behar naizela bizi naizeno munduan, nik galdeginen nioke ustezko neska horiek non liratekeen, hark ihardetsiko zeruan izanen direla eta nik, orduan, Tta ! Tttattiko ! Tirrit !, baizik eta nik neskak ifernuan nahi nituzkeela, neskak oro teiu eta eskuragarri hamaika turrustako fresko beti, baizik eta ni bizialdian entseatzen naizela prestu izaiterat, baina zerurat ez, otoi, ifernurat baizik, halako urdaxka maitagarri arterat, helmenean beti ere turrustako hotzak.

   Eian, ba, zer hil eta gero. Hil eta gero zer ? Salda bero, to ! Eian gogoko neskek salda beroaz usu eta ardura bustiko duten zintzurra. Eian, ba.

* * *

Ari izaiten naizen neskak ñaflatzen ikusten ditut; izanez ere, sake ederreko ukaiten ditut, bikini operazionea egiten omen dute, baina gabeziarik ez. 

   Dela marmitakoa, direla txitxikiak, dela beharrikia, direla bokartak, dela jakesa, direla sardinak... ñaflatzen ikusten ditut. Dela buztana orobat, bixtan dena. Buztana jaten dutelarik, halako oihuxkak egiten dituzte, atseginezko oihuxkak, eta berauek ni areago berotzen nute, buxtana gogorragoarazi egiten didate.

   Gosailu ukaiten ditut ari izaiten naizen neskak, zelulitis pixkirrin bat soinean, tripa handi xamarreko, bikini operazionea goitibeheiti. Nik halakoa nahiago, beti ere baldin badira gisako eta teiu, eskualdun oroz gainetik, i.

* * *

Inharros elkargunea ! Xikokari porrokatuendako ikastaldia. Maixuak bi sexu hezitzaile, maixtrak hirur arizale porno.

* * *

Eskual herri guzietan bertze nihon ez duzu hemen bezainbat neska sagar has, eta ene hirian bertze nihun ez duzu hor bezainbat lilitxo ! Ni, beraz, poz-pozik. Gainerat, ene hirian peko jauntsi lantegitzar bat bada eta beroteetan hamaikatxo publizitategunetan hamaikatxo neska ageri da bikinia soinean, bikinia, beti bikinia, berau zein baino zein llaburrago.

   Poz-pozik ez ezik, zoriontsu ere bizi naiz hirian, sorthirian, lanean, haur eskolan, haur eskolako andereño zenbaitekin, elkarrekin joaiten ohi gara urtegirat udako bakantzak aitzin egun ogarriak lagun.

   Horrelakoa zait bizitza eta behar dudana egiten dut: bon-bon baitagokit, baliatu, ona barnerat.

   C´est tout.

* * *

Aita hil berri da, zendu berri, pausatu, itzali berri. Aitak ekialdeko hainbat sinonimo erraiten ohi zuen guk, seme-alabok, entzun genezan halako lexikoa, bizirik agi lekiguntzat.

   Korpitza erre dugu eta Alde Zaharrean ostaturik ostatukorat kumitatu jendea, Shane MacGowanek bezalatsu.

   Zenbat liburu-paper ! Orai urte batzuk hamaikatxoren zokoratzeart bortxatu genuen; hamaikatxo utzi zuen orotan; halarik ere, ganerraren bi heren liburuz mukuru beterik zen.

   Honat diska batzuk: Jonathan Livinstong seagull, ekia galanki,antxeta goian ezker; Viatge a Itaca, hirur koloredun paisaia; Campanades a morts, eskua; Euskal Herria neska balitz, xuri-beltzez; Gure lagunei, hirur lagunak aantxu ezin ikus: Goiherri, horixe arrai-buztana... eta haboro...Araba eta Txalaparta, kasu.

   Neska biluziak diska-liburu-paper baino aunitzez haboro, gero ! Zena zen, bere halako kuttunak amattori gazterik eginak, bixtan dena, hondartzan-eta: nik dakita zenbat album, diska eta nik dakita zer. Amatto omen handiko bagenu -edo izanen bada- hari buruzko dokumenatalak eginen lituzketenek hamaikatxo iduri lukete, dokumental parrasta bat egiten ahalko lukete eta iduriak beti ere berri, berri edo. Bai baitzen amatto attattoren hunetan pertsonaia nagusia, izaki erotiko nagusia, maiten maiteena -eta guhaur !- beti ere aitatxi-amatxiek baimendurik.

* * *

Euskaltegietako, barnetegietako eta NUPeko irakasleek eskualdundu nindutenez geroztik, eskualdun giroan ibiltzen ohi naiz, bertan ibili eta udako -orai artio, bederen- beti elkartzen zait maitagarri zaidan eskualdun urdaxkaren bat, xoraturik ezartzen nuten horietariko zenbait, battoren batto erpikaturik eta bertzeren batto berri.

   Orai, hirur neska dira tarrantan. Gaua da -ai, oi, gauaren on ! Gaua zohardi; mutxurdinak leihoetan, teilatuan katu bi-, Menditarrenarat bidean gara. Lo dautza. Hainbat hobe ene: gero, erne ibiliko dira eta eni asera, nahierara lotuko zaizkit. Alta, ez dakit, ba, ontsala ni behar bezalaxe ariko nitzaien... baina, entseatu eginen naiz: buztana larri eta zainhart, ezinago haikaturik. Eian, ba. Badakit ez dudala zertaz hola hasirik, baina eman ahala eman nahi nieke, hartze baitute, zaporedun nahi bainintzateke. Haiek behar dutena egiten dute. Esker ona nik haiei baitezpadako, gero. Ori.

* * *

Puritanokeriazko bekaturik apartaturik naiz; halaxe bizi naiz, ez beti, prefosta, jendartean bizi bainaiz, baina bai ardura ontsalarik.

* * *

Biluzik naizelarik, zorionez, ez da jauntzi nahi nauenik, usu ukaiten dut norbait aldean biluzik naizelarik, baina uruski ni jauntzi nahi ez.

* * *

Ikasketak bururaturik, gelako hirur lagun min eta mami, higa, lilitxo sartu gara, urdanga.

   Lanik ez eta hasi egin gara. Bagenuen urrun joaiteko aukera -eta, beharbada, Eskualdunak munduan deitu saioan agertuko ginateke-, udalekuetan lan egiteko aukera ere ukan dugu -eta gutariko batek baliatu zuen iaz-, baina neska pullit-pullitak gara, eskolatuak gara, karan gara, gazte gara, sasoiko... Izigarriko jinkizuna dugu alberdanian: loterian sari pullita egokitu artio, edo debeiatu eta aborrezitu artio, julis, ailart, neska porno ere eskaintza batzuei lotuz gero. Bonbon badugu, tenorea balia ! Eta, anartean, zer ikasi dugun ilustra eta ilustra, ikas eta ikas, oraiko eta oraiko, eta, noizbait, hasiko bagara, larrutan bezain hautak ukanen gituzte nagusi-lankideek, ori.

* * *

Askitto ditut Internet bidezko urdaxkak, orotarikoak, maitagarri zaizkidanak oroz gainetik, edo berdin hainbatek erotikotako dauzkanak, biluziak edo erdi biluziak, soineko arropa guttikoak; askitto ditut karrikako neskak udan, pixkoltea ikusmenean, zangoak berak ikusmenean, sagarburuak ere aantxu; sagarburuak ikusgai erreka-urtegi-hondartza-igerixkagietan, sagarburuak eta ixtapea, ipurdia, uzkia apoka edo lahapoka hasten direlarik zerbaixka hartu nahiz -sagarrak berak dilindan... Horiek oro askitto ere. Askitto dut haien horiei soz; ikusmena zoli dut, eta, zilegi bekit adieraztea Santa Luziak begira diezadala, eta nazala, gero !

   Bi begiak ikusteko... Duin ankhaiak dekhatzeko...

* * *

Ait´et´ameki bi egun eman eta haiek bertze norabait joan dira bakantzatan segitzerat, Porqueroles alderat nik uste. Nihaur baratu naiz etxen, beraz. Hondartza zangoen gainean bizpalaur minutarat, etxea halako muinoan eta itsasoa ikusmenan, igerixkagia badugu, belarra, lorio... 

   Gaztelaniazko Filologiara ari naiz ikasten eta heldu den urteko liburu batzuk ekarri ditut: Pío, Machado, Cernuda, Villoslada, Álvaro de Laiglesia, Carolina Coronado, Ignacio Aldekoa, Josefina Aldekoa... Hilabete pasatxo emanen dut. Pasatxo horretan burrasoak agertuko dira eta elkarrekin etxerat (a casica, jatorrizkoak), Logroñorat. Bertan egun batzuk eta Gasteizat, bertan ikasi eta bizitzerat, eskuaraz ikasterat ere, El Pilarreko Amaritu euskaltegian, handiagotu baitute, erosi baitute ondoko noizbaiteko Fulito ekialdeko jatetxea. Amalitu.

   Maite dut Gasteiz. El Pilar txandrian bizi naiz. Osaba-izeba batzuienean. Haiek herrirat itzuli dira, San Vicente de la Sonsierrarat. Etxea hola ene. Ontsa da hori guzia; baina, mementokotz, bakantzetako etxean bakantzatiar, ekheerria noiznahi, ura non-nahi, eta baita garagarjusak, orburujusak, ene gogokoenak.

* * *

Zuen bideoei esker ere ukaiten dut gogoa ase xamarturik. Karrikako mutilek gogatu nahi ez, irriskugarri iduri zait, gogatzea arazo-ekarle; egin behar ez denik egiteko asmorik ez, ezta pentsatu ere, baina horrek ez ditu salbatzen. Arren, neskokin ijiiji-ujuju eta kito, balekibale, kito, eta neskok musu-huts.

   Nik lehengusuei entzuten diotet, baita lagunarteko mutilei. Ausartatu ere ez dira egiten, balekibale. Musu-huts nahiago dute, ezik ez egina leporaturik gorriak eta beltzak ikusi. Zer agit ere, ez adierazi eta arazo guttiago. Kanpaikakoak sekula santan baio haboro omen dira. Kanpaia jo, sosegatu, bertze kontu batzuiei lotu eta bake santiua.

* * *

Noizbait agitu behar zen eta leheneko astean agitu zen: ospitalean halako probak egin behar eta eian frogek erraiten zuten sasoian naizela.

   Banengoen ni, ba, noizbait agituko zitzaidala halakoa ! Baina prestik nintzen: korpitz osoa beltzik; bikiniaren marka ageri zait, baina askitto lausoturik. Halakotz, probak egin dizkidatenek ikusi dute pikarrai egoiten ohi naizela ekheerritan. Ixtapea beltzik, epurdia beltzik, sagarrak beltzik... galtzarbeak xuri, bikiniaren aztarnak aantxu ikusezin. Kremara ausarki beti.

   Emaitzaren berri jakinarazi nahi ? Ontsa. Hertze lodian ba omen ditut halako zerak, baina deus gutti, hutsaren hurrengo. Sagarrak ongi, odola ongi, ahoa ongi...

   Gainditurik. Eta ni harro, ikusi bainute pikarrai artatu nuten guziek eta ohartu dira biluzgorririk egon naizela.

   -Non ?

   -Allotzen sustut, eta Gasteiz ondoko Albinan eta Arranguan. Landan ere bai, baina bertan zokoratu xamarturik.

   -Ah, eres vasca, de Euskal Herria que decís. Euskal Herria, The Magnificent Seven, que dice mi aitá.

   -... ?

   -Soy madrileña, pero a mi padre de siempre le ha encantado tu país y nos lo ha inculcado. Solemos ir a Gasteiz e Iruñea, y también a Baiona, Doniane-Garazi y Maule-Lextarre. ¿Los he diccho bién?

   -¡Fenomenal!

   Enara zen. Enara du izena baina madrildarra da sortzez. Eskuaraz ere badaki poxi bat.

   -Madrildarra naiz baina gogoa euskaldun. Lo he dicco bien, ¿no?

   -¡Inmejorable!

   -Erizaina naiz eta lana maite dut.

   -¡La hostia!

   -... Euskaldun mutil gorri batekin nahi nuke.

   -Que quieres liarte con un tío esukaldun de los rojos.

   -Bai.

   -Ederki !

   -¡Eso lo sé! Y cómo se dice rojo y guarrindongo, que yo soy bastante guarrindonga en la vida después del trabajo? Guarrindonga.

   -Harat... gorri eta... -loak hartu behar nuen, halako bi hodiño sudur-ziloetan- likits, neroni ere banaiz likits... Likits, es guarrindonga, edo lohi, teiu, gordin, atsegale...

   -Vamos, puta.

   -Eso... puta, puta en la cama, bien puta... Urdaxka porrokatu...

   -¿Cómo?

   -... Urdaxka porroka...tu...

* * *

Piknik zabaltzan. Errusiako entsaladara eta turrustako zinez freskoa. Pikarrai, bixtan dena, hoba ez !

   Ait´et´amak etxen dira, egongian, bertako ilunpeetan. Arazorik ez zabaltzarat agertuz gero.

* * *

Baduta aingeru begirale ? Baiekoan naiz; ateo izanagatik, baiezkoan naiz, geroago eta sinetsiago naiz. Gainera, neska da, halako neska itsuski pullita, zinez maitagarria.

   Izanez ere, banaiz lo, edo begiak hetsirik eta negatiboan ikusten dut, halako soineko beltza, biloa ere beltzik; beraz, soinekoa xuri du eta bloda dut, biloa holli, antxume. Hegorik ez. Zenbaitetan en´ondoan ttottoturik ikusten dut, eta beti du eneki amorosturik balizko irriñoa ezpainetan.

   Oi, ene fantesia ! Fantesiaren handia ! Halakoa behar dut atxikiko badut, eta orobat behar ditut Internet bidezko urdaxka maitagarriak, jakitea hor barna badirela halako neskak, eta ihaurri: lilitxo, neska porno... Halarik ere, ekea urrun, debekua, gibelkoi eta ustezko aitzinakoi modelnoek batean debeku. Oraino ez baina !

* * *

Ez naiz, ez -harritzekoa bada ere- urtegian, bertako neska biluzi artean dohatsu, neroni ere pikarrai. Ez. Iruñean naiz. Bezprara da. Neska bat lotu zait eta nik kasu -harritzekoa bada ere-; kasu, bai bainaiz Iruñean. 

   Bertako da, iruindar dut. Hainbertzenareki, Aznavourren Parisko kantore batez oroitu naiz. 

   Delako neska Ayesha da -oi, Ayesha, liburuaren Ayesha !-, ni baino gaztexeago; sagarraldea jori, gonamotxa, tongak, ageriko tatuarik ez. Eskualdun !

   Planto ! Palto ? Hago, tto !

   Navarrerian elkartu zait, ahalkegabe elkartu ere. Eian bihar Allotza joanen ote garen ekheerritan biluzgorritzerat.

   Holaxe hasi zait, eta nik, ezin sinetsia nagon honek, hordago.

   -Sanferminetan jinen ?

   -Ez zekinat, ba.

   -Nik lan egin behar.

   -Non egiten dun lan ?

   -Gaztelu plazako sex shopean, Labaren ondoan.

   -Bazekinat non diren !

   -Udako hartu nine; ene lana kanpaien eragitea duk...

   -...

   -Ezetz ! Saltzea baizik ez. Eman nahi segapotoaren zonbakia ?

   -Bai...

   -Ez haiza fio ?

   -...Bai...

   -Ez haiz fio. Ez duk arazo. Nahi duanean, haugi.

   -Akort. No zonbakia.

   -Ez, ez duk arazo. Haugi, otoi ! Elkarrekin ariko gituk, Allotzat joanen, eta nahi dualarik, alberdanian ariko. Akort ?

   -Akort.

   Treina haru nuen eta bertan iduritu zitzaidan amenstan ari izana nintzela. Hirubarneko tranbiaren haiduru, ondoko glazategian kilo bat hunr galza erosi nuen, hunr glazara. Egun buruzurian joanen nauz Iruñeko bestetarat. Eian, ze berri. Nik uste oro gezur dela, neskak ziria sartu didala... Batek jakin !

* * *

Udagorriminean -geroago eta minago baita, geroago eta gorriago- iranja-melu-urmelu puxkak hormagailuan sartzen ditu eta bertatik ateratzen halako egarri zinez zuriak iratorik nuelarikan. Erran nahi baita, makiladun glazarik ez, bertzelako glazarik ez, halako frutara eta kito, azukrea halako frutarena, eta uzten dut zuku xortaño bat edo bertzeño sagarratetik beheiti joaiterat, pixkoltearen alderat joaiterat, ixtaperantz. Horixe freskotarzuna ! Eta segi dezadan ekheerritan, edo berdin gerizapean, ekheerriaren arabera, orenaren arabera, nahiz kremara ausarki harturik ukan beti.

* * *

Faturra jin da, postaria.

   -Egun on !

   -Baduk bi aldizkari. Bertzerik ez.

   -Eskarrik anitx, no ! Ongi ibili !

   -Deustaz !

   Egun Deustaz ! ihardetsi dit; atzo, Ez duk zeren ! eta herenegun Ez duk zerik ! Bere buruaren eskualduntzen ari du eta zernahi erraiten du, ibiltzeagatik.

   Pikarrai biltzen dut faturra udan. Arazorik ez. Zenbaitetan, berant bada, eguerdi zaharretan edo, sartu egiten da eta ur freskoa klikatzen, berau Ahüzkiko ez izanagatik. Ni beti pikarrai. Ez da arazo. Hura gazteño da, hogoitakako guttitto. Nik hamar bat urte haboro. Ez hark eta aimengek arazorik ez. Nik noizbait arazorik eza hauteman nuen eta konfientzara badugu. Gainerat, beti dakarzkit berri onak, orai artioko guziak on-on. Aldez edo moldez erremestiatu behar neskatxa !

   Sorne du izena. Araiako da. Araia Araban da.

   Nik neska ez izanagatik ixtapea aratz, buztana, beraz, areagoturik. Ez gara lagun, baina... aantxu: Alde zaharrean zenbaitetan elkartu eta elkarrekin bustitzen dugu zintzurra. Gazteño da, eta gazteñoa artean ibiltzen da. Halakoetan erraiten die lagunei hartuko dugula turrustako pare bat, pare hori hartu eta lagunetarat bihurtzen da. Aimenge harendako zaharra naiz. Lagun atxiki nahi dugu elkar. Ez du mutil lagunik, baina batzuk ibiltzen omen zaizkio inguru-minguru, Alrededorico hacemos el trato. Aitak emanik, beti derama aldean Gauerdiko teila deitu liburuxka, neronek ere bai, baina enearen azala guziz higaturik da, aita zenari harturik, hark Iruñean, NUPen ikasi zuenekoan eskuraturik, Auzolanen erosirik.

   Sorne. Hark eni berri onak eta nik hari adeitarzuna goxoa. Ba omen du gogoan noizbait luzazago baratu eta igerixkagian bainatzekoa. Noizbait. Bertze noizbait.

* * *

Tiffany Thompson eta harekin ari izaiten direnak; Blue Angel eta idem; Caprice eta llaguntsak...

* * *

Eskuarazko komikigintza erotikoaren bulkatu eta sustatzeko Bertsularitzaren tankerako saioa. Gaia: Behin batean, neska bi -biga, bida, bide, dui- joaki ziren norabait biluzgorririk ekheerritan egoiterat. Hostoalde bakarrean adierazi beharra.

* * *

Eskualpornek komikigintza pornoa ere ari da bulkatzen, Komikigintza erotikoa erran behar dioguna, egi-egia erran, hola erraiteko arazorik ez dugulakotz, baina bertan zernahi urdakeria, edo ez: egileen araberakoa da hori guzia.

* * *

 Aurten, bezpran joan naiz Iruñerat; bertako bestetarat ez dut uste: lan egin behar dut, haur eskolan lan. Harat, uztaila da eta eskolan beharrik ez duten ttipiok oraino ere eskolan; gainerateko ikasleak aspaldidanik bakantzatan eta ttipiok eskolan oraino ere.

   Zertaz ari nintzen ? Iruñeaz eta Iruñeko bestez. Lehen sanferminak ziren. Orai, Iruñeko bestak. Gasteizen bazen Andredena Maria plaza eta orai Plaza Zaharra du izena, eta izena aldatu eta biharamunaren biharamunean, ene txandrian putetxea zabaldu zuten, aimenge usaiako putaner bainute neskek, maitagarri zaizkidanek oroz gainetik. Zeledon oraino ere bada: orai bi urte bertze mutil bat hasi zen. Jende parrasta bat, aukeran Iruñean baino haboro, baina bestak ez dira hain ezagunak, eta nik halakoari hobeki deritzat. Agintariak ezkertiar dira eta nik maiteago ditut Agintaritzak sorrarazikako leloak ez ez aita gazte zeneko ustezko aitzinakoi modelno eta haiekiko itun edo hitzarmenak sinatzen zituztenenak -gehienek nahi zuten halako leku atsegina bertatik agintzeko eta denon sosak ihaurri.

   Zertaz ari nintzen ?... Goiti joan behar... Iruñeaz eta bertako bestez -llaguntsa piltzo batek, Erronkaribaxeara bordaltu baitzen, Uruñako xeiak erraitan diezu bere euskalkian. Piltzo Zaraitzukoak dira, kailes Erronkaribaxekoak.

   Halarik ere, Palestinakoa ez da konpondurik, ezta Saharakoa ere. Klimara geroago eta beroago -aspaldion udan neskak aantxu ibiltzen dira karrikan eta Alde Zaharrean hitsa hegian ibiltzen diren bezalatsu. Eta, goian adierazi bezala, haur eskolak oraino ere uztailean hesten dira, bertako haur ttipi horiek ikaskuntzaz kestione azkenak dira udako bakantzatan sartzen. Hori ere ez da aldatu. Azen ontzeko, haur eskoletan izigarriko beroa eta haurrak lurrean etzanik bai baita lurra hotzago ezen ez bertatik soailurakoa.

   Zertaz ari... ? Kito.

* * *

Orai astebete, eskual literaturaren sisteman atsegalerik ba ote den galdegin zuen nik dakita zenbakarren urratsean ari den ikasle talde batek. Ihardespenak aunitz izan ziren eta denak bat zetozen: bai. Bai, eta geroago eta handiagoa, baita idurietan ere: iduriez mintzo, komikigintzan ez ezik, argazkigintzan ere (filmaturik aunitzez guttiago, baina guttitto ez, gutti ere ez). Noizbait, ikasle taldeak ihardetsi, baizik eta poztekoa zela eta Gasteizko Plaza Zaharrean antzezteko halako ikuskariaren apailatzen ari zela, udako, besten bezpraren bezprako. Zer izanen da ote ? Aurten, bakantzatan geroxeago joanen naiz, hain xuxen Zeledon beheititu eta gau horretan. Corn Islanden aurten egun guttixeago. Joaitekoak naizen neskak lehenago aterako dira. "Ez huts egin, gero, to !" "Huts eginez gero, ixtapean bilo bakar bat ez ezik, hirukoterik gabe ere geldituko haiz !" Delako ikuskari hori, Zeledon eta dzuintaz harat, ori.

* * *

Milikatu eta ahoan sartzen ditudan buztan-iztersaguei kakaoa emaiten diotet, maite dudan kakaoa, haren gustua, beti ere Gasteizko bestetako Arabiar azokan erosten dudana, hamaikatxo ontzi, gabe arribatzen bainaiz hurrengo urteko bestetarat; arramaiatz-uztailetan murriztu egiten ohi dut, baina mutilei bosta axola -eni, aitzitik, bai: zaporea ez da hain handi izaiten, eta handi izan dadin nahi dut, koipea senti nahi, buztan-iztersaguez zinez goxatzen ari naizelako marka.

   Ez da arazo: guttiago ibili eta bestetarako guttiago. Dena den, hobe dut joera aldatu eta Gasteizko bestei aitzinatu: Iruñekoetan ere hartu kakaoa, guttitto, harekin atxiki eta handik guttira Gasteizko bestak, eta orduan parrasta bat erosi Arabiar azokan. Edo usaia aldatu eta non-nahi erosi. Aztura aldatu behar, gero. Orai azken ontziñoa badut eta ari behar naizen agure batenei emanen diotet.

   Delako agurea herenegun hasi zitzaidan.

   Banintzen goiz eder ostatu baten terrazan, agure bat ondoko mahaian ttottotu zen, agurka ttottotu ere, eta kito. Neronek ere egin nion agur joan nintzelarik. Biharamunean ere eman nintzen berber terrazan eta berber agurea agertu zen. Agur eta solasean hasi zitzaidan. Hainbertzenareki, eian nahi nintzen harenerat joan, bakarrik baitzen; nik nerehalaxe nuen entelegatu; dutxatu berri bainintzen, artean biloa busti xamarturik, onetsi egin nuen. Nahi nuen, nahi nuen agurea erakargarri, gogo-pizgarri nahi nintzaion agitu. Eta goititu egin ginen. Delako ostatuaren gainean bizi da. Banekien zer nahi nuen, erraitekoa erran eta baietz, eta buztana agertu zitzaidan, guziz haikaturik, guziz gogorturik agertu ere. Egongian ari izan ginen, ni pikarrai, ixtapea guziz agerturik. Hura jauntzirik nahi nuen, hola ni biluziago senditzen nintzen, ahalkegabeago, eta eneganako haren gosea gorriago. Aluan ari zitzaidan jo eta ke. Arras berotu nintzen, arras nahi nion milikatu eta halaxe egin nuen... Jo ta ke irabazi arte.

   Biharamunean ez nintzen ostatu hartarat itzuli, sekula santan ere ez naiz itzuli. Noizbait naiz itzuliko, agure hori ziuraski az baita izanen, ostatu horretan bederen ez.

* * *

Gu biok lilitxo gara, julis, ailart; noizbait jakin genuen badela herrialde bat, berau eskual Herria baita, eta bertako hiriburuan badirela besta ezagunak. Hiriburua Iruñea da eta bertako bestak, alegia. 

   Gu biok lilitxo, goimailako lilitxo. Aunitz ikasi dugu besta horietaz eta laur etxe hartu genuen orai laur urte: batto Udaletxe plazan eta bertze hirurak Estafeta karrikan. Bestetan etxeak hutsik daude eta gure bezero batzuiendako dira. Aberats okitu ditugu eta haiendako. Sos parrasta bat irabazten dugu. Sosalde hari esker, lan guttiago egiten dugu, lana maite dugularik ere, lana da eta guttiago egin nahi, guttiago egin eta ongi bizi. Gainerateko hilabeteetan ikasleendako dira, merke eta goxo, eta orai artioko ikasleek bizitegia begiratu egiten dute, bai baitakite begiratuz gero, etxeak berak dituela begiratzen.

   Bafa hirugarren neska elkartu nahi zaiguna eta badugu bi etxe gehiago hartzekotan: zahar bana bizi eta seme alabekin mintzatuak gara. Heldu den urteko sanferminak aitzineko gure, gureturik, konpondurik eta bertze bezero batzuk sar daitezke bestetan, bertze ikasle zenbait.

* * *

Elizan ez, ezta pentsatu ere -ez bainaiz sartzen ohi (udan, zenbaitetan, udan, ilunpe-fresko-ixiltarzunketa-, baina amontegin usu emaiten naiz ahuspez(ka), hain xuxen, gibeletik jo naratentzat, edo neroni gurturik aitzineko mutilei buztana milikatu eta irentsiko badut (Ala behar luke ote mutilei buztanak milikatu eta irentsiko baditut ? Ez dakit ontsala). Nik azken hauxe dut maiteenik, gurtzea, alegia, sagarrak dilindan eta milika eta milika, jan eta jan, mauka-mauka jan, eta bildu ahorat biltzeko salda beroa.

   Zein bere zoroak bizi du.

* * *

Oraino ere badut lana. Bertze lan batean hasi naiz. Lotu nahi zaizkidan neskei muzin eta zaputz, muzin eta zaputz beti ere albait gisakoen.

   Aitatxi zenak halako greba batean izan zen luzaz eta sosik ez omen zuen galdegin, baina aantxu. Famelian zazpi ziren. Aita zenak ere halako greba luze horietariko batean ez ezik bitan ere izan zen; ez batean ez bertzean sosik galdegin ez, baina aantxu.

  Ni lehenagoko lanean hasi nintzelarik, hasi eta handik astebeterat greba, halako greba luzexka; sosik ez nuen galdegin, baina aantxu (gurasoak prestik ziren). Orai bertze lan batean naiz eta mementokotz grebarik ez.

   Ez, ez neskarik ezta fameliarik ere (neskak haurrak nahi lituzke), eta sosak baztertu behar, balekibale. Lagunartean ere ikusi egin dut halako arazo latza eta denok eman ditugu sosak.

   Ez. Aski arazo berenaz.

* * *

Ene baratzerat jin dira, pikondoa ere bai baita; arnoa eta eztia ekarri dute.

   Uda baita, arropa arinetan agertu zaizkit, eta baratzean arinagotan hasi dira.

   Eneganat itzuli dira, guziz amorosturik naizen honenganat. Biga-bostetan jo behar larrua, biga-bostetan, eta haborotan. Badugu astia eta aisia, badugu aizina ausarki.

* * *

Bi lagunek eta hirurok elkarren osagarriari godaleta goititu dugu. 

   Izanez ere, baginen Iruñeko Rochen, kanpoan, eta gora gu ta gutarrak.

   Iruñeko bestak. Guhaur ere beztiz xuriz, baina arropa murritza soinean, eta babazorro gara; hirura zerbitzu egin dugu eta kito: nik uzkiziloa kolpatu xamarturik dut.

   Gauean feriarat eta bertako errota handirat; txurroak, halako arno gozoa...talkautoak !...

   Aurten ere Iruñeko bestetan eta itzuli eginen gara, itzuliko garenez !

* * *

 

 

 

 


Utzi iruzkina: