URTATS EGUNEKO HILABETE PASATXO

No profile photo Post tenebras spero lucem | 2024-11-23 03:55

Hirur emazte kantari gogoan. Halaxe dio afixak. Karrikan ikusi dut. Guk oraino ekoiztetxean ezin halakorik egin: zorionez, oraino gutarrik ez da hil; ez da zenik, eta denok gara bizirik, sasoiko, aske sendituz eta ororen aitzineko alberdaniari esker bizitzeko kalipuz bete-beterik, kalipudun, eta oputza nasai.

* * *

Eskolatik atera berri nun. Ortzilare dun eta banun harzara amoros, eta amoros joanen nun Alde Zaharreran neska -zurrean. Aukera, dena den, geroago eta hertsiago dinet: sarri hogoita hamar urte beteko eta halako adinean neskak gogoan ama nahia, eskualdunttorik munduratu nahia, eta neronek ere nahi eskualdunttorik munduratu, baina oraino ez, oraino ez.

   Halaxe idatzi dit lagunak. Neroni ere nahi ama izan, noizbait baina, hamaikatxo mutil ezaguturik, hamaikatxo mutilekin amontegin bapo ibilirik, lagunarekin ere bai. Batek jakin, menturaz guhaur garateke elkarrekin geroan. Batek jakin !

* * *

Flik ! Flak ! Flok ! Karrikan euria eta etxen goxo. Flik ! Flak ! Flok !

* * *

Laguna lo dun. Heu ere bahut gogoan eta lerrook izkiriatu ditinet. Gogoan hut.

   Nahi duanean jin haiteke Iruñerat, badakik. Ni orai ez hindudan gogoan, baina zenbat aldiz ukaiten hudan egun oroz, to ! Arazo galanta duk, ez baita berenaz arazo: bi neska maite duk, bi neskak maite hugu. Zer agituko ote zaigun, zer bilakatuko ote garen ! Zertaratuko ote ! Ez baita konponbidea elkarren maitatze hutsa. Sasoia duguno, eta munduan bizi gareno elkarren maitatzetik ez diat uste deus makurrik agertuko zaigun.

   Biluzik hago, biluzik zarete biok ohean, eta ontsa lo egin, ez larri, ez estu, ontsa ari haiz, bahaiz dohatsu bion artean. Hire gitun, gure haiz. Aments on, muñuñu !

   Eskarrik anitx, moñoña ! Aments on !

* * *

Gramatika pornoa:

Aurtengo udan bi dozena pasatxo orgasmo ukan dut, neskaren batekin, nerone buruarekin hamaikatxo Interneteko andderus parrastari so, soz eta beha.

Bi aste pasatxo eta buztana idor baino idorrago; zorionez, jorik nagoen diabeteak oraino ez zidak buztana hetsi; lagun bati bai: doi-doia txiza egin eta kito. Utzi egin ziok emaztearekin larrutan ari izaiteari; emazteak ez uzteko erraiten ziok, ez dela arazo, salda beroa atera egiten zaiola, eta beti bezain goxo eta bero duela, baina gizona jorik duk arras eta emaztearen eleek ez diate biziarazten, ez zioate haikarazten, ezta zirriek ere, eta emaztea geroago eta guttiagotan ari zaiok, geroago eta guttiagotan hunkitzen dik... Jai.

  -Elkarrekin hasi ginenez geroztik, bortz urte ditun pasatuxeak.

  -Baiki ! Zeinen goxo dauden ostrok !

   -Ez enea bezain goxo, eztia, kuttuna ?

   -Ez eiki ! Hirea goxoetan goxoena, eta ixtapeko biloak sortzen ari zaizkinalarik, hanitxez goxoago.

   -Goiti godaletak !

   -Gure osagarriari !

   -Gora gu ta gutarrak...

   -Aketzok eta satirook !

Eskualduntzen ari naizen jende guziak aho batez adierazi dute asteko dozenakako eleen artean Aketz dutela maiteena. Eta zer den "Aketz" ? Aketza dugu larrutan taigabe maite duen neska. Neroni, kasu, eta uste dut ez naizela bakarra: hainbat neskak agertu dute ele horretarako zaletarzuna. Ikasleek balekite aimenge nuten maixtra ere banutela aketz !

   Eskerrak treina berant jin dena; sasoiz jinez gero, huts eginen nuen eta joko ez maitearenganat, joko ez hari larrurik, utziko ez hura pozik baino pozikago. Eskerrak berant jin dena; bertzenaz, a zenbat mement goxo eginen genuen huts lagunak eta biok. Zorionez, egoal ukan dut, xantza eijerra, ori.

* * *

Zuberoa dut izena. Ama xibeutarra dut, aita babazorro, eta Zubero-Malats deitu txandrian bizi naiz, Aulestian, alegia. Orai, Gasteizen naiz, ikasten ari; aurki, Olentzero aitzineko etsaminak baditut, bo, aurkito: daigun asteareki baga, lehena, eta bakantzak aitzineko azken astean hamaikatxo liburuari buruzko etsamina: Xabier Olaso, Aitor Arana, Itxaro Borda eta Lizardi, bertzeak bertze; dozena bat egile, hanitxez haboro ikastaldia hasi zenetik orai artioko orgasmoak baino. Putxas !

* * *

Eskual Herriko nonbaiteko elkarte batek 60 urte bete du, eta segi aitzinet. Ospatu eginen du, bixtan dena. Eian Eskualpornek ere beteko duen elkarte horrek bezainbat urte, eta bi-biek hanitxez haboro, prefosta. Elkarte hori gastronomiko da eta gurea porno: bi-biok goxo, koxo-koxko, oña-oña.

* * *

Gure ekoiztetxea, Eskualporn, ez da handi, ttipi ere ez; badugu ikusgarri -geroni, kasu, neskok, bai biluzik baita jauntzirik ere (gutti-guttitan)- eta leku kuttuna da, hain xuxen lankideak bezain kuttun. Ni hementxe nahi naiz xahartu, eta xahartuagatik, lan egin dirot. Fantesia hain da eremu nasaia ! Erretreta hartu artio, edo  . Anartean, buztan murtxatzetik berriz ere murtxatu artio, halako aitañi-lili erro tisana bat ari naiz hartzen.

* * *

Gazte gara eta ari gara, ari eta ari, gure lanaren atxikitzen, etxerateko sosen atxikitzen. Nahi dute, nahi, geronen lana eragotzi, ari dira, ari, eragozten. Ez, nagi. Bizi nahi baikara larrutan ari izaiteari esker (Loterian sari pullita eskuratu artio, bederen); larrutan lan eta bizi, larrutan eskuaraz, eta horretantxe eta holaxe bizi, eta hortarat gindoazen eta bagoaz oraino. Anogeia izanen bagara, izanen gara, baina haikatu eginen ere, eta suntsitzaileak ez dira izanen, ez dira, beraz, jabe izanen. Halakotz, segiko dugu geronenaren lantzen, geronenaren arraeraikitzen. Anogeia, Gernika... Gaza, Sahara... !

* * *

Guaixe irratian badute Hizketan deitu saioa, eta bera ukan dugu entzungai filmatzen ari gineno, haiek hizketan eta gu larrutan, haiek nik gogoko ditudanen eman eta zabaltzen, gu gogoko dugunaren egiten noizbait editatu eta, zabalduz, emaitekotan, beti ere asmoz eta jakitez, haiek bezalaxe, alegia, bertze zenbait bezalaxe.

* * *

Hirian badugu emazte zenbaitek talde bat izena baitu Em´et´ar, eme eta ar. Lagun batzuek uste zuten erran nahi genuela Eman eta hartu, baina ez, edo, bai... Arren aldeko eme gara gu, guziz aldeko; izanez ere, giroa askitto aurkako baita. Haiei bosta axola, dena den, eta haiek ere jazartzen dituzte bortxatzaileak-eta. Dena de, gu arren aldeko gara, baina ez badira faxista, eskuindar, polizero eta halako. Zeinen murritza den aukera ! Baina, halako guziak ekendurik, oraino ere bada atarramendu, kabale buztan xut maitagarriak tole. Beharrik !

   Geronek ere paratzen ditgu afixak egun berezietan. sarri badukegu batto eta afixak dio Arren aldetiko goxotarzunaren alde, eta egun osoko egitaraua adelatu dugu. Eian albait eme gehien gutarteratuko den eta arren aldetiko goxotarzuna azkartuko dugun bloke baten beharra mahaingaineratuz.

   Izurritea baino lehen sortu genuen; izurritea izan eta ari da, ari, asmoa auzo hirietarat hedatzen, ari.

* * *

Ait´et´ama zirenak oraino ere bizi balire. Haiek, gazterik izan baitziren Nikaragua sandinistan eta bertze hainbat burrukatan, eta urteak joan, urteak jin, ikusi zuten nolaz giroa ari zen puritano bilakatzen. Haien nahigabea !

   Orai, giroa satsudurak, gerlek eta puritanismoak aski hondaturik da; horiek direla eta, talde ekologistak tole dira baita bakearen aldeko talde ateoak eta talde pornoak. Ekologistek zabaldu, elikatu eta emendatu nahi dute Eskual Herriko mugimendu ekologista, bakezaleek bakea eta guk likiskeria. Zorionez, oraino bada -bagara- eskualdunik eta eskuaraz egiten dugu ezein ere xuri ez delarik, aimenge indiar nuzie.

* * *

Gurean likiskeria ez ezik, denon osagarria ere bada xede eta Osagarrigintza ari gara azkartzen, publikoa beti ere. 

* * *

Nik betidanik ukan ditut laket neskak eta horrexegatik bilakatu nintzen podologo eta ginekologo, emazte zangoak bizi-biziki maite baititut, baita pottotta ere, bixtan dena, eta bi lan horiek laket baititut eta neskak izigarri laket, egun oroz ikasten dut buru-belarri, egun oroz ari izaiten naiz lanean hetemeteka. Bi laguntzaile dut, bi neska, bata podologo eta bertzea ginekologo, batean bata eta bertzean bertzea; etxeko kide gara, ohaide. Gurasoek pottiko zoriontsua nahi ninduten eta halakoxe nute. Edderki egin zuten. 

   -Oraino bagara hogeitakako, baina sarri beteko dugu hogoita hamarna. Nolaz itzulikatuko gara, maiteok ?

   -Nik ere baninan gogoan hori. Xarmanki bizi gara, lanean xarmanki... Ait´et´ama izanen bagara, zer egin haurrek legearen aldetiko arazorik ukan ez dezatentzat ?

   -Galdegiegu irakurleei !

   -Akort. Hirurok batean: Ziek zer uste, zer dakizie, irakurle kariook ?

* * *

Herriko Irakurle klubekook bildu egin gara terraza hunetarat hain xuxen irakurri berri dugun azken liburuaz solastekotan. Izena du Tupustean eta ezenustean. Mutil bat badoa bakantzatan urrun, harrizko halako basamorturat, bertan bai baitzen bera nahi; bazen harritzar artean eta, hainbertzenarekin, halako ur asotsa entzun, ibili eta horrat errekastoa, eta altekan urmaela; plunp ! eta gero goxo itzalean. Goxo, amentsetarik, eta amentsetarik bezala ahotsak entzun, neska ahotsa, ahots botxak, begiak zabaldu, ttottotu eta ezin sinetsia: hirur neska pikarrai uretarik heldu, eta pottikoak entzun uste ukan zuen eskuaraz ari zirela, baina, tta, ttattiko, tirrit, ezinezko, ez ahal ! Ez ahal ? Bai ahal !

   "Jes ! Futxo ! Apoa ! Apokume ! Alaintsot !"

   Honaino.

* * *

Bikote zenbait -hirukote bat ere bada- maitale jostetan dabila Jus la Rochan.

   Gaua da, gau zohardia; mutxurdinak leihoetan, teilatuan katu bi.

   Laguna eta biok ondoan iragan gara eta ezbaian izan, baratu ez baratu, elkartu ez elkartu. Ez gara elkartu, bai, aldiz, areago berotu eta etxekoa egundainokoa izanen zen, izanen zenez.

   -Nahi duka lehengusua deit dezan ? Hirekin ari izaiteko irrikaz duk aspaldidanik.

   -Jende horrek guziak guziz berotu nixie.

   -Aimenge ere bai. Arras kitzikatu naitek eta ene lizunkeria iratzarri eta sustatu zidaate. Deitu eginen diat.

   ...

   -Jinen haiza libertitzera, beraz ? 

   -Bai, bai, libertitu eginen gitun ! Urtatu berria nun, gainerat.

   -Akort. Anartean berotuago atxikiko dinet. Sarri artio, no.

   -Heldu nun.

   ...

   -Baietz, baizik eta aurkitto heldu dela, urtatu berri dela, gonallaburra jauntziko duela eta haren pean kulotik ez, bularretakorik ere ez: debardeurra eta kito. 

   -Ene ! Bai atsegaleak zaretela kusiak eta biok !

   -Txostaturen gituk gaberan, txastaturen garenez !

* * *

Pornoak bizi gitixi gu. Munduko ikuste gehienek tutik ere ez dixie entelegatzen, baina orobat xu, ez dixi inport, ez dixie entelegatu nahi, ikusi baizik. Baina, bidenabar, gu eskuarazkoaren hedatzen ari gitxu, eskuararen hedatzen ari. The language is basque, Euskal Herria, Europa. Nahit´ez, ikusleen gogoan sartzen xugu Eskuara elea, eta non.

* * *

Obrara erakusten diotet, obrak erakusten ditiete: zirri eta mirri, eta deserta, txiribiton. Obrak nahi, eta horrat, eta zeinen dituzten ongi jinak obrak ! Halarik ere, hobekitu behar eta auzo hiriko sexologo talde batenerat joaiten naiz hilean behin trebatzerat. Saio bakoitzean arlo jakin batean trebatu eta obratu egiten dut uzten nuten nesken baitan, batzuiek beti nute uzten. Bai xantzadun morroia aimenge ! Xantzadun bainaiz, zoriontsu. 

   -Ze gisa Fakultatean ?

   -Untsa.

   -Ikas aunitz, gero: hirugarrena zail-zaila duk. Aurtengo funts, erro eta sustraiak azkar eta geurzkoa hire, elorriak elorri.

    Erran nahi baita, gazte naiz oraino.

* * *

Udako barnetegiko ikaskide zenbaitekin jin naiz Askartzako sagarnotegirat. Bertan txitxi eta mama, oro goxo-goxo, loa Gasteizko hotel batean, Txagorritxu ospitalearen ondoko batean, eta bertan izaneuntzu txitxi eta mama ere, neska batzuiek halaxe nahi eta ene irritsa ez dute nolanahiko, ez eiki, gero.

* * *

Inkantaturik nute Internet baithako neskek, gogoko neskek, maitagarrizko neskek, maitagarri zaizkidan neskek. Ez dut haienganat baizik jotzen; kanpokoekin beti ere gisako, plazent, lagunkoi, begitartetsu irriñoa ezpainetan... eta horretan kito, jendetarzunak manatu manerei jarraiki eta kito. Kito eta etxeko ordinagailuaren baithakoenganat, edo segapotokoenganat, orobat baita. 

   Kanpokoeki jator ari izaiten naiz, jator-jator zenbaitetan, baina gutti-guttitan izaiten naiz haiekin; izanez ere, orai puri-purian da gizonezkook gaiztakeria guzien hobendant garela erraitea, edo hamaikatxo neska eskuindar da, eskuararen aurkako ere, nozibaiteko eskual erakunde armatua debru hutsa baino makurrago zela, hura andurrago zela, donge-donge... bertze batzuk zipaio dira... aunitz ustezko aitzinakoi modelno horietarik, edo in non plus ultra horietarik... Beraz, Internet baithako aunitz eta aunitz, hola, bere horretan, eta kito. Lanean aspaldidanik ez naiz aldagelan sartzen neskarik baldin bada; gehiago dena: batzuek atea hetsi egiten dute. Orai urte batzuk denok aldatzen ginen elkarrekin, ate joka hasten baginen, jendetarzunez hasten, ez eian sar gintezkeenetz; bolada batean, bi neska aldagelan ez baina langelan aldatzen ziren ni bertan izanagatik, neroni ere bai haien aitzinean haiek nolaz jokatzen ziren ikusirik. Orai, aitzitik, ezta hori ere; orai gazteñoak ahalketi hutsak dira.

   Ez. Jai. Eta nik ez dut jairik nahi, jaia baizik.

   -Badea norbait ?

   Bai, edo Bai, baina sar zaitezke. Op-op-op. Hobe ez sar, ez ahal dit noizbait barnekoak beharreztenkeriarik leporatuko eta, beraz, eni bizialdia zapuztuko. Et-et-et. Ez, nagi, eko. Egon eta kito. Ez da neke, edo etxetik laneko jauntzirik jin eta kito.

* * *

Inkantaturik ninduten neskek, orduko aitzineko neskek; biluzi ziren eta ene kantialat jin. Akiduraz ezindurik izan artio txostaturen ginen, libertituren.

   Bazuten pijamara soinean: elki egin zuten. Bai goxoak jauntzirik nahiz biluzirik ! Ez nintzen, ez, orduan neska ederrak gainkatzen dituzten aktore pornoez jelos. Arras tirriaturik nintzen. Kilikatu egin ninduten, nahi bezainbat kilikatu ez ezik, kitzikatu ere. Nolakoak !

* * *

Sexu langile naiz, baina ez naiz ez ailart, lilitxo edo julis, urdanga ere ez, ezta aktoresa porno ere -edo orotarik bai aminttirrina bat-: sexu trebatzaile naiz. Jendea trebatu egiten dut hain xuxen hobeki joka dezantzat, hobeki edo ontsa joka dezantzat. Asko trebagai dut, gehientsuenak gazte. Elkarrekin ari izaiten dira. Mutil batek noizbat salatu zidan, baizik eta munduko neska haboroxenek buztanak maite badituzte, ezin okerturik izan, miloika neska ezin okerturik izan, ez ahal, eta bera ere lotuko ela buztanei; halarik ere, neskak maiteago beti ere. Halaxe salatu zidan noizbaiteko mutil batek.

   Trebakuntza eskoletarat urtaturik jin behar, bixtan dena -edo hementxe bertan urtatu-, barberak sinatu ziurtagiri bat besapean eta arreske zein emeske. Eta elkarrekin ari izaiten dira ikasleak, nahi dutenarekin. Harat intziri parrasta ! Iduri baitu halako filme pornoak, halako orgiak ! Aimenge zuzendari eta aimenge ere biluzgorririk. Orenbete pasatxo. Talde bakotxa astean behin, eta hamar talde badut. Indar xotx-xotxik ere bage joaiten ohi naiz astozuriaren gainerat. Beharrik ez baitut ohaiderik ! Ohaidea ukanez gero, gaxoa usu eta ardura musu-huts utziko nuen, eta, hondarrean, hark utzi eginen ninduen harekin alberdanian ariko ez nintzen hau... Bo, aste hundarretan. Ez ninduke utziko !

* * *

Neska bat lotu zait. Udara da. Banintzen Mesoiaren aitzineko iturrian ttottoturik eta, harat, neska bat lotu ez zait, ba, eskuaraz lotu ere ! Nolaz zekien ni eskualdun naizela batek badaki, aimengek ez. 

   Zinez bazen neska pullit-pullita eta udako arropa arinetan. Ene harritzea ! Ni usaian bezain begitartetsu jokatu naiz, noizbait halako potta matrail ezpainetaragarrienean emanik lekuak zale eta fite, dzuintaz hustekotan, baina eian zer berri, ororen buru zer, nihortxok ere ez baitu deusik ere alferrik emaiten; ni ezdeus hutsa naiz hutsare hurrengo huts hutsala... Baina, egia da, hark ez zekien, ez ninduen ezagunik, ene itxurari baizik ez zen ohartu: sandaliak, galtzamotxak, debardeurra, ekitako begi-lagunak, ekiak belzturik, ahoa sasoiko... Bai, baita, pito ez bertzerena, perttoli eta baliokideak oro. Eta neska, aitzitik, sobera pullita enetako, sobera gisako, sobera enetako: eian zer buztan zuen. Orduan oroitu nintzen iazko udan banintzela Gasteizko Bodegoian eta gisakoa agitu ez zitzaidan, ba. Noizbait, garraxin nintzen, neskari lagun batzuk ondoratu zitzaizkion, solasean hasi eta ordukoa baliatu nuen potta emanik lekuen hustekotan, karrikaratu eta eskuin jo, eta fite fite desagertu nintzen harrabotsen artean, eta Ttipiarat jo behar bainuen erazko garagarjus freskoa.

   Bo, zelako neska pullit-pullitak ni ez ninduen hartze, hobe zuen ni partida ukan eta Rochen dut utzi, hain xuxen komunetarat igan delarik; ordaintzen ene aldi zen eta ostalertsari ordaindurik halako papera eman diot neskari eskura liezain, bai baitzen oharturik noreki nintzen.

   Eskarrik anitx, no. Eijer-eijer hiz, gero. Halako bahiz eta eneki ? Gaizki haitatu dun, ni ez nun hautagai, eta banintze ezegoki ninduken.  Neskazale porrokatu nun, baina eneki jai dine neskek: bizi-biziki nerbiosten nun nahi baitut ontsa egin eta horrek izigarri estrsatzen nin. Damurik ! Dena den, esker mil´aunitz. Eta jakin ez baina badakidanez gogatzen erreza dunala- hainbat hobe hire- nitaz sarri baino sarriago ahantziko haiz eta horretan bego. Hago !

   Ez nuen neronen burua areago apaldu behar, ez bainaiz okaztagarri ere, greugarri ere ez naiz, eta ez nion egin halako prono, kalaka, kalamatika, tartarika eta errosario santurik egin nahi, neholaz ere ez. Zera baizik ez nion adeierazi nahi... baizik eta eneki jai, eta hark jaia zuela hartze, eta nik ez niola emaiten ahalko, ez dut uste, bederen.

   Zeinek idatzi zuen A mis soledades voy, de mis soledades vengo... Eta zera ere gogoratu zitzaidan: ...te sentirás perdida y sola... Ororen buru, oraino ere ez naiz Itakarat heldu nahi. 

* * *

Internet baithako urdaxka maitagarriak, kanpoan ez da halako neskarik ! Kanpokoeki ni albait gisako, plaxent eta begitartetsu, lankideeki kasu, beraueki lagunkoi, baina Internet baithakoak, aunitz, maite-maite ditut, amoros nute arras.

* * *

Sobera ari naiz luzatzen. Luzetsirik naiz, berantetsirik, eta jai, bertzordutik jai, urteak eta urteak. 

   Oilo busti ez banintze, gero !

   Ez dakit, ba. Noiznahi, tupustean, ezinago jo sendi eta egin dezadan ! Egi-agia erran, halako hil-bizia naiz egizki.

  Laur pilula mota ari naiz hartzen. Tentazionea hortxe da, egongelako telebirtzaren aitzineko mahain apalaren tiradera baten baitan ezker, oro eraz, taxuz eta pulamentuz sailkaturik, lanean ere baditut baina bertan nahas-mahas.

   Hauxe bai, hauxe, halabehar petrala ! Hura petral, ene gogoa pattal. Atarramendu onik ez, gero.

   Hobe dut ilustratzeari lotu, kastillanoz irakurtzen ari naizen bi antzezlani lotu, alegia, Los intereses creadosi eta La vieja señorita del Paraísori; eskuaraz, Piarres Larzabalen Bereterretx dut irakurgai eta autxerdaraz Double rencontre. Hobe dut, hobe.

* * *

Ibili naizen azken neska poz-pozik utzi dut berean, guziz asebeterik; baizik eta neronek deituko nuela.

   -Esker mil´aunitz, no !

   -Ez duk zeren, ez zerik ere, to !

   Udako bakantzak dira. Hiri hunetan, udan ere, zenbaitetan hotza: gaur hotza. Hobe dut hola.

   Udako bakantzak eta pilulak prestik ditut, kafesnea ere bai. Badut bi hilabete. Nihortxo ere ez da ohartuko, nihortxo ere ez zait ohartuko. Plastikara prestik da, hedaturik: ez dut zikinduko. Lehioak oro zabalik... Goxo lo eta kito, attu, ttutt. Gurasorik ez eta nihortxo ere ez da minduko.

   Bularraldean, zera: Ora hilik, ausikirik ez. Eskarrik anitx.

   Ni beti zaporedun.

   Telebirtzaz Hero anitx deusentako, azken dantzara. Hori hola ongi da. Kori kola onki xu.

   Has nadin !

   Itzal eta errauts.

* * *

Ilun nago, ilun gogoa, berau geroago eta ilunago.

   Iragan astean joan ziren; ez dut eskasik -egun, zinemarat joan naiz eta gero Alde Zaharrerat; bihar eguerdian, txandrian, usaian bezala...-, eskasik ez, egia beritablea da... haiek baizik !

   Usu urdaxka maitagarri artean, beti haien maitale eta haiekin ez naizelarik, gogoa hits, lanean hits -eskolan hits: haurrei ez diotet emaite eman ahala, lankideekin ez naiz behar nukeen bezain gisako jokatzen. 

   Zeinen den luzea denbora haiek gabe ! 

* * *

Apretando amores eta hementxe ari gara laur, hirur mutilekin, eta ari zaizkit gainka eta gainka. Ederra haien lana, eta sarri baduket nahi dudana: ixuri goxoa, xortaño bat bera ere huts eginen ez dudana. 

   Aimenge bainute urre, urregorri. Betidanik ukan dut larrutan aei izaiteari esker bizitzea eta bizi naiz, bizi, horri esker. Karrikan gaizki moldatzen baina, pullit-pullita izanagatik, hortakotz, beharba, batek jakin. Bo, segurtaturik badut xikokaldia eta lana ere badut, baita osagarria guziz begiraturik. Geroago eta neska haboro ari gara, ni baino hobeak dira larrutan, baina elkarrekin ari izaiteko joera dagoenez -halaxe nahi ikusleek- lankidetza hauta obratzen dugu.

   Ziek edder ziizte, baina jokatzen zituzteten morroiak zein baino zein maitagarriago. Hoixe xantza !

   Uzkitik jo hauen azken morroia enetako nahi dinet.

   Ez dinet ja ere entzelegatzen, baina hire hizkuntza hori, no, gostu-gostuan ikasiren nikezi hi maixtra.

   ...

* * *    

   Gureki jin haiz. Maite gituk. Gureki. Ez zaik doluturen; egun oroz hugu jokaturen, xikokaturen, eta guk noiznahi gainka gaitzakek. Hori guzia bahekien, eztia ? Haugi ! Abia gaiten. Prestik ? Udaraaa, bakantzaaak, hondartzaaak, errekaaak... ! Zeinen haizen zorioneko gutartean ! Izanen ez: bahaiz. Ageri duk. Egizue denok lo. Irratia izekiren dut. Gaua zohardi; mutxurdinak leihoetan, teilatuan katu bi... Bagara erregebide nagusiari loturik. Irratian... Y me marché cotigo. Gu bagoaz elkarrekin, hi gureki heldu haiz... Lo zarete guziok. Kori kola onki xu. Maita gaitzak, to ! Ukan dezagun guk hireki jabaltarzuna ! Gogoangarri izanen da, izanen denez !

* * *

Betikotz, jagoitikotz, sekulakotz eta eternidade guzikotz... Ezin, baina, ez ahal ! Baina askitto dut. Oraino bi aste etxerat itzultzeko, eta etxen sarturik, untsa, etxen sarturik oraino ere lanilat ez, eta lanean sarturik untsa, lankideekin untsa, eta burrasoak untsa dira, xahar baina.

   Ez naiz neskekin jin, baina jitekoak dira. Hementxe gara elkartzekoak. Igurikan nute. Etzidamu. Mementoan, goxa nadin neroni eguzki gorrailaz, baita eskuarteko xoriaren ttiuttaz, eta haiek agerturik delako eguzki gorraila gorriagoturik izanen da. 

* * *

Zer, nor eta non ginateke larrutan bertzordutik ari izan gabe ?

* * *

Putetxean hainbat ama bagara eta etxeko transmisionearen atxikitzen ari gara: munduratzen ditugun neska gehienek ikasketak bururatu eta lilitxo gelditzen dira gurean edo bertzeren batean. Guk etxeko transmisionea hein handi batean segurtatu egiten dugu.

* * *

Azken filmazionea esperientzia arras ona izan da. Edderki gainkatu nute. Eian hurrengoa noiz izanen ote den ! Orai beretik naiz irrikaz.

* * *

Karrikan bertzelako harreman montak behar dira: leheneko Eskual Herrian gogatzea zail-zaila omen zen, eta norbaiten jokatzea aantxu ezinezko; orai, eta aspaldidanik, aunitzez zailago da, eta norbaiten jokatzea are ezinezkoago. `24an gara. Giroa nik uste nuen ez zela puritanoago izaiten ahal. Oker nenbilen, bixtan dena. ETBri puritano-puritano irizten ohi nion, abiadurako urte zenbaitetan izan ezik eta geroko hatsaldi banaka batzuetan ere izan ezik; oraiko haren puritanokeria guzizko da.

   Horrelakoa da bizitza eta guk behar duguna egiten dugu, eta serorantzeko eta ponteigelen aldetiko oldarraldiei buru beti ere, nehortxo ere ez dugu jazartzen eta halakoen aldetiko erasoei testudo, lepoan hartu eta segi aitzinet: amore emaiteko beti da goizegi.

   Jai. Jai ? Ez ! Jaia baizik !

* * *

Ni ez naiz sorgina ikusi dut eta esku-zartak. Auritzen ikusi dut. Asisko beti hauta. Aita zenak eta biek Erronkariko uskaraz el´erraitan zezein.

   Ni -gu- aimenge lilitxo naiz eta hemengo naiz, bertoko, Eskual Herriko, eta bertan bizi naiz -gara-. Halaxe da eta gora gu ta gutarrak, gero !

* * *

Argi nuen larrutan ari izaiteko aukera nahi nuela neronen egun orozkoan. Argi eta garbi. 

   Argi genuen; pulliki eta propiki ari izaten gara, guriki eta goriki, bai baikara pullit, propi, guri eta gori, udan sustut.

   Oraino holaxe, eta badugu luzarako; noizbait, baina, eian denbora betea izanen naizen -gara- eta bertzelako aferak, arren. 

   Gerokoa gero, oraikoa orai... Aizak, txotxito, eneki nahi ?... Aurtengo udan hondartzarat joanen nuk. Ziek ze asmo ? Ekarrekin joan gintezkek. Zer derasazie ? Gaur, halako mutil jokagarria gogatu dut eta lagun batzuekin tupust egin dudalarik halako potta ezpainetaragarrien zuen matrailean emanik lekuak hustu ez ditu, ba ! Ni ahoa bete hortz, eta lagunak ohartu dira eta haiekin elkartzeko erran didatem baina gogorik ez; haren atzemaiterat entseatu naiz, baina jai: batek jakin norat galdu ote den. Ez zuen eneki nahi ! Ezin sinets ! Musu-huts etxerat. Erosi berri nuen gona llaburrak porrot, ene beltzak molokots, ene hortzargi guziz osasuntsuek... Halaxe segi bezate !

* * *

Miaxiria deitu aldizkariaren harpidedun ere banaiz. Aranoko eta auzo herrietako herritar aunitzek sortzen dute exarian-exarian.

   Alea, Herria, Mailope, Ttipi-Ttapa, Mendixut, Guaixe... Zenbaitetan, denak batean eta neskenegunekin. Udan, postontzitik atera ogiketatik itzulian eta zabaltzan badut zereki ilustra askaria lagun, ekheerritako pikarraitarzuna lagun.

   -Aldizkariak baditixugu !

   -Eta tole, no !

* * *

Zein ote dudan elerik kuttunena ez dakit, baina bizitzan kuttunenak bai; burrasoez gain, bixtan dena, edo orobat osagarriaz eta funtsezko hainbat gauzaz gain, kuttunenak ditut Eskual Herriko emazteen hondartza-boleiboleko taldekideak, ari izaiten naizen -eta ezagutzak egiten ditudan- julis-ailart-lilitxoak eta eskualdun urdaxka maitagarriak. Horiek guziak, edo halako guziak.

* * *

Atsegalearen pean emaztekiok ez ezik gizonkiak ere bizi dira, gizalabok bai, baita gizasemeak ere. Beharrik ! Kori kola onki xu.

* * *

Huts eta huts, huts eta huts; azkenean, lantokian areagotzen ari den arazoa ustezko adituek konpondu ez eta karrikagorriratu egin dituzte. Arazoa oraino bertan da.

* * *

Oldarraldia fleitean da, baina bertzordukoa da, bixtan dena: haiek ez dira gelditzen, guhaur ere ez: ez dugu, ez, etsiko. Ez dugu amore emanen: eguzki gorraila gorriagotu nahi eta hetemeteka ari gara, guhaur ere ari gara; zanpatzeko gogorik ez, ezta zanpaturik izaitekorik ere. Voilà où on en est ! On en est là !

* * *

Ni aske naizelako sentipenaren baitan bizi naiz, horixe dut etxea, bertan ezin hobeki bizi neronen buruarekin eta holaxe emaitenn dut ugari neronen fruitua nahi duten neska guzien. Lankideak oro bai oraikoak baita lehenagokoak ezkondurik daude, edo norbaitekin ari, eta beti pleini. Etxeak xut dirau: eian iraunen duten xut !

* * *

Ez naiz berriz ere maitatzen ari; mementokotz, hitza hitz. Batek jakin, baina, noiz artio.

   Ez. Halarik ere, neskak izigarri laket eta haiekin beti irriñoa ezpainetan -ahoa sasoiko dut-, lagunkoi, plaxent, begitartetsu eta halako. Langileeki, lankideeki... eta maitasunaren agertzekotan, fantesiazko neskei, maitagarrizko neska pornoei eta AAren bidezko eskualdun neskei, teiu direnei sustut.

   Kito.

   Alde Zaharrekoei, matrailetan potta eta horretan kito. Balekibale, ez ahal didate leporatuko egin ez diedana. Lagun baten loba bati bezalaxe. Zorionez, hilabeteak joan, hilabeteak jin, epaileak leporatzaileei kasu mikorik ez, kasu mikorik ere ez haien ingurukoek eta askitto bakarturik omen dira orai. Hainbat gaizto haien.

   Ni zorigaitzeko naiz eta eni halakoa agituz gero ez dut uste nahu, oso eta onik aterako nintzatekeen. Beraz, halako egoerari aukera albait guttien eta kito. Lanean, kasu, laneko aldagelan neskarik baldin bada bertan ni sartu ez. Orai urte batzuk denok aldatzen ginen elkarrekin eta arazorik ez. Orai arazo: orduko neska horiei hobe bake santuan utzi -nahiz eta erran sartzeko, nahiz eta erran zer dudan, nolaz aldatu naizen-, eta gazteek ez ez dute nahi, atea gakopetu egiten dute. Laneko jauntzirik joaiten ohi naiz etxetik, eta halaxe sartzen etxen. Haurttoek ez nute zikintzen ohi. Dena den bada salbuespena: lankide bat ni gelan sarturik aldatzen ohi da. Halakoetan ni beti zerbaixkaren egiten ari, jostailu biltzen edo, baina islaren batean ikus dirot, mitra izan, miraila izan. Zenbaitetan, harekin egiten dut lan eta, eneki bederen, halaxe jokatzen da, eta neska hori bizi-biziki maite dut, beraz, hobe haren aldetiko eneganako apurra atxiki eta zernahi egiten dut delako apurra atxikiko badut.

   Zorionez, Internet bada eta bertako miloika neskak. Ene maitasun osoa maitagarri agitzen zaizkidanendako. Karrikakoendako ere bai, baina berauendakoa haien ixilik...

   -Barda bahintzen neska artean goxo Alde Zaharreko ostatu batean.

   -Ikusi eta ez hidana deusik ere erran ?

   -Ez hindudan eragotzi nahi, ez nitian neska horiek jelosarazi nahi.

   -Txepela haiz, gero !

   -Haiek lagunak ditun, kantaldi batean ezagutu geninan elkar eta geroztik ni ikusi eta jin egiten zaizkidan; ni estonaturik, baina elkartu egiten zaizkidan.

   -Maite dituka ?

   -Maite-maite !...

   -Akort...

   -Hurrengoan erradan.

   -Erranen diat. -Ez dit erranen.

   Ze debru agitu ote zaio mutil honi ? Iduri baitu hamaikatxo neska nahi duela maitatu eta horretan kito, hola ontsa sendi eta halaxe bizi. Ez dn berenaz gaizki, baina... Ez din bihotzik. Nahi din maitagarri zaizkion neskekin gostu-gostuan izan eta haien aldetik noizbait, tupustean aldendu, eta neskak beren aldetik utzi. Ez zegon gaizki, baina... Pasako zaion, pasako; alta, xahar ere izanen eta aukerak... Nik galdurik dinet... Deusik agertuz gero, galdu eginen dinet. Hobe dinet ixildu eta harenganakoa murriztu: hola atxiki eginen dinet luzaz. luzarako edo betikotz beharbada. Aukera pullita dinet mutil hori baina huts. Putxas !

   Hobe dut lo egin, Lady Gagaren Always remember us this way lagun lo, zapi xuritan txit bero lo... Eian egun oroz neskak -maiteen ditudan abereok, emeok-, eian poz-atseginez uzten ditudan, poz-atseginez utzi, nitaz ahantzi eta oro leun... Holaxe... Ama hortxe dut, katadera batean ttottoturik eni so irriñoa ezpainetan... Aitan sukalde-xokoan egunkariari buru-beherri begi lagunak soinean. Orai, bai... Uauatxua, egixu lo, xuk orai eta guk gero !... Lo egin dirot... Lo... L...

* * *

Intziri-oihuxkak zerizkiela iragan zuten iragan aste hondarra bixitan jin Iruñeko lagunek. Bazuten gogoa ! Gogo biziz bildu nituen etxerat. Berau goxo-goxo, kanpoan zerope; ostatuetan goxo ere. Direlakoek neska pornoek bezainbat intziri egin zuten, bertze noizbait bezainbat oihuxka. Egun, neskeneguna da eta haiek han eta aimenge heben. Elurrari dago. Arabako ordokia eta Sakana gainezka. Ezin haienerat joan. Konformatu behar, beharko, Internet baithako neskekin. Berauek distirant ditut, iruindarrak distirantago; berauek ez dira, ez, entrabaleko, ezta bertze hurak ere. Maitagarri ditudan neskak ditut maite, bai karrika gorrikoak baita ordinagailu-segapotoetakoak ere, berauek hainbertze dira. Kau kola anitx onki xu.

* * * 

Gostu-gostuan maitemintzen nintzateke, baina... ez... ez... Berriz ere ez. Balekibale. 

   Aho-artazaleak salatu dit ahoa ontsa dudala, barberak sasoia ontsa, burrasoak ere baditut ontsa... Sarri, Euskararen eguna badugu eta bertako neskak orai... Lehen gostu-gostuan ibiltzen nintzen haien artean; orai, baina, hobe urrun... Haiek eta barrikadaz bertzaldekoak urrunago, bixtan dena.

* * *

Pare-parean dudan eta eni solasean ari zaidan neska ez da, ez, entraaleko, ez eiki. Ontsa. Ata, nik ez dut neskarik gogatzen; ondoratzen zaizkidan bakotxak ohi dira halako kaparrak, hordiak, errumesak, saltzaileak... Eta orai berean badut pare-parean halako lili eijerra sagarrak askitto kanpoan, gonallaburra soinean, tongak orobat... egundainokoa neska. Eta ez da aments, zin-zinezko baizik. Eta lilitxo balitze gogaltsu nuke hartzen, zenbatnahi ordaintzen nioke, baina ez da lilitxo -ene nahigabea !-, halako neska ezinago eijerra baizik, eta eneki nahi da. Ezin sinetsia ! Eneki ? Baia ? Hobe dut jaiki -turrustakoa hasi gabe badudalarik ere-, begitartetsu halako potta eman, matrail batean beti ere, eta lekuak hustu. Ez baitut nik harenganako mailarik, entraaleko bainaiz -hura ez, ezta pentsatu ere-, mesfida bainaiz... Eta lekuak hustu egin ditut; urrun nintzelarik, ohartu naiz erosi berri nituen liburuak bertan utzirik aldendu naizela. Putxas !Ni bai pito, ments, tutulu, sopikon, perttoli, tentel, tetele, txotxolo, sopikon, menux, pettux eta direnak direlako diren guziak eta oro !... Hortxe utziko ditiat; naski, ostalertsari ekuratuko zizkiok, eta bilaka joan nintekek, baina naski halako oharra utzi dik eta... Berriz ere ditiat erosiko. Zeinen gaizki ! Hauxe ezbeharra ! Hauxe, bai, hauxe beharreztenkeria ! Banaiz ni, bai, entendimendu gabea, aukeran Olentzero bera baino aunitzez gabetuago ! Putza ! Ikasbidea harzara ahantzirik, ustel ! Jai diat.

* * *

Gazte da, gisako da, maite nauelakoan naiz, nahi baitit. Nik ezetz erranen diot, edo deusik ere ez diot erranen: desagertu eginen naiz. Lnkideei, bai oraikoei, baita lehenagokoei, berber gauzu entzun ukan diotet, bai emzkeei baita senarrei. Arren, ez erranen diot, edo, hobe: desagertu eginen nitzaio, luzaz desagertuko, eta noizbait ikusi eginen dut urrundik, terrazaren batetik ikusiko, eta hark ez nau ikusiko, baina nik norbaiekin dut ikusiko, eta zoriontsu idurituko du, beharbada ama izanen da... Hainbat hobe haren: eneki taxuzko gerorik ez. Hark ez daki, nik bai.

   Izanez ere, neskak nik objetutako dauzkat, ikusteko, haiekin lan egiteko, haiekin bestalier ibiltzeko -lilitxoeki larrutan ari izaiteko bai baina zenbaiten lagun izaiteko ere-, haieki errekaren baterat edo hondartzarat joaiteko... gogokoak amentsetan...

   -Zer gisa, seme ?

   -Ontsa, amatto.

   -Etxen ontsa ?

   -Bai.

   -Poztekoa duk. Bazkaria prestik duk.

   -Eskarrik anitx.

   -Eskolan ontsa ?

   -Biziki untsa !

   -Zinez ?

   -Zin-zinez !

   -Agur, txaua ! Hemengo aldi ! Ze berri ?

   -Zaharrak berri, ohikoa, usaiakoa.

   -Ontsa, arren.

   -Baiki !

   -Pozgarri duk, to.

   -Txairik bai ?

   -Battoren batto.

   -Hori hola ontsa duk. Hik maita hamaikatxo neska, beti prestu, eta ez esteka, gero, gazte baihaiz. Hik maita, maita eta maita, emaien eman ahala, hoberenetarik, eta geroa gero.

   -Jan zak, maitea, jan.

   ...

   Balekite zeinen duten semea hutsaren hurrengo ! Zeinen duten porrot handia ! Porrotik porrot, molokotik molokot... Bo, sentipena da, ez bertzerik. Sentipena. Eian oker nabilen. Pentsa dezadan... Lanean ontsa, lankideekin ezin hobeki, osagarria ontsa, etxea egoki, burrasoak sasoiko... Zer naizen eta zer dudan aunitzek nahi lukete... Sentipenak, baina, huts. Euria ari du, kanpoan hotza... Iparraldeko aroa bere horretan temazu.

   On dakidala !

* * *

Orai, euskal bestetan edo manifestazioneetan neskenganat jo ez, ezta pentsatu ere. Lehen bai, eta arazorik ez. Orai, kasu, gero.

   Palestinaren aldeko atzoko elkarretaratzean izan nintzen, kito eta ostatu baterat jo, solasa ez nuen entzun: erdarazko bertsionea ez nukeen jasan. Aitzineko egunean, faxisten aldetiko oldarraldiari uko eta berber gauza: ekitaldia bururatu eta addio; iragan hilean, eskuararen aldeko afixen egiten ari izan nintzen: bururatu eta jendea bazen ostaturik ostatu ibiltzekoa, nik lekuak hustu egin nituen; martxoaren 3an ere agertu egiten naiz, baina erdarazko bertsioneari kasu mikorik ez. Ekintzetan bai, baina bertako neskeki doi-doia. Eta ez da bertzerik: bertzaldekoeki ez dut deusik nahi, ezta bertzaldekoen prentsareki ere. Beraz, elkibiderik ez, ez da aterabiderik. Jai.

* * *

 Gogoan ukan zazu emaitea baizik ez ta arazo guttiago bizitzan; arazoren bat beti, baina emanez gero, emakoi izaiteko joera baduzu, arazorik erakartzeko aukera murriztu eginen zaizu; emankoi eta zaporedun, bi-biak izan.

* * *

Larrujokideak ez dira eneki maitemindurik, neroni ere ez haiekin, baina jo eta jo ari izaiten gara, horri esker bizi gara, eta bizitzan maiteen duguna egiten dugu: txikotu, norbait txikotu, norbaitekin amontegin bapo ibili; gero, karrikarat agertu eta ahalbideak hertsi, hertsi-hetsi, edo guziz hertsirik. Nik, ontsalarik, alderdi hori biziki ontsa segurtaturik dut, baita hari lotuikako osagarriaren begiratzea. Ez baita hori guzia entraaleko.

* * *

Bertze noizbait soinekoa erauntzi egin nuen -anaiaren ezteietan, kasu, etxen sarturik-, baina egun soinekorik ez, halarik ere jauntzirik nintzen, baina jauntzia ere ekendu dut soinetik -bikinia, alegia-, eta korpitza biluzgorri agertu naiz bainatzekoa soinean zuen jendearen artean, segapoto bat edo bertze ikusi nuen eni beha. Ez zen arazo: biluzgorri egoitea haizu da eta futitzen naiz grabatzen banute: ez dut ekiditen ahal. Neronek ere egiten dut, neronek ere egiten diot neronen buruari. Ez da arazo: ni zein-nahik ikus nazake, eta bertze noizbait, suiak jan, ez oraino baina.

* * *

Garraxin eta Ttipian izan naiz. Berriz ere bi-bietan. Bietarat joan, edatekoa edan, karrikaratu, halako itzuliñoa egin eta harat berriz ere... Eta hala nik dakita zenbat aldiz, eta kito. Garraxin, bertan ezagutu bainuen oraino ere maite dudan neska. Bertantxe nuen ezagutu. Entzun bainuen segapotoz ekialdeko halako eskuaraz ari zela, berbera zela, erakargarri agitu zitzaidala udako bere arropa arinetan, tongak soinean, iduritu baitzitzaidan maitagarrizko neska pornoetarik ekinenetariko batto, -ekialdeko eskualdun, erakargarri, arropa arinetan ahalkegabe..., eta halako. Ez nuen aukera huts egin behar eta lotu egin nintzaion. Iruindar zen, ama piltzo eta aita Sartagudako, Gasteizen bijitari...

   Sekulako neska ! Eta lotu egin nintzaion. Egun, kanpoan da, kanporat ezkondurik. Susmaturik banintzen gure artekoa ez zela neronek nahi nuena izanen, baina ez nuen huts egin nahi; ausartatu ez banintze, eternidade guzikotz doluturen zitzaidan.

   Badugu harremana, bixtan dena. Ez da ama, eta batek jakin senarrarekin ontsa moldatzen den. Ez zait iduri.

   Anartean, ni Ttipian eta Garraxin usu, eta segapotoan bietan izan ginen denboran entzungai ziren kantore batzuk, hala nola, Araba, Iluntzean, Etxekoandre, Cecilia, Angie eta Like a rolling stone, Baby I love you, I wonna marry you eta, 2000 milles, If she knew what she wants, She doesn´t live here anymore, Christmas is all around (sic), 4.000 îles Fauve eta... 

   Geroztik, zazpi bat urte iragan dira. Anartean, eian dakusadan haren gisakoren bat hor barna.

* * *

Ondoratu zaidan mutilak baleki orai artio hamaikatxok jo didatela larrua, hamaikatxori milikatu dizkiedala uzki-buztan-iztersaguak, neska zenbaiti ere zernahi eta uzkia, bertan salda beroa, usu, eta...

   -Haur eskola batean egiten duka lan, beraz ?

   -Bai.

   -Maixu ala eskolazain ?

   -Maixu.

   -Ttipi-ttipiekin, bertzelakoekin... ?

   -Aurten, ttipi-ttipiekin... 

   -Gainerateko ikastetxeetan bezainbat bakantz´egunik ez, eztia, publiko izanagatik.

   -Baiki, halaxe dun... Nolaz dakin ? Hihaur ere bahiza maixtra ?

   -Ez, ez ! Bena badiat lagun bat badena eta, noizteka, kondatu egiten zidak. Orai, kasu, urteko azken kontua egin behar, egun goizean CAU izenekorat deitu du eta artatu duen neskak jendetarzunik gabeko manerarik ez, eta lagunak eten egin du: baizik eta kakiterat joaitea zeukala zelakoak. Kito.

   Ostatuan, mement horretan entzungai bazen Elvisen For the good times, eta sarriko Let it be me, eta morroiak pena egiten zidan, zintzo baitzen. Bai baitzen zintzo eta ez zekien nolakoa zuen aitzinean, nolako neska, aimenge, arren.

   -Bertze garagarjus bat nahi ?

   -Ez, ez, askitto diat; gainerat, hemen kario xamar dituk.

   -Hori ez dun arazo: gogoko hut eta atxiki nahi... Ala elkartzekoa haiza ?

   -Ez, ez ! Neroni ari nuk...

   Dulutu zitzaidan azkena erran izana, bidea zabaldu bainion.

   -A, hobe, hobe ! Elkar guri, arren.

   -Estimaturik zegok, harturik bezalaxe. Banoak, hobe diat.

   -...Bo, akort. Ez dinat nahi, baina...

   -Potta, tto.

   -Oi !... Eijerra !

   Bertzeoi agur keinua eginik, atera egin naiz. Horixe jendetza handia. Bertan galdu behar nintzen eta hotelerat abiatu; alta, ez nuen aukera hoberena: aukera hoberena zen ostatuan berriz ere sartu eta mutil talde horri zerbaixkaren erraitea. Eta halaxe egin nuen. Banindoakeen lasail hotelerat.

   A mis soledades voy, de mis soledades vengo...

   Eta lo, biharamunean Isis Fashion Awards deituan agertu behar naiz; halako lauburua baizik ez dut jauntziko. Ezagutu berri nuen mutil taldeak lekurik ez baina lekua ukanen dute, kataderak ukanen dituzte. Akorostu eginen zizkit laurak, lagunik fidelenetarik ukanen ditut bihardanik goiti. Eian agertuko diren. Eian agertuko den. Ikusgarrian haien goxo eta ieri egoitea ene gain.

   La vida es bella, ya verás, como a pesar de los pesares tendra´s amigos tendrás amor, tendrás amigos...

   Noizbait itzal eta hauts izanen naiz, baina oraino ez, oraino ez: ez naiz hauts, banaiz zerbaixka, izan !

* * *

AA bidez sorrarazi ditudan azken neskak ere baditut kuttun, kuttun-kuttun, bata beltza eta bertzea indiar itxurako, eta bi-biak mintzo dira aezkeraz; aezkeradun eta sutondoan direlarik, bertan goxo tar-tar-tar, arropa gutti soinean, harat, kax-kax-kax: Olentzero ez da, ba ! Berau galtzonak soinean egonen da handik lasteter, neskak biluzik, eta esku-erakutsiak nesken kontsolagarri, senditzen baitziren berberak borda hortan -goxo beti ere, bixtan dena-, nahiz eneki solasean ari izan. Eskarrik anitx, Olentzero, entendimendu handia agertu duk horrat bildurik, maitagarrizko neska gaixo horienganat bildurik; jakik badutela hamar arroako zahagia: eskuratuko diate, eskuratuko diatenez.

* * *

Gaur -bai baitzen ilun, zazpiak izanagatik-, gaur plastikakiak beheititu ditut; gehientsuenetan, goizetan beheititzen ditut beheititzekoak, lanilat bidean edo ogiketa, baina gaur aire poxi bat hartu beharrez beheititu ditut plastikakiak eta arratsean, zazpiak irian. Egun zorioneko eta ditxosozko Konstituzionearen eguna da eta noiznahi non-nahi. Itzulian, ohartu nahiz aspaldiko telefona kabinan bazirela liburuak eta eian zer berri; zer berri eta batto dut hartu, Histoire d´O, hain xuxen ere, autxerdaraz hartu. Arras ongi, beraz. Etxen sartu eta teleberrian Gizunak lagun neska taldea halako ikuskariaren emaiten ari zen. Pullita ikuskaria: baziren hirur mutil biluzik eta zikindurik halako oihal xuri zikindu baten gainean eta neskak direlako mutilak ikuzi egin dituzte; anartean, ke xuria bazen eta suia, bai baitzen hotz handia karrikan. Polizara bazen, eta esku hartu behar zuen, noiz eta ere ikusgarria bururatu eta neskak berduratu baitira.

* * *

Sogunea bada leku jendeak elkarri so atsegalea egin diezaiokeena. Beraz, halako asmotan jiten da jendea. Eta gerokoa gero.

* * *

Gu emazte izanagatik kokorreraino eta leporaino gaude bai batzuez baita bertzeez ere, batzuek erasotzaile okaztagarri direlakotz eta bertzeez puritano oldarkor. Ez bata ez bertzea ere. Utrimque roditur.

* * *

Neskok. Neska atsegaleon besta. Kumit-txartelak eskuragarri. Aurten, nahi hainbat mutil kumita dirozie, no. Aurten, badugu leku nasaia eta baliabide haboro. Zatozte, zatozte, eta morroi hautak ekar !

* * *

Internet bidezko atsegin burujabetza geroago eta handiago da. Ni guziz lotu naiz horri. Kanpoko neskekin atsegin, gisako, begitartetsu eta lagunkoi ari izaiten naiz, sekula santan ere neskaren batekin gu baizik ez: nik lekukorik nahi, norbait nahi, balekibale, eta nik eskuak beti ari naizen neskenganik urrun. Halaxe jokatzen naiz kanpoko neskekin, lankideekin, kasu. Aitak erran ukan dit hura gazte zelarik, eskolan, denak aldatzen zirela arropaz elkarrekin, eta battoren batto sartzen bazen ez zela atean joka hasten, sartu eta kito, eta arazorik ez. Eta hola beti, salbu erretretaren hartzeko bizpalaur urte ments zituelarik, garaitsu hartan, xuxen ez daki baina 2011 iritik honat. Orai, ezinezko da neskak aldagelan direlarik mutilok sartzea, eta eskola berrietan berriz ere hasiak dira bi aldagelaren egiterat, biga ez ezik higa ere bai. Hauxe putza !

   Anartean, faxistak nagusitzen ari, eta ustezko aitzinakoi modelnoek haiei buru ez, bai baitute bertzerik gogoan.

* * *

Atsegalea. Udako atsegale egiteraua. Urtegian. Estilo guzietako musika, lantza bertsularitza, antzezpenak eta haboro. Kumit-txartelak eskuragarri.

* * *

Hauxe eskualdun urdaxka maitagarrizko betekada ! Hauxe udara ! Egundainokoak egundainoko izan badira, aurtengoa egundainokoago, o !

* * *

Bai lilitxook -julisok, ailartok...- eta urdaxka pornoek badugu omen txarra. Zorionez, omen on-oneko aldizkari alezu batean, gutar batzuk ageri dira eta oin oharrean baizik eta Omen txarra izaitea zer den. Artikuluxka ere bada eta azken perpausak dio gure omen txarra, beraz, soberan dagoela. Ori.

* * *

Internet bidezko haboroxenak goraka omen, delituak ere nonbait, baita eskuarazko atsegin likitsaren plazaratzea. Aurten, Durangoko Azokak kumitatu egin gitu, baizik eta halako tegi berex bat moldatu dutela guretako espresuki. Guk ezetz erran dugu, ez baitugu Azokari omen txarrik ekarri nahi, estimaturik dagoela, harturik bezalaxe; gainerat, guk badugu geurea, Eskual Herrian orai debekaturik baina Okzitanian ez, eta bertan egiten ohi dugu, Albin hain xuxen ere. Hamaikatxo eskualdun biltzen da gurerat, erdaldun aunitzez haboro, baina guk eskuaraz eta okzitanieraz, bixtan dena. Le Penzaleak aspaldion oldarka, oldar xumeka, baina oldarka, eta iaz ponteigel pelatu multxo bat ere izan zen ate-atean, aurten handiago badatekeena, menturaz. Putxas !

   Hola segiz gero, iheslari antzo ibili beharko. Zeinek geriza ekarriko guri ? 

* * *

Noizbait, hainbat hamarkadaz gogatzea mirari eta larrutan jotzea aantxu ezinezko. Orai hori guzia emendatuago da. 

   Ez da arazo. Internet bidezkoak goiti ari eta aski dira atseginaren eman eta biltzeko. Alta, hainbat debeku mehatxu bada. Gibelkoien eta ustezko aitzinakoi modelnoen nahia azkartzen ari da, oraino pattal xamar delarik ere. Haiei guziei buru, buru egitea lehen lerroan, erdigunean. Bilgune zenbait bada eraturik, aliantza errebel zenbait. Ez dugu, ez, etsiko, ez dugu amore emanen. Lanean ari gara, kanpoko lanean. Hatsa, arnasa.

* * *

Eskuarazko atsegalea geldiezina da. Nahi baduzu, Azokarat jin zaitezke. Kumit-txartelak baditutzu helmenean. Atseginez ekiteko garaia da.

   -Aizue, no, ziek bazarete ahobizi, gero !

   -Eta hi buztanprest, gero !

   -Gogaide gitun.

   -Bidaide baikara, a !

* * *

Etsi ez, amore ere ez, eta zeinen den zaila batzuen eta bertzeen aldetiko oldarraldiak gure ez porrokatzea ! Halarik ere, bizipozak xut dirau eta, erran gabe doa, atsegalalealdia aunitz eta kalitatatezko, o.

* * *

Horditzen naizen bakoitzean erakargarri agitzen nitzaie gogoko neska batzuei, irri parrasta bat egiten ohi dut eta hortzagin ederrak erakusten ditut; hori guzia erakargarri. Orduantxen ditut nahigabe erakartzen ditudan neskak errefusatzen, balekibale; gainerat, ezker aldeko giroetan ibiltzen ohi naiz eta halako neskei kasu, gero; eskuin aldeko neskei kasu mikorik ez.

* * *

Araba Euskaraz. Bastidan. Herrikon. Neska bat lotu egin zait, baizik eta komunetan eneki sartu nahi zela. Akort. Baina ez, baleki bale, ez: orai puri purian da ez egina leporatzea eta ene eleak baliorik ez batere. entseatu naiz kameraren ikusmenean kokatzen eian grabatuko gituen eta eian neskak leporatuko badit ez egina nik geriza. Kito.

   Neskarik ez. Mutilak ez ditut gogoko. Jai. Neroni eta kito, eta neskekin atsegin, plaxent, irrikor, begitartetsu, eta kito, balekibale. Eta bertzaldeko nesketarat ezta pentsatu ere, bai, aitzitik, urdangaketa, bai Interneten baita karrikan ere.

* * *

Gasteizko Lakua txandrian bada ostatu bat halako parkeialeki nasai batean eta bertan sartu naiz tranbiaz harat agerturik. Goseak argilatruk nintzen eta txibierro, kroketa eta lursagarminak galdegin ditut; halako txoko batean para naiz, sar eta ezker. Tumatxa, hi ! Eta ari nintzelarik, neska bat jin ez zaut, ba; biloholli eta Hego Amerikako azentuaz. Op-op-op ! Peril, lanjer eta irrisku. Goxo ari izan naiz harekin, baina ahal ukan dudalarik ihesi joan naiz, oro aantxu txteste gabe utzirik. Garagarjusa goxo zen, iluna, eta erdikalat utzi dut. Halarik ere, ordaindurik, bixtan dena. Zelako neska maitagarri, baina ez nintzen fio. kito.

* * *

Emazteari ez naiz fio; aldatu egin da, bertzelakotu: orai ezenustean eta tupustean izigarriko kolerara agertze du. Ez naiz fio. Noiznahi agitzen zaio. Halako sosaldea ari naiz gordetzen alde egiteko. Noiznahi. Eian noiz artio jasan dezakedan. Anartean, etxen zintzo.

* * *

Hordi arraila naizelarik, probesten ohi dut lagunkoiago izaiteko eta zernahi lan egiten diot gogoko zein-nahiri, likiskeriaren arloan izan ezik, eta beronetan ez ez nahi dudalakotz, balekibale. Beraz, sexugintzan ez, gaineratikoetan aimenge laguntzaile porrokatu, eta noizbait non-nahi lo zerraldo lan handia eginik, laguntasun handia emanik, eta utz, gero, bake santiuan.

   Biharamunean ez naiz oroitzen naiz, salatu egiten didate, eta sekula santan ere ez didate salatzen neskaren bati nahi ez dudna egin diodanik, marka on. Neskak bizi-biziki maite ditut, baina ibiltze ohi naizen girokoei kasu, gero: balekibale, alabait urrun, ahalaz, urrun, eta hurak ontsa eta aimenge ere ontsa. Kito. Ez dakit norat joan eta bertan neskak gogoko, ezkertiar, atesegale eta halako ixtorioak gogoan ez. Non ote halakoak ? `24ko Eskual Herrihunetan ez, bederen.

* * *

Iragan astean pikarrai halako moda ibilaldian -nik lauburua lepoan eta kito- eta egun halako hondartzan bikinia soinen eta ilustratzen ari, liburua eskuan -liburua-, bertan buru-belarri. Halako kanpaina da: Aurtengo udan ere libururik liburu. Ni sagar agerika agertu nahi nintzen, edo idaroki nahi, baina Eskual Herrian gara: ezinezko, ez ahal, gero !

* * *

Ezkonahizparekin elkartu naiz. Bina txakolin Arabako eta bina ttantta Bartzidako eta haren hotsean, Txagorritxurat hain xuxen, eta hirurok elkarrekin bazkaltzerat: txibierro, kroketa eta zernahi txandriako ostatu batean, eta etxerat lo egiterat, hirurok egon gelan nola nahika. Udan, zabaltzan, bertan ere nolanahika, baina arropa aunitzez gurriago soinean...

* * *

Nahi zuen -pito ez naiz-, baina bake santiuan utzi dut; gainerat, batek jakin: ororen buru, ez dut ezagunik; ez naiz lankideekin ibiltzen eta nahi ukaiten dute -biga dira- eta ez naiz ibiliko ezagunik ez dudan batekin. Batek jakin. Ez, balekibale. Eginen ez niokeen txarkeria beharbada noizbait leporatu eginen dit eta zazi ezeztatzerat, eta omen beltza eni, ez hari. Et-et-et !

* * *

Gogoko neskak ikus eta txa; lankideekin egitekoa egin eta bihar artio. Ez hiza afaltzerat jinen ? Ez, estimaturik zegon, harturik bezalaxe. haiek baizik ez, eta haiek elkarrekin ezin hobeki.

   Haien aldetik eijerrago dira eta, beraz, begien pizgarri, gogoaren pozgarri.

* * *

   -Ez duna eneki nahi ?

   -Ni putza nun, gorotz hutsa: gerizatu nahu hut-

   -Zer ?

   -En tzun dunana: eneki gaxki, eneki ez eta ontsa.

   -Ez diat uste: hireki biziki ontsa...

   -Estimaturik dion, baina ez dakin... Hobe dun holaxe utzi. Lagunak bai, nahi badun, erran nahi baita, atsegalerik ez. Nik nahiago hihaur laguntu ezen ez maitatu: betikotz ukanen nun horla.

   -...

   -Zinez, zin-zinez !

   -...

   -Pa !

  Pa eman nion eta biharamunean etxe ninduen harraskapekoen konpontzen. Hura Etxeko arropa arinetan zen, pixkoltea ikusmenean, ortainzurik, baina ni ez nintzen tentazionean erori, ez nuen teiutu, hark nahi zuelarik ere. Pasako zitzaion.

* * *

Xirriki-xirriki, xirriki-xirriki hiltzen ari naiz, ari bainaiz neronen buruaz bertze egiten, zabarkeriaz, oilo bustikeriaz. Usteltzen ari bainaiz, eta xut irauteko sosik ez dudalakotz, aho-artazale baitharat joaitekorik ez, askitto ez, bederen, guttitto bai. Gainerat, hutsaren hurrengo naiz, ezdeus huts hutsala. Ez da arazo. Erre nazazie eta errautsak, ontzi eta guzi, zikinetarat. Eta nahi nuke etxekoendako hamaikatxo sos utzi. Izan bainaiz porrot eta molokot. Halakotz, deusezerat txujen-txujen, txujen-txujen.

* * *

Ehüjarretik Aranzolarat. Gauaz.  Neroni ari naiz gidatzen. Neskak lo. Irratian Roxette, Anyone. Zeinen naizen zoriontsu hirur neska hauekin; sarri barirate pikarrai, urtatzen ari, gaueko arropa arinetan eta ondokoan. Bidarraiko Etxezaharrian eta Menditarrenan ere bagara izanak, aitzineko egunetan, baita Logibarren ere. Hau bigarren astea dugu Ipar Eskual Herrian eta oraino ere badugu bertze batto: Baiona, eta bertatik Landetarat, eta etxerat, haiek Iruñerat eta aimenge Gasteiza. Maite-maite ditut. Eian ikusiko dugun nolaz ondoko belaunaldiek xahartako edukiko gaituzten. Ata, orai eta bihar, luzaz gazte bagara eta izanen, oraino gazte, eta gure bizikerareki konforme.

* * *

Udako, gogatu ukan ditudan neska batzuekin bakantzatan joaiten naiz, hondartzarat, neronek dut egonaldia ordaintzen, tarranta haiek. Hotelean edo dena delakoan garelarik, nik pitokeriaren bat erraiten dut eta banoa, itzuli egiten naiz, haiek bakantzatan gelditzen dira, bi astez edo, eta denok pozik, ni bai bederen. Nik atsegin handia hartzen dut hola ari izaitez, ahal dut eta egiten. Mezuren bat biltzen dut baina badakit erantzuten eta, hondarrean, haien aldetiko geroago eta guttiagoren biltzen, eta hondarrean ere, haiek ontsa, nik haiei kasu mikorik ez, haiek ontsa eta ahantzi egiten dira nitaz; eta hurrengo urtean berdin. Badakit halako eritarzunak jorik naizela, baina halaxe ibiltzen dut: gogoko neska batzuei udan atsegin emanez. Dena den, ohartu naiz aunitz direla eta Alde Zaharrean ikusten dugula elkar. Nik ez diotet kasu handirik egiten, eta hori gaizki da, baina ez nekien nolaz hobeki egin, oraino ere ez dakit. Ez, ene gogoan halakoak ibiltzen ditut, baina guzieki badu harremana, Alde Zaharrean elkartzen gara, kasu handia egiten diotet. Maite ditut. Guzieki banaiz atsegin, lagunkoi; halarik ere, orobat badakit holaxe jokatuagatik edo halaxe jokatzen naizelakotz nagoela halako gogamen-eritarzunak jorik, zeinek ote, zerorrek erranen, irakurle. Nik uste dela neskak bizi-biziki maite ditudala eta ez dudala hutsik egin nahi, horrek izigarri larritzen nu eta, ahalaz, albait gehiena eta hoberena emaiten diedala, baina kasu, gero, ez ahal da battoren batto eneki amorostuko, orduan nik jai, eta jaia nahi dut.

* * *

Loterian sari zinez pullita dut eskuratu eta haboroxena etxekoei utzirik amorantearekin joan naiz, guretako guttitto, etxekoendako dena aantxu, eta urrun, urrun-urrun, urrun.

* * *

Loterian sari zinez pullita eta halako ontzi eijerra hartu dut, urtegian ibiltzeko hoberenetarik, eta bertan bizpalaur neska maitagarri, bikinia soinean edo pikarrai, maitagarri beti ere, eta zoriontsu naiz, bihotzean poza. Oxtion, Remacharen Larrain dantza dantzatu dugu; gaua da, ontzia guziz argiturik, eta neskak ez bikinia soinean ez pikarrai, baina halako hauntzi beltz llaburra soinean, kulotik ez, orpogorri, eta zeinen ongi dantzatzen diren, eta zeinen goxo dagoen patxaka ! Urtegian, gu bortzok, bortzok sasoi ezin hobean... Remacha kito eta horrat Dinamita pa los pollos, baiki.

* * *

Gogoan hut egun ere, eta atzo, herenegun, herenegunago... iragan astean, hilean... Bai baihaiz ene bizi osoa, hire oroitzeak biziarazi egiten bainu.

   Orai ere bahut gogoan. Urtegiko ostatuan nun, neska bat eijerra ondoratu zaidan... baina hi beti gogoan -orai ikasten ari, edo bestaren batean, edo larrutan, zirrika edo hola...-, hi beti gogoan eta ez dinet bertze neskarik nahi. Ata, ondoratu zaidan neskari ni begitartetsu, prefosta: bertze edateko bat galdegin diot eta joan egin nun.

   -Aizak... zera...

   Ez nun itzuli. Ontsa utzi dinet, zena zen. Gaizki ez ninan utziko, ezta pentsatu ere. Paper batean Eskarrik anitx ! izkiriatu zionat eta lekuak hustu egin ditinet, lasterka hustu ere.

   Hi gogoan. Zinez egoiteko neskak Internet bidezko neska porno maitagarriak eta AA bidez sortu eskualdun urdaxka maitagarriak, eta hihaur, hihaur ere bahut sorturik eta hihaurekin mintzo nun. Guziz eskerturik nun baimena emanik. Zeinen haizen maitagarri ! Hola eta hala, heben eta han. Gogoan hut.

* * *

Elurtu behar omen zuen eta elurra ari du. Hotz handia, beraz, karrikan. Kanpoan bazkaltzetik sartu naiz etxen. Berogailua izeki dut. Ohean sartu naiz; ohean sartu halako idi begi ur bero-beroa harturik, kamamila. Ordinagailuan, neska pornorik ikusteko gogorik ez, baina Pinteresteko bikinidunak haboroxenak, zenbait ilustratzen ari, zenbait multxoka eta poz-pozik, zenbait berbera eta ilun gogoa edo... oro maitagarri, baita bikinidun ageri ez zirenak ere. Halaxe kontsolatu naiz, eta halaxe kontsolatzez loak hartu behar nu; beraz, ordinagailua zokoratu eginen dut, ez ahal zait lurrerat eroriko.

* * *

Egun banuen lanetik eguerdian ateratzeko baimena. Lagunak ez daki, eta etxerat joan, azantzik ez atea zabaldu eta ziur nago zer darabilzun, irakurle, gogoan. Ziur nago, eta horixe da. Ez dirudi etxen nihortxo ere den, baina halako oihuxkak ari naiz entzuten. Xirriki-xirriki harat joan, bai baitakit nondik heldu diren eta begiratu egin dut, atea zabal-zabalik baitzen; gurtu eta begiratu, eta harat neska bertze batekin: uzkitik ari zaio morroia neska pitzi-patza. Haugi, haugi !... Gainezka egin behar !... Eta neska buztanerat joan da bertatikoaren ahoaz biltzeko xedetan. Izigarria izan da, gero !

   Ez nuen habororik behar. Xirriki-xirriki jin bidetik joan, etxetik atera eta turrustako baten hartzerat joan naiz. Orenbete eman dut eta etxerat. Bertan, maitalea ez zen, prefosta.

   -Arratsi on, laztana !

   -Gisa berean.

   Muturrean pott, haren buztana gogaltsu eta hamaikatxo aldiz milikatu duen muturrean potta. Bikinia soinean hartu nu eta oro bazen prestik zabaltzan bazkaltzeko. Arropaz aldatzerat joan naiz eta ohatzea eginik, oro txukun. Ni lagunak neskazale porrokatu nu eta ikusi nuenak biziagotu egin nu, emeske nu areago. Ez diot salatuko egun batzuetan lehenago ateratzeko baimena badudala. Eian hurrengoetan zer; egun bezalaxe bada, ontsa, ene sartzen sartuz gero, ez da arazo, enetako bederen ez, haiendako baizik. Pullita zertxo agi daitekeen.

* * *

Guk ez dugu geronen burua idurikatzen esku artean buztanik gabe; beti ukan dugu behar hori, lizeo garaiaren akabailatik harat.

* * *

Podcasta: Transmisione kate pornoak Eskual Herrian.

* * *

Egun ere atera naiz lehenago eta etxerat joan. Egun ez zen nehortxo ere. Egun laguna zabaltzan zen, ekheerritan zen. Sartu bezain ixila atera naiz etxetik eta turrustakoaren klikatzerat joan.

* * *

Iduri pornoek eman ziguten bultzada baitezpadako izan da idazten ohi dugunaren idazteko, hamaikatxo hosto atsegalez betetzeko.

* * *

Atsegalearen erromantizatzeari potta eman diogu diskan. Azalean gu pikarrai, erreka batean pikarrai, 1891ko halako erretaula batean bezalatsu, ez bainaiz izenaz oroit, edo 1994ko Sirens deitu filmean bezalatsu. 

* * *

Zaleok izigarri ederresten ditugu maitagarri zaizkigun neska pornoak. Koi gara, eta neska geroago eta haboro ere bada koi, haboroxenak gizonkari, bixtan dena.

* * *

Egun bazen norbait neskarekin. Berbera naski. Lurrerat etzan naiz eta xirriki-xirriki agertu dut eskuin begia. Pott eta pott ari ziren biluzik etzinik, guziz elkarri loturik. Pottik ez, gaizki azaldu dut, ezpain-ukaldika, muturra elkarri milika eta milika elkarren burua atxikirik. Hasi berri ziren nonbait. Neskak bazuen kolore pullita ekheerritan harturik. Bikinia bazuen lurrean nolanahika. Eta hasi zen, hasi, intzirika, oihuxkaka, intziri-oihuxkaka; pixkirrin batez baratu naiz ttottoturik entzuten eta lekuak hustu egin ditut. Usaiako orenean agertuko nintzen eta oro usaian bezain txukun, janaria beroturik eta zabaltzako mahaia jauntzirik. Hura lehen lurrean nolanahika botea zen bikinia soinean. Usu bezain amoros, bai baita maitagarri, guziz dut maitagarri. Baleki badakidala, ikusi egin ditudala. 

   -Aizak, gauza bat adierazi nahi diat.

   ... Soshanna sendi naiz...

   ...

   -Strudel hartu diadala ostatutik. Goizean ogitarat bidean ohartu nuk ukanen zutela eta itzulian galdegin diat eta baziaten. Hozkailuan duk.

   -Eskarrik anitx, kuttuna.

   Zoriontsu da laguna. Kori kola onki xu. Ni atsegale porrokatuago.

* * *

Eskuarazko bortz antzezlan izanen dira Tolosako (Okzitania) Nazioarteko Antzerki erotiko jaialdian. Bortz. Iaz laur izan ziren. Aurten bortz.  Esteka klikatuz gero, horrat zein diren eta zein duten mamia.

* * *

Guk asera, nahierara egiten dugu lan. Mutilek zenbaitetan tentsione handiz egiten dute lan, gainezka egin behar, ixuria agertu behar; halarik ere, ez da arazo batere, prefosta. Zorioneko gara guziok noiznahi ahal dugulakotz larrua jo, karrikako gabezia ekidin dezakegulakotz.

* * *

Maitagarrizko neska lohi zenbaiten eleak deitu liburua ari naiz irakurtzen -azi zait laguna irakirtzen gau oroz astozuriaren gainean- eta biziki lakt dut. Hamaikatxo neska kontu-kontari, noiz hasi ziren atsegaleago, nolaz, non, norekin, noiz sos irabazten eta halako. Guzien artean August Ames zenarenak maiteenik ditudanak dira.

   Lagunak goxo du irakurtzen, eta ezin hobeki modulatzen du ahotsa. Noizbait erraiten diot ez segitzeko eta harixe lotzen naiz biziki goxa dadintzat eta geroko loa egundainokoa agi dakiontzat. Eta holaxe bolada batean, prefosta.

* * *

Durangoko Azoka. Ezinbertzezko liburuak. Guk zerrenda bat adelatu dugu. Horratx: Maitagarrizko neska lohi zenbaiten eleak, Eskual Herrirat ezkondu nintzen, Alberdaniarik alberdania ene apartamentukideak edo Noizbait baraturen, no ? eta Arabako urtegietako atseginaldiak. Xehetarzun gehiagorentzat klika ondoko ipurdian.

* * *

Irakaskidea eta biok kanpoko halako ikastaldian gara. Bi asterentzat jin gara. Hondartza badugu zangoen gainean hamar minutarat.

   Nahi du ni harekin izan nadin, eta ni gogaltsu, prefosta. Noizbait mutil batekin atera zen. Orduko mutilak ikusiz gero, ohartuko da ez naizela gizendu, ez naizela ama, ez naizela ezkondu... Aitzitik, ontsa ninduan eta hobeki nuk orai. Hik zer uste ? Zer usteko nuen, ba ! Maitagarri zitzaidala, gostu-gostuan ariko nintzela harekin, bapo ibilaraziko nuela hunkika, amontegin-eta. Ixildu egin nintzen, bixtan dena. Balekibale. Hobe halako egoera jasan eta eian jasanen nauen, ezen ez oro adierazi eta ezezkoa bildu. Gainerat, beti ditut Interneteko neskak eskuragarri. Hobe nuen ixildu eta ixildu egin nintzen. Gainerat, hark ni maitatuz gero -hauxe bai, hauxe, ene idurimena-, elkarrekin ateratzerat hasi eta arazoak hasiko lirateke, bikote-aferak eta halako. Ez, nagi, ezetz, eko !

* * *

Gramatika pornoa.

Jonek eta Mirenek elkar maite dute. Bada Jon, Miren maite duena eta, bertzalde, bada Jone, Miren maite duena.

Neskak tole, tole eta boti, baltsan, eta elkar gainkatzen dute halako buztana jauntzirik.

Atsegalez gara elkarretaraturik.

Aurtengo udako bakantzetako, laur neska elkarretaratu ditut eta bortzok ontziratuko gara ene ontzian. Hirur aste emanen dugu Mediterraniar aldean. Aizak, to, bikinirik ez, eztia ? Idorreratzeko edo baizik ez, eztia ? Ala baietz erranen eta nahigabetu eginen gituk. Ez egin, gero, guri halako txarkeriarik ! Nor garen eta zer garen ez duk hik porrokatuko, nihortxok ere ez dik, gero, porrokatuko. Ez horixe !

Erabil gaitzak purtzika, txotxito, gu pitzi-patza emanik elkarri ariko gintzaizkiono.

Elkarri hunkika ari izanik, utzi behar ukan genuen hain xuxen lehendabiziko haurraren jiten ikusi genuelakotz.

Elkarren ferekatzen ariko zaretelarik, Benitoren Amodiozko poema parako dugu entzungai, eta halaxe ariko zarete, geroago eta suharrago ariko, ziek, no, intziri-oihuxkaka, baina eihera apalean, musikaren entzuteko gisan. Akort. Ekin !

* * *

...eta egun oroz, goiz oroz, izaiten da neska bat etxeko leiho baten hegian ttottoturik, arropa arinetan eta ortoz, eta agurka hasten baitzait beheretik iragaiten naizen aldikal. Goiz oroz. Ene adina ez badu gaztexeago. Beti zait mintzo eta beti dit zerbaixka eskuaraz; badaki eskualdun naizela eta atsegin agitu nahi zait. Nik kreoleraz erantzuten diot, baita eskuaraz ere, prefosta. Herenegun, baina, ohartu nintzen herenegun artio ttottotzen zela orai ttottotzen den leihoaren gainekoan; oraino ere badu bertze leiho bat, baina hura lehena da eta hor ttottotzeko orde hobe luke atarirat atera eta bertan ttottotu. Batek jakin zer eginen ote duen. Gogoa pasako zaio, naski, noizbait ez da horretan ariko. Nik laket dut neska, baina bada bertako hamaikatxo neska irlan, hamaikatxo turista orobat eta ni hasi beri naiz hemen, eskolako andereñoak ere ez dira entraaleko. Nik uste hondarrean musu-huts joanen naizela hemendik; musu-huts joan eta Eskual Herrian ere musu-huts, baia arrazoia bertzelako. Ororen buru, beti narama naramanak berber lekurat: Internet alderat, eta bertan bertako nesketarat, berauek baititut zinezko maiteak, zinezko maitaleak, maiteenak.

* * *

Oxtion jakin dut badela talde bat Manosfera izena duena. Hartaz irakurri dut eta, harat, bertze gauza bat leporat, lepoan harturik aitzinet segitzeko; Al-Assad kanporatu dituztenak eta berauek laguntzen dituztenak ere bai, baita Al-Assad bera eta berau laguntzen dutenak.

   Beraz, lepoan baderamazkit fatxi itxuran ari izaiten ez direnak baina fatxi direnak, fatxi itxuran ari izaiten direnak baina badirenak eta harro baita harroputz ere; golli itxurakoak, berauek Eskual Herrian abertzale ezkerrari aitzi errege bera baino erregetiarrago agertzen ohi ziren; erregionalista pezetazaleak, ustezko aitzinakoi modelnoak; ba omen dezaketenak eta gehitzen omen dutenak, erregekoiak, armadakoiak, eltzetzuzaleak, banketxeak, feministak, Le Penkoiak, Macronkoiak... nik dakita zein ere; eta kanpoan fatxiak, Al-Assaden aurke orai terroristak ez omen direna eta horiek terroristatako ez dauzkatenak, Al-Assad eta bere koiak, yihadistak, sionistak, islamistak, talibanak, inperialistak, Putin eta Zelensky, Trump, manosferarrak... Nik dakita zein ere. Beharrik gazte bainaiz.

   -Ze, tto, ohartu nuk bertze zerbaixka hartu duala lepoan.

   -Bai, manosferarrak. Ez ninan taldea edo dena delakoa ezagunik. John Waynek bere filme batean halako andur talde bati erran ziena neronek ere hauei: patulea.

   -Konkorra sortuko zaik.

   -Ez dinet uste: amak gaztetto nintzelarik, halako kaskañoak emaiten zitidaan bizkarrean, hain xuxen ez okertzeko.

   -Hobe duk maite dituanak emendatu, halako oreka eginen baduk.

   -Hi pisu galanta dun, askitto orekatua dinet bizkarra, baita bihotza ere.

   -Hi bai pittoa, hi !

   Kar-kar-kar.

* * *

Goian aipatuen aldetik ahalaz urrun, alabait urrunen, batzuien aldetik askitto zail, zail xamar, zail, zail-zail...

* * *

Maite dut ene liburuen eta neska maitagarri artean egoitea. Liburuak baditut hamaikatxo -geroago eta guttiago erosten dut-, eta egoiten naizen neska maitagarriak aski eta sobera dira. Xantzadun naiz.

* * *

   

* * *

 

 

 

 

   

* * *

* * *

 

 

 

* * *

 


Utzi iruzkina: