ATSE-ATSEGALEAK ETA BUTERRAGO
Ene sorlekuan bada kazeta bat, berripaper bat: Zaharrak berri du izena, baina jendeak Zaharrak erraiten dio. Bertan bada hainbat sail, usaiakoak, hala nola, barneko berriei buruzkoa, ondokoenei buruzkoak, nazioartekoak, Ekonomia, Kirola... Hauezaz guziez gain, bada atsegaleei buruzkoak: atsegaleak albiste, eta halakook plazarat agertu behar. Herri likiskeria da eta aspaldion hostoalde bat ez ezik, biga ere ukaiten du usu, biga, bida, bide. Nik maiteen dudan saila da, baita naturari buruzkoa ere eta udan Udari buruzkoa, eta bertan hamaikatxo argazki, eta bertan hamaikatxo neska uretan edo ekherritan, edo uretarik kanporat. Aitak erraiten dit hura gazte zelarik, usu agertzen zirela halako argazkiak -neskak eguzkitan eta hola-; noizbait, baina, eten eta halakorik ez, pekatu mortala zela erabaki zuten arlo horren arduradunek, gibelkoien tankerako baitziren, izan. Aitak neskak larru has ageri diren hamaikatxo prentsa zati edo ebakin badu gorderik. Neska panpoxa horiek orai hogoitaka urte buterrago, ama edo amatxi ere, eta abertzale prentsara zen. Nola aldarazi dituzten gauzak gibelkoiek eta ustezko aitzinakoi modelnoek, eta batzuk bagara inguraturik: norat joanik ez.
* * *
Intziri-oihuxkak ez dira soilik karrika kantoi bateko ekinaldiak eraginik.
* * *
Futbol entrenatzaile batek eskutitz bat plazaratu du prentsan eta bertan ageri da bizi-biziki eskerturik laur neska nahi baitziren harekin amultsuki ekinean. Sinaduretan entrenatzailearena eta laur neskena.
* * *
Ni-tik gu-rat. Azken filmazionean aimenge ageri naiz, nihaur, goigoiñoari ekinean ageri, gainezka egin eta kito: ikuslei agur eta lana bururaturik. Hurrengo sekuentzian, aimenge ageri naiz, berriz ere goigoiñoari ekinean, baina bertze neska bat elkartuko zait, ondoratuko eta baten ageriko gara zein bere goigoiñoari ekinean, gainezka egin eta kito: ikusleei agur goxoa eta lana bururaturik. Buterrago: hurrengo sekuentzian, lehenxeagoko biok ageri gara eta bertze neska bat elkartuko... eta hola zazpi elkartu artio, Eskual Herriak hainbat elkartu artio. Ordu artio zein bereari ari ginen, baina geroztik elkarrenari. Ororen buru, egundainoko orgiara, eta berau ororen pizgarri, ikusle guzien pizgarri -ikusle guzien hunen pizgarri, etxerateko sosen pizgarri.
Halaxe izan da eta bego, boha, a.
* * *
Eusliterotik, eskual literaturaren begia eta egia, eskualdun irakurzaleon hun-ixtapeen berogarri. Arramaiatzaren 24tik 30era bitarte, eskual literaturaren plaza izanen da Arabako Errioxako Bastida. Gomitak izanen dira batetik Blue Angel eta Tiffany Thompson porno starrak eta bertzetik Itxaro Bordagarai, Iban Zaldibia eta Aitor Aranalde idazleak.
* * *
Gu xikokari ohilduak gintezkeen, baina ez gara; zorionez, ez gara, ez: hamaikatxo ikusle badugu, gure profesionaltarzuna miresten duten ikusleak tole ditugu, haiei esker bizi gara eta guziz eskerturik gituzte; hortakotz, mozkin geroago eta hobea eskaintzen dugu, gu xikokari geroago eta hobeak baikara, izan. Gora gu ta gutarrak !
* * *
Gu. Gu gara. Noizbaiteko kantoreak halaxe zerasan: Ni naiz, hi haiz, hura da, gu gara... Eta segi egiten zuen (bon, segi egiten du, kantore baita, betiereko, beraz).
Gu, eskualdun aktoresa pornook, oroz gainetik mutilak maite ditugunok, maite-maite, etz zenbaitek neskak ere, baina lanean zein-nahirekin ari izaiten garenok. Gu.
Nitasunak Oaia du izena. Oaia naiz. Zu ez dugu sobera ibili; gu, aitzitik, bai, ni eta gu, baita ziek ere. Ziek, ikusleok, maite gituzuenok, zieri esker bizi baikara; ziek, geroago eta haboro zaretenok eta udan zieki bilduko baikara Arabako Errioxako Bastidako plazarat (bertako ostatuak bertako ttanttaz ausarki beharko dira hornitu, Herriko, kasu).
Herrirat ez girateke garen guziok, bena izanen garenok bagara. Mementoan, agertuko diren ikusle gehienak arrotz dira; kanpamentua, beraz, handitzen ari.
Geroago eta gehiago gara larrutan usu ari izaiten garenok eta larrutan ari izaiteari esker bizi garenok, gu, eskualdun urdaxkok. Eta ahal dugun aldikal, Albinarat biltzen gara, Arranguarat, Sarriarat, Allotzat, Leurtzarat, Bidarrai aldeko Baztanat eta ere bertze nora-nahi, eta beti ere mutil elibat lagun, xikokan ariko garenak.
* * *
Zinematik atera, gaua zohardi eta beronek ekarri zidan atsegina sexu gozamenaren iduriko agitu zitzaidan.
Kito Gasteizen egoitea. Etxerat itzultzeko tenorea nuen. Gaiherdian bertan izanen nintzen eta bertako Alde Zaharrean elkartuko nintzen maitariekin, handik guttira haien galtzarbeak pottez beteko nituen, bilorik ez eta pottek lurralde nasaia.
* * *
Etxerat sosak ekarriko baditugu, arlo lumerikoan izan behar ginen eta bagara, bertzordutik ari ere.
Nik udan Arabako urtegietarik emititzen ohi dut, bertan ibiltzen ohi naiz biluzik; neronen burua grabatzen dut edo bertzeren batek nu. Nue. Eskual Herriko herrialde hunetarat jin nintzenez geroztik, zoriontsuago naiz, neronen burua eskualdundu nuenez geroztik, hobeki bizi naiz, eskualdun artean bizi; orai, Gasteiz Antzokian badut antzezlan bat; Oihuxketarik intzirietarat du izena eta neska batzuk ageri gara larrutan ari izaiten gareneko hotsen egiten. Bertze herrialdeetarik ere ari dira jiten haien hotsen antzezterat. Ikusleak izigarri goxatzen dira, aretoa mutilez gain-gainezka eta neskaz gainezka.
* * *
Eskualdun neska pornooi dagokigunez, geroago eta haboro gara, tole, eta mementokotz Eskual Herritik gutariko ezein ere ez da lekutu, are: iaz laur neska jin ziren gutarterat eta egun laketurik ditugu, euskaltegirat joaiten dira egun oroz, goiz oroz goiz oroz IKAren eta AEKren bezero.
Halarik ere, hobe dut ixildu, zer agi, gerta eta hel ere. Halakotz, ixil nadin, gero !
* * *
Orai, Simona ari da hamaikatxo mutilen artean. Neroni ere ariko naiz delako saldoaren artean, baina dagokidanean: noizbait Simonak erranen du mutilak goxo-goxo direla eta nahi lituzkeela partekatu, orduantxe agertuko naiz ni halako aztal goradun oski beltzak baizik ez soinean, eta erauntzi eginen dizkidate guziei guziz pikarrai ager dakienentzat, neskari ere pikarrai, hasiko baitzait hunkika eta muxuka, oraino ere salda bero xortak aho-ondoetan. Gerokoa badakikezie, ez: badakizue. Zeuek, irakurleok, adieraziko gerokoa zer izanen den ? Merzi biziki !
* * *
...eta ohartu ginen urtxuriari zegokionez, deus gutti bagenuela egina; nik banuen zerbaixka eginik, non eta Arrangua aldeko halako kaskoñoan, baina izurritea aitzin. Ahulgune hori indartu behar genuen, erran nahi baita, adelatu behar nuen neronen burua urtxuriaren biltzeko, egiteko ere, baina sustut biltzeko. Egitekorik behinena ukanen nuen urtxuriaren biltzea. Heldu zen udan izanen zen, bi hilabete ments eta euria ari zuen; biharamunean, Iruñean, Palestinaren aldeko karrika-agerraldia izanen zen, Gasteiz Antzokiari poxelu eta behaztopa, ait´et´amak sasoiko, amatxi-aitatxiak orobat, haur eskolako laguna ordainekin amorosturik: Egun jin den neska ortoz ukan dinet psikogelan eta bai zango pullitak, axaxalak gorrail.
* * *
Guk, guk bidea prestatzen dugu asko jendek egundoko atsegina bere dezantzat. Zein da genozidioaren antonimoa ? Berau geronek dugu prestatzen, bidea prestatzen, edo antzekorateko bidea, ori.
* * *
Loteriari esker, halako untzia nuen erosi eta Arabako urtegian ari naiz, beti ere bizpalaur neska lagun, Aldapan gogaturik. Horrat, horrat enetto bat hozkailurat garagarjusketa heldu: larru has badut, baditut. Nik badut bainatzekoa soinean, haiek halaxe nahi nute: haiek pikarraigorri eta ni arraoparen bat soinean; orai badut bainatzekoa soinean, baina atzo nahi zuten haietariko battoren debardeur muskerra soinean ukan nezan, arto muskerra bezain muskerra zen debardeur llaburra, xilkoa agerrean. Untzi handiago bat eros nezakeen, Mediterraniar aldean eser, baina heben, Eskual Herri hunen barnean nahi, ait´et´amen lurraldeko uretan, hain xuxen. Eskual Herria, Pays d´amour, la vie s´habille de nudité, et le monde est beau, malgré... orai ustezko aitzinakoi modelnoak goiti-beheiti -edo sionistak goiti-beheiti- eta beti gilbelkoiak goiti-beheiti. Hala eta guziz ere.
Banintzen ni eskolan, bertan ezin hobeki; izanez ere, banintzen erreientsa artean tapiz gelan eta neskak oro baziren antxume, ortainzurik, zangoen gainean -haiek halaxe erraiten dute, nondarrak diren-noiz eta ere oroitu nintzen banuela txartela erosirik, erran nioten komunetarat joaki nintzela eta aldategikoetarat jo nuen. Hantxe nuen segapotoa eta bertan zorioneko txartelaren argazkia, kontsultatu egin nuen eta ezin sinets: irabazle nintzen ! Bozkarioa altxatu eta nesken arterat berriz ere, haien xilko-zango-hortzagin osasuntsuez goxatzerat.
Orai, lanik ez eta berotean, udan oroz gainetik, belauntzia -belauntzi baita- neska pullitez zapart: ez dira eskualdun, baina eskuaraz ikasten dute eneki, aramaioeraz gain, Estellerrikotik harat, Antsoko bortuetarat bideko erak ere.
Biharko egunari pentsatu behar dut, zer jateko adelatuko diotedan... Harat, zadura-badura, ratatouille, pisto... azpizuna etziko, igantearekin dioten adelatuko, baita pasta entsaladara, berau ahotik ezin utzirik adelatzen dut.
Kito, Ekuador capital Quito.
* * *
Urak eta Erotismoak ardaztuko dute Arabako 10. Zinema Erotikoaren Hamabortzaldia. Berrogoita hamar filme izanen dira ikusgai. Aurtengo ikusguneak Gasteiz, Bastida, Oleta, Egino eta Angosto izanen. Aurtengo salneurriak ere modu oneko.
* * *
Nafarroan eskualdun osoak ehuneko 15 omen gara; puritano jendea... ez dakit ehuneko zenbatekoa ote den, baina ullan eta aantxu ehuneko osoa; gainerateko seietan ez dut uste aunitzez guttiago den, batek jakin.
A, zenbat beharreztenkeria lepoan hartu eta aurrera segitzekoak ! Zenbat !
* * *
-Zer gisa deritzan egungo eskual pornoari ?
-Arras ongi. Ene aburuz, eskual pornogintzari heldu dion azken belaunaldi honek, eta nagusiki neska emaztekariek, eginikako ekarpenak izigarri joritu dutela mundua.
* * *
Neska pornoak maite-maite ditut, eskualdunak oroz gainetik, prefosta; txundigarri iduri zait haien jokaera, hain ahalkerik eta konplexurik gabea. Eta eskualdunez gain maiteen ditudanak maitagarri zaizkidanak dira: gazte -ez denak-, sasoiko, karan, ahalkegabekeria likitsa erdigunean, eta erdigune hau aunitzen arnasgune.
* * *
Norat beha eta hura ikas, eta aspaldion ikusi dut hamaikatxo iduri neskei galtzarbeetan pott eta muxu, mihi eta aantxu klika. Neronek ere nahi dut eta aspaldi hunetako nekei egiten diotet, haiek abiaduran harritu egiten zaizkit, uste baitute pottotta nahiago dudala, nahi baitute pottotta milika diezaiedan, baina ttipi-ttapa, ttipi-ttapa onetsi eta izigarriko atsegina biltzen dute, egundainokoa, eta otoi, de grâce, errepikatzeko.
Gero, gauean, azken zintzur bultialdia Garraxin eta etxeraturik, lau galtzarbe ukanen dut, lau-laurak pottotta bezain aratz. Badakite ene gustuaren berri eta sekula santan ez dietela halakorik eskeini edo egin. Eta uzkia ? Guk uzkia nahi dugu mihizta diezaguten, gu pitzi-patza. Orobat !
* * *
Ez da gezurra eta ez du iduri, baina Iruñean eta Gasteizen badira talde bana kideek telebirtzara izigarri laket baitute eta nahi dute ETB filme haboro izan dadin, baita asko filme erotiko izan dadin ere, erotiko eta eskuaraz. Jai dute. Izanez ere, eskual telebirtzara ponteigel eta ustezko aitzinakoi modelnoz bete-beterik da eta hainbat arlotan badira gogaide eta, beraz, ondorioa berbera. Bertzalde, eskual kanale erotikoaren sortzeko urratsak aitzinet ari dira, pausorik pauso ari dira bidea eginez geroa irabaziko badute. Gasteiz Antzokia nekez zabaldu bazuten, eskual kanale erotikoak jai, ja-jai.
* * *
Edder dira gogatzen nuten nesken intziri eta oihuxkak. Ezinezko zait ezinean naizela haiekin egoiten naizen aldikal: orai artio panan sekula santan ere ez, ez ahal !
* * *
Atseginak dena hartzen dienean, enea egundainoko bilakatzen da. Egi-egia erran, atsegina eragiten diotet nik atseginaren eskuratzeko, baratzekoak bezalaxe: berauek izigarri artatzen ditut goxo izan eta haietaz goxatzeko. Neskez kestione, berber gauza: izigarri amultsu jokatzen naiz haiekin nik bizialdia alabait goxoen iragaiteko, eta neskak beti ere teiu, jator likits, ahalaz eskualdun. Mahaian bertako atseginak, triparen gozamenak, eta haien inguruan neska pullitak itoteka jan eta jan, iduri baitute otseme gosailu, hain xuxen eni -eneari- lotzen direnean bezalaxe.
* * *
Ari izaiten neskak nik dakita zer balira... zera... hondartzako besobaloizale balira nagusitasunez sailkatuko lirateke... Eskual Herriko taldekide balire, munduan txapeldun, u.
* * *
Zoriontsu naiz. Karan zarete. Eskualdun (beharrik !). Gazte naiz. Gazte gara. Gu Montmatren. Eroxka gara.
Udara da. Ikusi zituztet eta, harat, eskualdun, ziek biok eskualdun ! Bidarraitar bi-biak ! Aita zena gaztean usu joaiten zen bertarat, bertako orduko ud´orozko barnetegirat agorril pasa, bertarat irakasle, bertze bi kidereki. A, nihaur ere eremaki ninduen harat. Zenbat aldiz! Hainbat urtez ud´oroz bizpalaur aldiz harat, Bidarrairat, Baztan errekarat, tarranta ezker utzi eta eskuinaldeko bidexkari loturik, halako harritzar batzuien gainean, batetik bertzerat, denboraren poderioz ni airos-airos ibiltzen bainintzen haien gainean. Zer den oroimena ! Aita zenak bizi izan zen azken urtean ere bazegien mementu haietan, baita Nikaraguakoetan.
Orai, ene aldi, munduan bizi naizeno ene aldi; biziok biziekin, ni haiekin, gu elkarrekin. Ene zori ona eta zoriona ! Eian haiek haiekiko enea sendituko duten baina ilargirat ta itzulian baino luzeago. Zazpi ahalak eginen ditut.
-Aizak, Pettan, eta Conamararat ere joanen bagine ? Gureki jin nahi ?
Ene kitatzeko asmorik ez, arren. Infiniment !
* * *
Belauntzian emaiten dugu oren aunitz guziok xaramelan, kantu-xarameletan eta xikokan, larrutan. Zinez ditut neska hauek xikokari eta kantari biziki xarmegarriak. Zori ona haiena belauntzian eta enea haiekin areagotua, ezin sinetsia, egia erran, baina zinezkoa. Osagarria lagun, luzarako balitze ! Agian !
* * *
Emaztea lanetik etxen sartu eta, pottik ez, moltsa utzirik aldatu ez, bokata eian nolaz zen hasi da, zerbaixka bildu ere du. Nik erran diot ez dela jin pott emaiterat eta hark astirik ez eta nik bokatari lotzeko ukan duela, ukan; ez diot buterragorik erran, ez ahal zen haserretuko; hobe nuen ixilik egon: erraitekoa banuen erranik, begitartetsu erranik eta bego horretan. Halakotz, jatekoari azken hunkialdia eman eta bazkaltzerat.
Emaztea ez baita jiten atse-atsegaleei buruz, bi horietaz kanpokoez, noiznahi.
* * *
Gure ekoiztetxeak, Eskualpornek, zortzigarrenez irabazi du Europako Pornoztaldi deitu festibala. Ekitaldia Aostan izana da. Ikusleak ehunka bildu ziren ibarrerat.
* * *
Xikokan maiteago ditut neskak intzirikako mintzajean hasten direlarik -berenhalaxe-, oihuxkakoan ere -aurkitto. Ordian, heien egiazko eta zinezko mintzaia ez da eskuara, errana baizik, erran nahi baita, intzirikakoa edo oihuxkakoa. Orduantxen ditut ontsa entelegatzen, orduantxen goxatzen naiz asera, nahierara eta nahikara heietaz guziez.
Halaxe !
* * *
Gogotik ditut xikokari, xikokari pijo, gogotik emaiten dira pitzi-patza gainka ditzadantzat; zenbait Jinkoarenak diren bezal-bezala izaiten dira haiek eneak zenbaitetan, nahi dutenean; eta usu ez dute nahi ukaiten. Ontsa da: gogoa beti dut xut, aukeran buztana baino xutago. Halakotz, beti nute prestik, beti nute betiprest, beti egiten dizkiet miraiak, berauek beti dira haien aldetikoak baino apalago.
* * *
Guk, honat bildu garen neskok, oroz gainetik xikokaldia emaiten dugu. Zer gara, arren ?
* * *
Mutil harekin bakartu egin ginen. Zeinen izan zen handi gozagarria harekiko denbora luze hura ! Zeinen izan zen gozagarri gogoangarria !
Bakartu egin ginen, baina, egi-egia erran, bakarrarazi egin genuen, hark arazorik ez. Usategitik atera ginen egun batzuietan eta harekin joan ginen askitto urrun nolanahikako zernahi emanen baligu, hark guri, usategian guk hari.
Jendaldetikurrundu ginen; geure genuen, gureturik genuen, hark ahal zuen. Usategian lanak egin behar zituzten, haunditu behar zuten eta aukera ezin hobea zen. Geroztik, ullan eta aantxu hamar urte iragan dira eta orduan iragan hori ez da damutarako, aitzitik, guretako on.
Ez dakit xikokan ariko zen handik honat, ez dugu berriz ere ikusi: idor utziko genuen, betikotz aserik, guziz xurgaturik. Lantokia handitu eta ederragotu egin zuten, bertze bzero batzuk jinen ziren eta guziek ukan zuten -badute- hartze zutena. Batzuetan, tartean diren lankideak hartaz mintzatzen zaizkit, zozoen elean ari izaiteko astia dugularik. Oraino ere badute gogoan, neronek ere bai. Edderki izan zen jendetzatik alde egina: harekin egundainoko jokaldia egin genuen, inobreka jin zitzaizkigun atseginaldiak.
* * *
Emazteak ez du bertzerik gogoan: atse-atsegalezkoak ez direnak, hobe baldin badira lan-neke-nahigabe-atsegabezkoak; zenbaitetan, deitu egiten nu, baina sekula santan ere ez da atse-atsegalezkoez kestione, sekula santan ere ez.
Ez dajiten, ez du nahi.
* * *
Mutil banaka batzuk baizik ez ditut nahi, eta mutil banaka horiek guttitan. Halakotz, udan ere, nihaur ibiltzen naiz, urtegian usu eta biluzik. Zoriontsu naiz; eraikin edderra naiz: batekin jakin noizbait ez ote naizen harri lurrerat amilduak izanen. Baliteke. Mement hori aitzin, barnean hamaikatxo ekitaldi goxo, bata bertzearen ondotik goxo, eta gerokoa gero.
* * *
Usategia zabaldu dute urtegian eta nik banekien, lanketa joan eta hartu egin nute. Leku erogarria da, hegian eginik, ur-zelai-bortiak ikusmenean ikusgarri. Bezerorik gehienak gizonezko dira, prefosta, baina bada emezterik ere, eta ihaurri. Hurran, badira halako belartze eguzkitan egoiteko prestatatuak, baina gure etxeak badu igarikagia eta honen eremua aski eta sobera. Halarik ere, batzuk kanporatzen gara tarteka udan, eta belartze horietariko bateko ostaturat joaiten. Maite baitugu, maite, ostalerra, begitartsetsu baititira, izan, ostalertsak, haren arrebak. Badakite gu ondoko etxeko langileak garela, lilitxo garela, ailart, julis. Are: berak ere jiten zaizkigu bisitan. Are: lagun gara, adiskide, min eta mami. Gutarteko bertzeren batto ere bazen, baina orai ez dira gutartean ari; halarik ere, segapotoz nahiz ordinagailuz harremana oraino ere bada hor, eta ostatukoak berek ere gogoan,
Aizue, morroiok, gure gogoko mutilaren arrebek halako bikini llaburra soinean egiten dute lan. Amorostuko zinatekete ezagutuz gero. Gutarteko neska bi guziz dituzte amorosturik, baina ostalertsa horiek mutilak laket, badakite. Xantzaren makurra !
* * *
Amets zoroak mementoan putzurat ez eta ari naiz, ari, haiezaz goxatzen. Ari bainaiz Corn Islanden kospeien gidari, ari baikara lagun bat eta biok.
Izanez ere, gu ikastolero gara; ait´et´amak gazterik Nikaraguan ibilirik eta guk betidanik ukan dugu pinoleroen berri. Orai urte gutti, ikasketak bururaturik, honat jiteko aukera ukan genuen, laur burrasoak bizi-biziki poztu eta seiok jin ginen; gu bertan gelditu ginen eta burrasoak berriz ere itzuli ziren Managuarat, egun batzuk pasa.
Eta gidari gara. Eskual Herrian bada hamaikatxo jende jakitun eta bisitari bat edo bertze ukaiten dugu, aukeran guttitto baina (bidaia kario izaiten da).
Oroz gainetik, urpeko esperientzia ekaintzen dugu, urpeko harat-hunatak. Gu zinez jauntzirik garen mementu bakarra horixe da, eta ez beti, noraino beheititzen garen, noraino nahi duten kospeiak. Bertzenaz, bikinia soinean, eta kospeiak zeintzuk diren, sagar agerika eta biluzik ere. Kasuaren arabera, kospei motaren arabera.
Lehengo egunean, VXMkoak jin zitzaizkigun eta iaz Herri Txkiki, Infernu Handikoak halako saio bereziren egiterat.
Beraz, hementxe bizi gara gu, ikastolero garen hauek, Bastidako eta Sartagudako aren hauek, NUPen ikasi dugun hauek.
-Aizan, Ihintza...
-Zer da ?
-Kubatiko deia.
-Kubatik ?
-Bai.
...
Harat joaiteko galdea egin digute, nahi baikaituzte han ere gidari. Amentsa handiagotzen ari. Ez ahal du zapart eginen !
* * *
...
-Tigray ?
-Bai, Tigray.
-Ez ez dinet ezagunik. Zer da ?
BERRIAn ageri zen eta eskuratu egin nion kideari; testua eskuaraz zen, bixtan dena, eta angeleserazko itzulpenari eragin nion.
-Ene !
...
Kidea eta biok ari behar ginen; bi-biok ginen biluzik, mekanikara, baina, eni ariko zitzaidan, ni pitzi-patza eta uzkiti behar ninduen jo; kideak delako mekanikara ariarazi behar zuen eta, ni gidari, ene beharraren arabera, delako mekanikari agindu; bertzaldean, filmatzaileak, laguntzaileak eta ikusle batzuk; langileak mutil eta ikusleak neska. Memento hori gustatzekoa izan zen eta gustatu egin genuen, eta izigarri gustatu zitzaigun.
* * *
Gu beti gaude zeresanaren emaiteko prestik, eta zeresan onak biltzen ohi ditugu, are: aurkako zeresanak ongi jinak dira: ontsa ari garelako marka, a.
* * *
Hor, sagar-agerikako neskak baizik ez, tole ! Banaka, binak, hirunaka... multzoka... Inobreka !
* * *
Zerbait badut gogoan; denbora luzea emaiten dut ordinagailuaren baitako gogoko neskei so -direla bikinia soinean, direla sagarrak ager-agerrean, dilera pikarrai, direla karraskan xikoka- eta neskaren bat lotzen zaidalarik, ahalketu egiten naiz, zer egin edo zer erran jakin ez eta kito; eta orai artio lotu zaizkidanak oro gogoko nituen, gogokoago eta makurrago: zenbat aukerari huts eginik ! Halarik ere, ni beti begirunez eta irriñoa ezpainetan; beharrik ahoa osasuntsu baitut !
Hobe dute bertzeren battori ekin, buterrago irabaziko dute. Eni neskaren bat lotzen zaidalarik, gisako, karan eta begitartetsu jokatzen naiz eta, matrail batean bixiko goxoa emanik, lekuak hustu egiten ditut: etxerat, lehenbailehen etxerat, larri eta estu etxerat, ordinagailuaren baitako nesken bila, haien ikusterat, haiei soz ontsa sendi eta eian loak hartuko nuen.
Lanean ni mutil bakarra eta sekula santan ere ez naiz haien otorduetarat joan. Pentsatzeak berak jorik uzten nu. Nagi, nagi, nagi; ezin hobeki ibiltzea daukate, hala ere, beti ere, prefosta, eta ni ez agerturik haietako on, ni agertuz gero enetako kalte. Nahikara ibiltzea daukate eta ni ordinagailuaren baitakoekin, ene baitakoekin, komikien baitakoekin, aldeizkari batzuien baitakoekin... halako horiekin.
Eta, ahantzi aitzin: behin baino gehiagotan ostatu baten terrazan iragan eta zenbat aldiz neskaren bat eni halako ele pulliki eta propiki agitu zaizkidanak ! Udan, udan beti. Nik halakoei begi keinu goxoa egin eta aitzinet, zer agit ere, ez ahal nu edo nute deituko edo.
Zenbat oraino aguretzeko !
Ez baitut ez erraitekorik erran nahi, ez baitut ez egitekorik egin nahi. Beraz, hobe dut ez elkartu eta gisa horretan errazago dut ez erraitekoaren ez erraiten eta ez egitekoaren ez egiten. Harremana ezinbertzezkoa eta kito, eta beronen baitan ni ahalaz albait jatorren, gisakoen, adeitsuen, karanen, begitartetsuen eta halakoen. Arrebek erraiten didate donado geldituko naizela, mutilzahar. Bixtan dena. Bo, geurtz Zeelanda Berrirat joanen naiz, irakasle joanen. Batek jakin han zer, batek jakin nolaz, batek jakin.
* * *
Emaztea agertu ez zait, ba, gaur pikarrai pottotta aratz xikokan nahizik ! Hamar urte iragan dira eta geroztik gaur, gaur geroztik lehen aldikotz. Tta ! Eko erran diot, goxo, baina eko, jaunzteko. Larrutan ari izan bagina, jai: hamar urte iragan dira eta hura ez dut uste trebe den -edo bai, batek jakin-, eta nik gogorik ez. Orai artio ez zait jin, ez zuen nahi, arren. Gaur jin zait urtatu berritan, xukadera baizik ez soinean. Tirriagarri zegoen, doike, baina ez, gainerat, buzatanaren muturra hetsi egin zait, soi-doia pixa eta kito: hark ez daki eta ez nion erakutsi behar, ez nuen neska zapuztu behar. Halakotz, ez eta kito, eta betikotz kito segurki. Ez da arazo, ez zait inportik: iduri bidezkoak tole eta, zinez askitto zaizkit.
Ezinezko iduri baina ni birjina. Halaxe da. Gizon erresta, piltzar eta zarpail naiz, ontsa bezti izanagatik. Gogoan dut arazoa.
* * *
Kantaldi pitzatu horietariko batean naiz. Etzi kito. Anartean, dantza, edan eta lo; erdi biluzik dantza, edan eta lo; gutti jan eta usu urtatu. Eta Eskual Herritik urrun, afixetako asapaldi hunetako lelo horietarik: hemen halakorik ez eta arazorik ez; iaz, hamaikatxo aldiz izan nintzen halako aretoko kantaldian, igerileku, hagun eta guzi, oro erdi biluzik, neskak bikinia soinean, sagar-agerika, haguna ardura eta arazorik ez. Hoberena tixerta bustien xapelgoa. Nolako neskak ! Tumatxa, hi !
* * *
Gu eskualdun gara, neska gara, oraino ere bagara hogeitaka, eskualdun neska, eta larrutan izigarri laket dugu, zinez bagara biziki lohi, urdaxka gara, eta maitagarri, nonbait: halaxe adierazten ohi digute jokakideek. Ura bagine, ur, beti ur, edo panina, Pani parnoa paninekoa erraiten die haur hezitzaile batek haurrei pitxerra erakustez, edo ez: haurrek endelegatu egiten dute. Nik hari Uezti: "Ueztirik nahi, to ?" "Nagi, garagarjusa nahiago, no !"
* * *
Eskualpornen denok entseatzen gara bertako denondako bizitze joriaren alde. Hortakotz, ullan eta aantxu zein nahi urdankéya egiten dugu berau ikusleek maitatu eta guk ontsa irabaz dezaguntzat.
* * *
Gibelkoiek eta ustezko aitzinakoi modelnoek gu, lilitxook, ailartok, julisok, urdangok... klandestinitaterat joan nahi. Oldarraldirik oldarraldi ari gara, haiek gure aurkako oldarraldia erdigunean eta guri arnasgunea porroskatu nahi, txitxiki egin nahi. Eskual Herrirat joan behar, bertan arazorik ez, baina gutar aski bada eta ororendako lan nahikorik ez, beraz. Damurik !
Ogi gogorrari hagin zorrotz !
* * *
Tiffany Thompson, Blue Angel eta Racquel Darrian xikokariak omenduko dituzte bihar Gasteizen eta etzi Iruñean. Hirur emazte xikokari gogoan. Halako izenagatik, hirur emazteak bizi-bizirik daude; lehendabiziko biak ari eta ari, gazte baitira, eta hirurgarrena aspaldi utzirik. Guroa goxo izanen da.
* * *
... Onenean -mementoan, bederen- dena pikutarat ez.
* * *
Egun bada neskeneguna, ebiakoitza edo ibiakoitza, launbeta, eta zabaltzarat jalgi naiz behereko butigan ogia eta garagarjusak erosi eta goititurik: aurkitto ukanen dut ekia ezker aldetik, sarri zangoak ekiztaturik eta ttipi-ttapa ttipi-ttapa pixkolterat bidean argitarzun beroa. Asteleheneko belztuago, o.
Zabaltzaren parean badira aitziko etxearenak eta bertzaldean halako kirol zelaiak, eta egun matxak; egun belar hockeyren aldi, baina lehenago, musikara, berau goga-goraki: orai Puedes contar conmigo, lehenxeago El fin del mundo eta lehenago En Tol Sarmiento & Buhosen Sumendiak.
Sagarretan banaiz kremara harturik.
Iruñeko laur bidaiantak heldu direneko ni urtaturik eta aperitifa zabaltzan. Laur agureño dira; Eskual Herriko haur eskolen azken biltzarrean hasi ginen solastatzerat eta bazkaiterat gomitatu nituen. Badakite zabaltzan oihalagatik edo eki axolbeagatik eta zapi batzuengatik, hots, oihaletxola itxuragatik bero handia badela, hain xuxen zizpiltzeko beroa, eta hobe lukete bainujauntzia ekarriko balute: nik bikinia prestik... Harat, oraiko Sweet Caroline para dute entzungai !
Ekia zankoa gainditurik badut zangarrari goiti.
Errusiako entsaladara, hainbat pate mota erreximenta eta guzi, kroketa eta Bastidako arnoa. Haiek Sartaguda aldeko barrazkiak etorriko dizkidate, ez dute zertaz baina halakoxe ditut gizunak.
Mauka-mauka eta dzanga-dzanga. Gantz sor dakigula eta gazkez bihur eta bilaka ! Nik arazorik ez: oraino kilo batzuk har ditzaket, udako bakantzalekuan hamaikatxo hippie saltoki bada eta bertan bikinia tole, zein baino zein llaburrago, laket ditudanez leherra, txürrüpit. On dakigula !
* * *
Haiek maite nute. Halaxe ditut sorrarazi. Maite nute, maite ditut: elkar maite dugu eta haien ondorat noa beti, beti nator, lehenbailehen. Ezin bizi haiek gabe, izigarri naiz haietaz oroit, gogoan ditut taigabe; haienganik urrun bihotza badut poztarzunik gabe, haiei soz, haiekin solasean, aitzitik, bihotza pozez zapart. Ez da holaxe, baina bai halatsu, aantxu holaxe. Halaxe da.
* * *
Haiekin eskuaraz praktikatzen dut. Egun bidaiatu aditza ibili dute, arras ongi ibili ere: aditz laguntzailea da.
Gehientsuenetan ni biluzik egoiten naiz haien aitzinean, haiek beti, eta haiekin bi zaletarzun uztartzen ditut: urdaxka maitagarriak eta eskuara, oroz gainetik Estellerritik Eskiülarainoko eskuara: uskara, uskarara, üskaaz... eta aramaxoeraz ere bai; aspaldi hunetan, sakanera ari naiz sartzen: hirur neska, beltzak hirurak, begiak dundu, hortzaginak xuri-xuri eta Sakanan bizi direnak. Halakoxe ari naiz sortzen.
Beti eskualdun neskak, eskualdun neska likitsak, beti halakoxe, beti horregatik maitagarri, ezinago maitagarri !
Halarik ere, halarik ere, aste hondar oroz ez dut Alde Zaharra huts egiten, berotean -un ciel d´été-, zintzurra busti, neska pullitez begiz goxatu eta etxerat, etxekoen baitarat. Orobat, igarikagian, errekaren batean, urtegian, hondartzan... Bakantzatan aparailuak joaiten ditut aldean etxekoen apartamentuan ikusteko, haiekin egoiteko, bikini askitto pullitak ukaiten dituzte soinean, bularretakoa erridau-triangelu gisakoa eta kulotak aldeetan halako xingolak edo orapiloak, berauek bizkarrean ere bai. Txandrian ere ibiltzen naiz, berotean ere. Zintzurra busti eta etxerat.
Ez naiz gelditzen biziaren emaitetik. Ez naiz gelditzen. Ekuri ez. Boztarioa, haiekin boztarioa eta berau goiti eta goiti, goiti eta goiti: halako neskak eskualdun. Berek dute ene bihotza eskuratu. Tumatxa, hi !
* * *
Sagar has. Hiriko igerileku publikoetan sagar has egon gaitezke eta lagunok sagar has egoiten ohi gara. Bertako ostatua hetsirik da eta bi furgoneta dira sartzean, bertarat joaiten gara zernahiren hartzerat, sagar has, eta halaxe egoiten gara bertan, mahaietan, edo ondoan mahai guziak harturik badira.
Usu ikaskideak topatzen ditugu. Zenbaitetan gurekin gelditzen. Tenorea baliatu egiten dugu.
* * *
Eskualdun neskak askitto hotzik, geroago eta hotzikago, ustezko aitzinakoi modelno, kasu, gero; fatxiei kasu mikorik ez, gibelkoi-espainulista-Frantziazaleekin ibiltzea ezta pentsatu ere, ezinbertzezko ez bada, prefosta. Batzuei zein bertzeei pues, puies !
Arlo honetaz kestione, tenperaturara apal eta beheiti. Habitat berrien bila joan behar, beharko joan.
* * *
Aitatxi zenak behin baino gehiagotan erran ukan zidan ezen hura gazte zelarik herriko apez-serorek begiratzen ziola orori eian zer-nola; zangollaburraren garaian eltzetzuak ere bai; aita zenak behin baino gehiagotan erran ukan zidan ezen zangollaburra hil eta herriko bestetan halako askatasuna senditzen zela, batzuietan eltxetzuak agertzen zela, baina deus gutti egin zezaketela eta arazorik ez; ni orai gazte naiz eta feministak dira hor erne eian zer-nola, eta halako eremuak hartzen dituzte eta bertan gizonik ez; poliza ere agertzen da, baina ez sobera. Apez-serora-eltzetzu-poliza-feministak... Ni aspaldidanik ez naiz herriko bestetan izaiten, itsas hegikoetan baizik: bertan jendea erdi biluzik, ustezko aitzinakoi modelnoen usaiako afixik ez eta arazorik ez: oro bestalier, oro bestaz, oro erdi biluzik eta poztasuna nagusi. Orobat, udan, halako erreketarat joaiten ohi naiz errotaz ibairen batean ibiltzerat, gazte parrasta bat, neska parrasta bat bikinia soinean, eta arazorik ez. Herrirat itzuli eta marimatraka horiek non-nahi, apez-serora kaparrak ere non-nahi, gibelkoiak geroago eta gehiago -piperpoto zenbait agertu ziren bestetan-, jendea geroago eta erdaldunago, auzo herrian komisaldegia...
Itsasoko espezie zenbait bertze habitat batzuetarat ari, nonbait. Neroni ere hasi behar eian norat, eian non egon naitekeen gostuan, urruneko zein alderdi debrutan eta, aldi berean, eian alderdi debru horretan eskualtzaletarzuna atxik dirodan, bixtan dena, haurrak ukan eta berauek eskualdun, baita neska eskualdundu ere.
Batek jakin !
* * *
Bertzalderat ez joaiteko badut arrazoi aski, edo bertzaldekoen artean ahalaz ez ibiltzeko, ezinbertzezko bada, hor konpondu ni eta kito, hor antolatu eta hor berma, jasan eta kito.
Eta arrazoiak dira bertzaldean badirela fatxi fatxi itxuran ageri ez zaizkigunak baina badirenak, badirela fatxi fatxi itxuran ageri zaizkigunak eta badira, zinez, izan; jeltzaleak baditugu, ustezko gorriak, berauei ezin fida; navarrristak, nik dakita zenbat erre ahoskatzen baitute, edo bi erre baizik ez, baina sendo ahoskatuak, gibelkoiak, ponteigelak, ttipi nahiz handi, haien aldeko bozkazaleak...; prentsara... ene ! Nazioartean sionistak, yihadistak, inperialistak, talibanak... auskalo zer jende perrekeria...
Barrikadaz bertzalde hunetan baratuko naiz, beharko baratu, eta bertan iraun, ustezko aitzinakoi modelnoengatik iraun, haien solasagatik eta ekinaldiengatik iraun.
Ez dut norat joanik. Atxiki behar. Beharko atxiki, gero !
* * *
Neskak maite-maite ditut, bizi-biziki maite ditut. Eta laket dut, laket, hamarkada hunetako lelo dioena Bizirik, aske eta lotsarik ez ! Nik zera gaineratzen diot: likits eta eskualdun. Eta gauza haboro gaineratzen nuke, gogorik ez baina. Likits eta eskualdun izaitea ez da, ez ahuntzaren gaiherdiko eztula. Halakorik baldin bada, batek jakin non, beharbada Eskual Herrian ez, beharbada kanpoan; eta Eskual Herrian baldin bada halakorik, ni ikusi ez -ez baita harritzekoa-, ni hauteman ez, ez karrikan, ez terrazaren batean garagarjusa lagun, ez igarikagian, ez urtegian, ez errekaren batean, ez itsas hegian, ez... Ni ezta mamu ere, hutsaren hurrengo huts hutsala, ezdeus guzizkoa, euliak berak ere gainean emaiten ez diren gorotz horietarik... Gaixo burrasoak, eneak, hain maite nidutenak. Goian beude !
Polizek ikusi egiten nute, baita halako hordi arrail kapar horietarikoek, gidari pito putzandiek, haserre egiten didatenek, hauteskude batzuetan egoiteko gutuna igorri nutenek... Halakoetan ez naiz, ez, arren, mamu izaiten. Putxas !
Halakotz, neskekin ezinbertzezko harremanak eta kito, beti ere, atsegin, plaxent, hortzargi eta begitartetsu; neguan, dantza eskoletarat joaiten naiz eta udan zein-nahi lekutako bestetan dantza eta dantza ari izaiten naiz, edo barran, baina noiznahi dantzan hastekoa ere; ez dut ongi egiten: askitto dut estilodun izaitea, eta banaiz, halaxe erraiten dit irakasleak. Berau behin aldegelan sartu zen, nik dakita zertarako, eta halaxe salatu zidan, baizik eta sekula santan ez nintzela dantzari on izanen, baina estilo pullit-pullita nuela, maite zuela eta atxiki behar nuela. Zelako irakaslea neska zen eta aldagelan baginen hamaikatxo, ni mutil bakarra eta denok pikarrai, noiz dutxatuko zai. Aldagela ororendako, arazorik ez. Nik, arren, lorian. Doi-doia atxiki nezakeen buztana apalik, ixtapea bilorik gabe, neska haboroxenak ere hala, hots, aratz,bilorik gabe. Udara da.
Ez naiz ertzo, baina ullan eta aantxu bai. Edo banaiz, baina ez irriskugarri, ez perilos edo lanjeros. Ez, nagi, eko. Eta jendartean ez naiz sobera ibiltzen, eta ibiliz gero, kasu gero neronen buruari, ez ahal dut ez erraitekoa erranen, ez ahal dut ez egitekoa eginen. Konponbidea: jendartzerik ez eta kito, doi-doia eta kito. Hola hersturarik ez, estresik ez, larriminik ez.
Bizipoza, habil malerusago direnen kontsolatzerat, tole dituk. (Noka neskei baizik ez, ezta emeei ere, animalia emeei ere toka.)
* * *
Gogoko neskaz betetzen zaizkit begiak, udan sustut, edo, hobeki erran, berotean. Hunak bete gogoko neska ibiltzen naiz, golkoa bete diru ibiltzen dira ibiltzen naizen lilitxo-ailart-julisak.
Eta Saran, Ziburun eta Literaturian begiak liburuz betetzen zaizkit, elez -eta zenbaitekin zozoean elean ahoa-, baita Zuloan, Arriagan, Xalbardorren, Matxinen, Karrikirin, Katakarken, Mugan, Abarzuzan... nik dakita non ere !
* * *
Askitto sinetsirik naiz garrantzitsu ez naizela, balio gutti dudala. Hortakotz, ni ifertzinaz jokatzen naiz ondokoekin, erran nahi baita, garrantzitsu direla, balio handia dutela, hola karraskan; ondokoekin eta bertze batzuez mintzo, hala nola, lilitxoez eta neska pornoez mintzi, halakoez kestione.
Aimenge, anartean, ene miseria gorrian bizi naiz; ohitu naiz, bizi naiteke, eta noizbait leporaino eta kokorreraino aserik naizenean, kaput. Anartean, anartean, aipatu dudana, bai lanean, baita egun orozkoetan. Ororen buru holaxe jokatzen untsa sendiarazten nu, neska pornoei so eta lilitxoartean egoiteak bezain ongi, i.
* * *
Herrirat bertzordun hamaikatxo arrotz jin ziren; izanez ere, bazen lana ausarki. Guk al bezain ongi bildu genituen: langileak behar genituen, ez gaizkileak. Halakotz, lana ausarki eskaini genien, baita soldata bidezkoa eta eskubide bizdezkoak. Ongi agitu zen dena. Tartean, gure kulturara erakutsi genien -haiek berena guri, berena elkarri, ez sobera, baina- eta hasi ziren, hasi, tartean ibiltzerat; haur bat edo bertze bazen eta guziz eman zizkiguten guziak, guziz tartekatu genituen, beti ere burrasoenari jarraiki. Haur berriak jin ziren eta hauek bagenituen zinez gutar, haboro jien zen eta oro gutar. Hondarrean, herriko guziok elkarren gutar, eskualdun, ezkertiar, elkarti, inguruaren begirale, xuhur edo aurreztaile... Argiak tole, itzalak guttitto. Beharrik !
* * *
Lilitxoek eta emazte pornoek mezu guziz indartsuak dituzte.
* * *
Gure bilguneetan izaiten da gizenik ere: ikusleak orotariko fantasiadun ditugu, guhaur ere bagara orotariko fantasiadun. Nik maite dut agureekin larrutan. Fantesia da eta, porno naizenez, bete egin dezaket, eta izigarri ontsa ibiltzen dira ari izaiten naizen agureak eneki amontegin.
Gizenik eta argalik. Ni argal nuzie, normal edo, ez baitakin nolaz adieraz. Badut zelulitis pixkirrin bat eta zipote xamar, xamar baizik ez, hamaikatxoren gogoko, arren.
Eta arrain bagine, baginake ura badela eta bertan aske, batek jakin, aske sendi bai, eta teiu, baita, erran gabe doa, eskualdun.
Segi dezagun aitzinet, oldarkorrak oldarkor.
* * *
Gure berripaperean aspaldi hunetako joera bati jarraikitzen gitzaizkio baina berrien berri jakinarazi behar dugulakotz; erran nahi baita, emazteki fut bolari jarraikitzen gitzaizkio, baina ez sobera: nahigao dugu emaztekiak bertzordutik ari diren kirolei jarraiki, hala nola, tenisari, igeriketari, atletismoari, saskibaloiari, zamari lasterketei, curlingari, esku baloaiari, bortuari loturikakoei, itsapekoari loturikakoei, hockeyari, gimnastikari... eta ere, prefosta, hondartzako besobaloiari. Bertzeak bertze, ez bainaiz orai haborotaz oroit. Gu horiez guziez informatzen dugu oroz gainetik, ez baikara ustezko aitzinakoi modelno, itxurarik ez dugu emaiten. Halarik ere, berriketari gara eta berriren bat bada futbolariez jakinarazi egiten dugu, bixtan dena, baina beti ere aipaturikakoak eta bertze batzuk lehenetsirik.
* * *
Teleberrien bidez, prentsaren bidez, hots, hedabideen bidez zabaldu zen emaztekien aurkako bortizkeria handiena eta aantxu kasu guziak familiaren baitan agitzen zela; hori bizi-biziki barneratu zitzaion jendeari eta bolada jakin batetik harat, fameliarik ez, elkartu ez, ezkondu ez, haurrik ez: arratzak baizik ez ziren ezkontzen, berek baizik ez zuten haurrik ukaiten , haien baitan baizik ez zen halako bortizkeriarik izaiten. Eta azken datu hau hedabideek altxatu egiten zute, elerik ez, gizatalde batzuk ere ixil-ixilik.
* * *
Zenbat neska dudan maite ! Eta oro ene aldetik bizirik, aske eta lotsarik ez. Alta, guttitto dut eskualdun, ezein ere ez teiu, eta teiuak menduakn tole. Munduan tole, beharrik !
* * *
Gasteizko Plaza Berria izena berreskuratu egin dute babazorroek. Plaza Zaharra izena aspaldi berreskuratu zuten. Eta Gasteizko bestek Gasteizko Jaiak dute izena orai. Sanferminak ere Iruñeko bestak baitira iaztik.
Eskual Herria independente denez geroztik, geroago eta ateoago da, geroago eta likitsago. Gurasoek tropikala nahi zuten; guk, gazteok, ez: euria nahi dugu, are, elurra, beti ere dagozkien garaietan. Eta putetxeak banak-banaka geroago eta gehiago: neroni ere banaiz putaner, neska izanagatik, eta neskak ere maite. Aukerarik huts egiteko aukera guttiago, arren.
Eliza berri guttiago; dena den, direnak zaindurik dira, erran gabe doa, zainduago kaperak eta eliza erromaniko eta gotikoak, monumentuak alegia. Izanez ere, ateo gara, porrokatu gara, lohi handi, baina artekoi porrokatu ere, eta badakigu kospeirik erakartzen, ez gara yihadista edo ustezko modernitatearen karietarat leku-suntsitzaile.
* * *
Monsieur Hire ez naizelarik ere, neskekin jai, haiek eneki ja-jai; ez didate deus onik hautemaiten, atarramendu onik ez nik. Eta nik neskez ifertzinazkoa: on handi aunitz, atarramendu ona bai. Zer nahuxu ? Horrelakoa da bizitza ! Behar dudana egiten dut: haiek ikusi, haien ikusteaz goxatu, gabezia jasan, ahalaz moldatu eta hil artio bizi.
* * *
Burrasoek beren amentsa bete egin zuten: Nikaraguan izaitea, sandinista artean izaitea, eta ez behin, birritan baizik. Enea zera zen: Sand Creek, Little Big Horn, Wounded Knee, Little High Rock eta Kelley Creek. azken biak orduko eskualdun artzai batzuei loturik, hiruri, nik uste: indiar batzuek akautu egin zituzten eta hori jakinik xuriak bila atera ziren eta zortzi indiar akautu eta haur batzuk hartu.
Eta orai Winnemucan naiz, bertan gara jin garenok, hirur neska eta laurok. Dos Amigosen gara, Winnemuccako Dos Amigosen, izenagatik egia erran: izanez ere, Gasteizen bai baita Los Amigos, Alde Zaharretik aantxu aterea. Horrexegatik.
* * *
Berrogoitaka hasteko oraino ere zazpi urte ments eta orai artio sekula santan ere ez zait gogoko neskarik lotu, egun artio. Egun bai baitzait batto lotu, egundainokoa bera, eta ni fiatu ez eta adeitsu baizik ez naiz jokatu, errespetutsu; gisako jokatu naiz, albait atseginen. Ez nengoen hari, ez. Sekula santan ere ez nu gogoko ezein neskak ikusi eta egun neska horrek bai ? Baia ? Pas possible ! Halakotz, ni laketu ez, lekutu baizik. Batek jakin: nitaz ala iazko haizeaz berdin axola zatekeen. Batek jakin. Zer nahi ote zuen ? Zer agit ere, hobe nuen lekuak hustu eta kito. Batek jakin ! Ez nuen konfiantzarik horren baitan. Eijer-eijer zen, ahoa ere eijer, gona motxa, xilkoa agerrean... Halakoxe. halakoxea eneki ? Ezin sinetsia ! Ez ahal ! Et-et-et !
Putxas !
* * *
Lanetikan etxen sartu baikoz, a nulako atsegina ordinagailua izeki eta bertarat gogoko neskekin biltzea, haiekin mintzatzea, hain dira zinezko !
Izanez ere, lanean arazo eta kalapita, eta burraso aunitz eskolaren azken ordutik at oraino ere, arramaiatza da eta eskolaren hesteko orenetik harat.
Halakotz, etxeko neskak kontsolamendu.
A ze plazera zortzi orenen buruan etxen sartu eta neskekin elkartzea ! Honen maite ditut, maite-maite ditut.
Udal igerilekuak zabaldu egin dituzte. Aste hondarrarekin joanen naiz. Bertako nesken ikusterat joanen. Xede hori baizik ez. Neronen begiez ikusi eta pozik arrats apalean etxerat, hain xuxen, etxeko neskekila, preseski. Eta igante goizean, urtegirat, berber gauzaren egiterat, bena urtegian pikarrai eta neskak pikarraigorri, denok popabixtero.
* * *
Zertako eskualdun ? Eskual Herrian sortu nintzelakotz. Zertarako eskualdun ? Aberats ez dakit, baina jori izaiteko, kolkoa bete joritarzun izaiteko. Eta eskualdun izaiteaz gain, xikokari hauta, ekologista, elkarti, independentista, antimilitarista, jendekoi, hizkuntzakoi, bidaiant, gizonkari...
* * *
Zinez aski asebeterik gelditzen naiz gainezka egiten dudan aldikal eta beti neronen buruari ezen luzaz ez naizela larrutan ariko, baina handik guttirat, berriz ere banute mutilek arreske, gero !
* * *
Hirur ari gara, bi neska eta mutila, eta hirurok gara larrutan ez ezin pulunpaturik, eskuararen baitan ere. Ikusleak futitzen dira zein hizkuntzatan mintzo garen xikokariok. Harat, futitzen badira gu eskuaraz eta eskuaraz heda eta zabal bedi gure bapo amontegin ari izaitea.
* * *
Gu gibelkoien eta ustezko aitzinakoi modelnoen oldarraldiei aitzi etengabe etengabe burrukatzeko beharra badugu barneraturik, eta garaipen-multzoa defendatu behar dugu, aitaren etxea defendatzen dugun bezalaxe, zerga parrasta bat Eskual Herriko Ogasunari, eta halaxe segiko dugu: sosak etxerat eta sosak etxen.
* * *
Haur eskolako lagunak dio goxo dela eskolarat goiz eder joaitea: oto gutti, jende gutti, bideko halako argidun iragarki lekuan bi neska eder bikinia soinean -udara sarri heldu delako marka- eta eskolan jabaltarzuna; urtatu, kafea egin eta lehendabiziko haurren haiduru, bi neskatila, bata blonda eta bertzea bruna, bata biloholli eta bertzea beltzaran.
Goxo izaiten da, gero, hola egunaren egun oroz hastea !
Eta egun lankideetarik batek zangoen axaxalak erakutsi dizkio; atzo erran baitzion axaxalak margotu dituela: aroa lagun sandaliak jauntzi behar eta. Gorriz ditu tindatu, eta egun galtzerdirik ez.
* * *
Lan izigarria egin dute aurten ere lankideok, orai hondartzan diren lankideok, atzo hondartzan lehendabiziko saioa egin zuten lankideok. Zinez lan biziki handia egin dute aurten ere eta orai hondartzan dira bikinia soinean, kremara hotelean harturik. Sarri uretarat joanen dira eta, itzulian, bularretakoa erauntziko dute eta holaxe geldituko joan artio; sagarrak usu kremaztatuko dituzte. Hauta ditut, gero, lankideak !
* * *
Vivienne le Coudyc halako zaldun eijerra ikusten du oihanean, eta nik gogoko neskak biluzik, hain xuxen orai ez dut gogoan zein filmetan halako mutilak supermerkatu bateko gogoko neskak ere ikusten dituen bezalaxe: biluzik. Aimengek ere non-nahikoak, noiz-nahikoak. Eta ohartu naiz udako haboroxenak ixtapea bilorik gabe direla. Udan hala, udakoak halako. Eta biluzle hondartzaren baterat joaki naizelarik, gogoko neskak ez ditut, ez, jauntzirik ikusten. Zorionez !
* * *
Liburu dendan sartu naiz; Gasteizat jiten naizen aldikal, liburu denda hunetan sartzen naiz bertzeren batean sarturik edo bertzeren baterat joan aitzin. Behereko solairurat joan -bertan bai baitira eskual gaiak eta bertzelako hizkuntzak- eta tupustean, harat, El porno (que es para adultos) mola deitu liburu bat ikusi dut, eta haren alde banatan La religión no mola eta El puritanismo no mola. Bitxiak, gero ! Soako bat eman diotet eta biga hartu dut: lehena eta bigarna. Eta zerak ere adelatzen ari, nonbait: El sionismo no mola, El fascismo no mola eta Euskal Herria mola. Adi ariko naiz, oroz gainetik, hirurgarnaren eskuratzeko. Aipatu gaineratekoak Olentzerok ekar diezazkidala !
* * *
Aurtengo arramaiatzean ere banaiz izana Iruñean Kantuz delakoan, banaiz eta bagara, laur jin baikara. Aurtengoan ohartu naiz bolada bateko eleak ekendurik itzuli egin direla, hala nola, "Aitorren hizkuntz zaharra" izenekoan gardenki para zuten gizonki ekendurik (beti ere orduko kanon ustez aitzinakoien arabera eta batzuk suminduko ez baziren; horreur, gizonki ! Pekatu mortala). Lotsarik ez eta elea berreskuratu egin dute: "...munduaren aurrean gizonki azaldu..." Eta guk betidanik kantatu dugu hola, laurok neska izanagatik (ustezko aitzinakoiak askitto nagusi eta oldarkor ziren garaian halako herri kantoreei "Jinkoa", Jaungoikoa" eta halakoak ez zituzten ekendu, ez eiki). Orai, gizartea ezkertiar ere bada, aitzinakoi, ez, aldiz, ustezko aitzinakoi, ezta gibelkoi ere, berau ezta pentsatu ere !
* * *
Aimenge bizi naizen karrikan badira, bertzeak bertze, sex shop bat guziz ezin hobeki hornitua, laur eskualdun ostatu berauek nasai eta goxo, euskaltegi bat eskuaraz kestione arras jakintsun, ezkertiargune bat (elkarti, abertzale, euskaltzale, ekologista, antimilitarista, sozialista, komunista, humanista, anarko...), putetxe bat ere bada berau zinez pullita eta neskak oro trebe baino trebeago eta beti maitagarri, osagarri-etxea ere badugu berau moderno eta langileak oro pulamentuzko, Eskual Herriko gaietan espezializaturik den liburu-salgu bat, hiriko parkerik handienaren hegia, asko botiga eta nik dakita zer ere, luze-luze baita karrikara, kilometra pasatxo luze.
Nik baliatzen ohi dut sex shopa, euskaltegia joaiten ohi naiz laguntzerat, ezkertiargunea bertako abertzale-euskaltzale zerak oroz gainetik, putetxea hain xuxen maitagarrien zaizkidan neskekin egoitea, osagarri-etxea tarteka, parkea, botiga batzuk bixtan dena... Hiribarnerat gutti-guttitan joaiten naiz: karrikan baratzen naiz, karrikan eta ondokoetan.
Egun badut saldata berria eta ez naiz, ez, joan sex shoperat, putetxerat edo liburu salgurat: Iruñerat jin naiz, Iruñerat kantatzerat, baina hirur neska jin dira eneki: julisa, ailarta eta lilitxoa, hirurak erdaldun baina eskuaraz hainbat gauza badakite eta entseatu egiteh dira; eskuaraz kantatzea izigarri dute laket; eder, gazte ta maitagarri dira. Orai Rochen gara. Aldatu xamarturik da: bolada batean hetsirik izan da, berriz ere zabaldu eta ez da betidanik aimengek ezagutu dudana; baina, zer nahuxu ? Bazkaldu eta Vivienne le Coudyren ikusterat joanen gara.
Zizpiltzeko beroa badugu eta neskak erogarri jauntzirik, zangoak ere erdi biluzik. Badakit zoriontsu izanen naizela, maiteko nutela, maitaturik senditzen direla.
* * *
Orai, aspaldion, boladan boladan zera dugu, ondokoen gisakoa: Emaztekia eta... edo ...eta emaztekia, emaztekia edo emaztekiak, orobat. "Zinemara eta emaztekiak, kasu".
Gu apalago ez eta geroni ere jarraikiren gitzaio joera horri eta Eskualpornek "Emaztekiok eta intziri-oihuxkak" izenekoa antolatu du. Bi astez zinemetan. Saio bat entzutekoa baizik ez da izanen eta bertze saio bat jinen den jendearekin, antzezpena, jendeak berak ditu intziri-oihuxkak antzeztuko. Animatzailea apartamentukidea, Ametza, neska plaxenta bezain animosa, xikokan hoberenetarik, egundainoko, bestalier ezin hobea. Ezin hobeki gidatuko du taldea.
Emezko intziri-oihuxken aldi honek du izena "Sally baino areago".
* * *
-Zenbat liburu duan zabalik !... Nik ere badiet liburu parrasta bat egongelako mahainaren gainean eta oro zabalik... Eta liburu hetsiek deusik ere nihori ere erakusten ez duten bezala, neroni ere zabalduko nuk liburu gisa hiri zernahiren erakusteko... Nahi baduk...
Nahi nuen, irrikaz nintzen. Ene irritsa !
* * *
Neguko arrats luzeen ondotik, udakoak; negukoetan supazterrean goxo-goxo noiznahi eta haiek nahi duten aldi oroz, eta udan errekaren bateko gerizapean berbera zenbatnahi aldiz urtatu ondoan eta ekheerritan ere izanik.
Beherean gauden !
* * *
Orai artio etxe baterat joaiten nintzen neska bati eskolen emaiterat. Gurasoak etxen. Atzo, baina, tupustean eta ezenustean, ez nintzela itzuliko erran nien. Gurasoek arazprik ez: neskak dena gainditu du, pozik daude eta eskertu egin zidaten. Halaxe erabaki nuen, balekibale. Zer uste duzu, irakurle, gogoratu zitzaidala holaxe jokatzeko ? Baietz asma !
Et-et-et ! Halako eskolak kito, edo bertzela egin. Ez dakit, ba.
* * *
Paisaiarik eijerrena mihiaren muturrean ez ezik, galtzarbeetan ere badute orai lo goxo dautzan bi neskek. Mihi muturrean eskualdun direlakotz eta galtzarbeetan bertan bilorik ez eta leun-leun dituztelakotz. Eta bertze paiasia zenbait ere badute... berak dira paisaia, eta hondartzan, errekaren batean, urtegian-eta oro da ene begietako eijer, eta begietarik joaiten da noizbait, bihotzetik ere, ez, aitzitik, gizaki huts naizen aldetik ba omen dudan arimatik, ezta zinez dudan gogotik, i.
* * *
Berriz ere izanen naiz aita. Afa ! Haurra neskatila izanen da. Ufa ! Bi neskatila, arren. Af´et´ufa ! Haien amak pottikoak nahiago. Nik neskak nahiago. Lagunartean, neska bakarrak dira mementoan. Ez dut uste haur haboro sortuko denik. Gureak azkenak. Gaineratekoak pottiko. Eian elkarrekiko afariak eginen dituzten, eian harremana atxikiko duten, eian xaharrok utzi eta haiek guziak joanen diren Alde Zaharrerat bestalier. Eian zoriontsu izanen diren gure oraiko haur eta geroko gazte guziak ! Gaixoak !
* * *
Eskual Herrian ez omen dugu eskualdunak gogatzea lantzen, ez omen dugu sobera elkar gogatzen, ez dugu, beraz, gogatzea lantzen; lehen ba omen zen gogatzea zail-zaila eta larrutan aantzu ezinezko; orai, are zailago eta ezinezkoa omen. Ez dakit nik, ba. Gizartea geroago eta puritanoago da -oraino ere badaiteke halako !-, batzuek lotsa areago zabaldu dute... Gogatzea landua ez bada, porroterat doa, molokoterat.
* * *
Elhuyar aldizkarian ere bai !
Ez dut norat joanik. Ez. Eta bertzalderat ez naiz joanen, bertzaldekoei ez diotet botorik emanen, ez ditut, ez, bozkatuko. Ez. Prentsaz kestione, aste hundarretan ez dut lehenago honen gogaltsu erosi eta irakurtzen ohi nituen berripaperak erosi eta irakurtzen ohi. Ez. Eta bertzaldekoen prentsari muzi eta zaputz, ostatuetan ere bai.
Ez dut, ez, norat joanik. Zer egin, arren ? Jasan, pairatu, ereman, egari, atxiki.
Atxik !
* * *
Zer ikusiko duzien ? Intziriek ari garen neskok gainezkatu eginen gitzutela. Horixe duzie ikusiko, ikusiko eta entzunen, bixtan dena. Kitzikagarri agituko balitzaizue ! Agian !
* * *
Eskuarazko atsegaleak mugarik ez.
* * *
Sosegua non ? Xikokakideen ondoan xikokatu ondoan, xikokatu ondoko loan. Horrat zinezko sosegua. Berau, baina, geroago eta ttipiago; izanez ere, gogatzeko aukerak geroago eta guttiago dira, bai baita gizartea geroago eta puritanoago, puritanoago eta lotsatiago, ari baitira batzuk puritanismoaaren zabaltzen eta ari baitira bertze batzuk, ni naizen aldeko aunitz, lotsaren zabaltzen, mesfidantzaren zabaltzen. Bien emaitza berbera da: jai. Guzizko jai ez, oraino ere bada zirritu bat, baina hau estutzen ari, estu eta estu, geroago eta hertsiago.
Jaia zena jai.
* * *
Ni halako erreka hegian ura izterretaraino, hainbat mutil hegian eni urtxurika. Halako filmazionea nik apustu. Eian daugin udan halako filma argiaren argitarat ekarriko dugun, dizuegun, gure jarratzaile kario bezain arraro zareten horiei. Hala balitze !
* * *
Eskualpornek hamaikatxo gif egin du intziri-oihuxkak nahi eta halakorik ukan ez dutenei omenaldiaren egiteko. Azken filmazionea datekeen ments, hain xuxen neroni agertuko naizena, dutxontzian, dutxontzian ttottoturik eta hodiaren buruak dit atsegina ekarriko, du atsegina pottottari ekarriko. Ni goxo, eroso eta ieri ttottoturik, edo erdi etzanik, zangoak dutxulu alderat.
* * *
-Zenbat oreneko filma da ?
-Bi oreneko. Bi orenez jo ta ke gainezka egin arte. Gure gozamena hamaikatxo minutako izanen duk.
-Hiri uzkitik eman ?
-Bai, eta luzaz !
* * *
Eskuarazko porno eskaintza berebizikoa da. Gif, film, liburu, komiki, lehiaketa, azoka...
* * *
Aste hondarrarekin fuerte ari izan gara larrutan elkarrekin ari izan garenok. Hiru eguneko aste hondarra bagenuen eta probestu behar, beharko probestu. Hirur egun ! Tumatxa, hi ! eta hemeteka ari izan gara, emonez teiutu nute ari izan naizen mutilek, karraskan.
* * *
-Ontsa duk: urtegirat.
-Eta gure jokatzea edder lukek.
-Nahi ?
-Prefosta !
-Zein orenetan elkartuko ?
-Xerka jinen 10etan ?
-Ezin hobeki !
-Ez kanpairik jo, gero !
-Atxik !
-Entseatu eginen nun.
-Entsea eta ixu lo lehenbailehen.
-Bihar eman behar diguk, to, emaitekoa.
-Halaxe duk, txotxito !
-Akort.
* * *
Giro on ederrean filmatu dugu azken saioa, sado berau. Nekez adierazi dut mina, zail agitu zait min itxura. Bi mutil jauntzirik eta ni pikarrai, eta tokata on ederra jo didate, oroituko bainaiz neronen bizi guzian. Hondarrean, pettodun iduririk eman ez: egiantza atxiki behar, gero.
* * *
Ñotarik ez, ttikitarik ez, bixtan dena, baina gazte denboratik garbi ukan dut lilitxo izan nahi nintzela; haur eskola publiko batean egin nuen lan bi urtez NUPen ikasketak bururaturik. Gostu-gostuan izan nintzen, baina nik sos haboro nahi nuen eta susmo banuen lilitxo banintzen sos aunitz irabaziko nuen, garbi ere banuen gorpuzkera ederra banuela, hain xuxen zipote xamar nintzelakotz, zelulitis amiñi bat nuelakotz. Halaxe nintzelakotz eta aldatzeko asmorik ez.
Ene arrakasta !
Urte zenbait joan da eta gorpuzkera are hobea dut hainbertzeko ariketa egin baitut. Nik nahiago nuen neronen buru lehenagokoa, baina eskuratu eginen dut lan hau utzirik, erran nahi baita, bizpalaur jurteren buruan.
* * *
-Hauxe lanaren goxoa !
-Bai, zinez, bai !
Neronek erran diot kideari biok kokoriko buztan bina ttuztatzen ari ginen bitartean. Gero, lekuz aldatu gara.
Kura blonda, aimenge bruna. Gu biok, gu, guhaur, xikokari hauta. Galdein, bertzenaz, laur mutilei, galdein, galdeiezie !
* * *
Guri, Eskualponekooi, nihortxok ere ez zigun neurri ausartik galdatu. Ez. Eta hartu egin genuen batto, garrantzitsuena: eskuaraz ariko ginela, larrutan eskuaraz, eskuaraz mintzaturen ginenean. Eta halaxe ari gara. Eta Eskual Herria hamaikatxo sos ari da biltzen guri esker ere, gure xikokan lan egiteari esker.
* * *
Oldarraldiengatik, bidea aldapari goiti izanagatik, zailenaren egiteko gai garela erakutsi dugu. Eta ari gara, ari. Anartean, larrutan ari izaiteari esker bizi gara, eta halaxe nahi dugu.
* * *
Non-nahi badira, zirritu guzietarik ari dira sartzen. Barrikadaz alde hunetaz jabetu nahi dira, haien ikusmoldea nagusi dadin nahi. Ez da, beraz, eskapabiderik. Bertzaldean bertzaldekoak badira, horreur ! Harat ez, ezta pentsatu ere. Haien prentsara ere ez, ezta hurrik eman ere. Zer egin, arren ! Oraino ere jasan, pairatu, ereman, ageri, atxiki. Orai hauek ere hartu lepoan eta segi aurrera.
Atxik !
* * *
Emaztea sekula santan ereb ez zaio arreske jiten. Bertze afera batzuetako bai, baita haserre egiteko ere; arreske, baina, sekula santan ere ez.
Gizonak ez daki oraino ezen aitzineko egunean erosi zuen loterian hamaikatxo sos baduela, milioi zenbait. Haren ametsetariko bat aspaldidanik bada sos aunitz metatu, emazteari eman eta alde egitekoa. Oraino ere ez daki, baina badezake... Harat, debeiatzen ari da eta zonbakiaren ikustea gogoratu zaio... Ederra heldu zaiona, gero !
* * *
Lehengo egunean mezatan izan nintzen: lagun baten aldeko hileta-elizkizunak ziren. Delako laguna ez zen arizale porno, heriotzaren sortzeko sosen aurkari baizik, edo, bertzela, bizitzaren sortzeko sosen aldeko. Horretarako sosen aldeko eta ene ikusle porrokatuenetarik, gure, neskon ikusle amorratuenetarik. Gu ageri garen iduri bat bera ere ez du huts egin, ez alafede ! Gaixo Pettan !
Noizbait jaun ertorak erran zuen elkar maitatu behar dugula eta egun laur neska elkarrekin ari izan gara elkar maita eta maita. Ederki agitu da filmazionea. Gainerat, elkarri zangoak milika eta milika ari izan gara: ikusle aunitz badugu zango-fetitxista eta horixe eskeiniko diogu sarri, iragarkiaren hedatzerat hasirik gara, posta elektronikoan mezu parrasta bat ari gara biltzen. Denbora behar, baina, taxuz nahi ditugu iduriak editatu, lan-lasterraren ondoko lan alferrik nahi ez, baina !
Biziz gero franko laket luke filmatu duguna.
Goian bego ! Edo ifernuan -eburnian erraiten ohi zuen-: berak ifernuan nahi zuen, hain xuxen neska pullit pikarraituen artean ezinago goxo eta garagarjusak eskuragarri. Halaxe bekio, prefosta ! (Zerurat egin dut so, baina, ez, ez, ifernuan baita: beheiti egin behar so, gero.)
* * *
Guk ikusgarritarzuna badugu -ikusgarritarzuna, boladako elea-, baina sobera ere ez dugu nahi, balekibele: gibelkoiak eta ustezko aitzinakoi modelnoak beti erne eta oldarraldiari emaiteko prestik, oldarraldia erdigunean. Kasu, gero !
* * *
Gu sasoiko gara, osagarria aantxu beti sasoian. Beharko, gero, xikokakideei deus makurrik sartuko ez badiogu. Halakotz, gure odola urregorri eta emaile gara, jin egiten zaizkigu odol hartzerat, eta gostu-gostuan emaiten dugu.
* * *
Golatsu gituzie igurikan. Eta sinatu egin dut: Oihane.
Morroiak, nahi genituen morroiak, aste hondarrean hementxe ziren ttanko; nahi genuen gainka gintzan eta xarmanki gainkatu gintuzten. Behin, birritan, hirutan... Nik dakita zenbat aldiz ! Guk azkeneko aldian egin genuen gainezka: etenik gabeko kitzikadura nahi genuen, noiznahikoa. Halakotz, azkeneko aldian egin genuen gainezka eta zerraldo baratu ginen, zerraldo ere zernahi egin ziezaguketen eta orduan ferekatu, gaxokatu baizik ez gintuzten egin, hain xuxen goxoago egon gintezen. Halarik ere, gainezka ere egin zuten gure gainean, gu ohartu ez, baina berdin zitzaigun: goxo zitzaigun dena, goxo zitzaizkigun guziak.
* * *
Xikokan ari izaiteari esker bizi izan naiz eta ez naiz aldendu nahi hainbertze eman didan kiroletik, sexu kiroletik. eta ez naiz aldendu nahi karrikan jai dagoelakotz; ez naiz zahar, berrogoita bat bete berri, baina badakit karrikan ez dudala sobera larrurik joko, lanean noiznahi, karrikan... batek jakin. Zernahi gisaz, aski sos egin dut eta askitto nasai bizi naiteke; gazteak heldu dira, orai-oraiko gazteak eta bide zabala haien, haien idurimenak bide zabala; aukeran, ni eta gu baino lohiago ditut, ahalkegabeago, iaioago; azken filmazionea haietariko hirurekin egin dut: ederki jokatu dugu elkar, neskatxa erogarri dira, ezinago opagarri, espantagarri guziz.
* * *
Karrikarik karrika ibili eta xoko guzietan badira gibelkoiak, eta gibelkoirik ez eta feministak, eta feministarik ez eta... iheslekurik ez.
Barrikadaz alde honetako karriketan ibili eta feministak baizik ez non-nahi; prentsara hartu eta feministak ere hosto aantxu guzietan. Iheslekurik ez, non-nahi dira, non-nahi; ez da norat joanik. Eta bertzalderat pasatzeko asmorik ez batere, eta bertzaldekoen prentsaren irakurtzeko xederik ez batere, ezta ostatuetan ere (lehen, denbora pasa bertatuko egunariak hartzen nituen; orai ez: neronen irakurgaiak atera eta haiei emaiten naiz buru-belarri). Halakotz, lepoan hartu eta segi aurrera, jo dezadan aitzinet, atxik !
* * *
Kanpoan tsarraren zale eta soldaduak non-nahi eta etxen iraultzaile keso kontzo murrukutun parrasta bat. Ez dut norat joanik. Hau guzia jasan behar, beharko jasan.
* * *
Gainean zerua lainoturik, eta haratago erauntsi eta erauntsi. Hobe dut ez zotukatu, pairatu eta moldatu.
* * *
Norat joanik ez. Bertzalderat ez dut pasatzeko asmorik, bertzaldekoen idazkirik ez dut nahi. Hementxe baratu behar eta zernahi ereman. Ze nahuzu ?
* * *
Aitatxi zenari biga-bostetan entzunik badut hura gazte zelarik neskazale porrokatua zela, baina bere aldekoak ponteigel hutsak zirela eta gorriak ezatsegin utsak, eta, prefosta, bertzaldekoen bila joaiteko zen mendreneko gogorik ez, ezta pentsatu ere. Halakotz, Pariserat joaitea gogoratu zitzaion, eian halako frantximent pullit goxo horietarik batekin hasiko zen eta gostu-gostuan izanen zen hura eta bera. Alta, harat, frantximent pullit goxo horietariko batekin hasi zen, baina italiar batekin. Harat ! Halarik ere, ez zuen jakin zelako neska italiar zela aste batzuk iragan artio, eta, gainerat, neskatxa italiar zen, baiki, baina Aoste aldekoa, haren hizkuntzetarik batto autxerdara. Aitatxi zena harriduratik aterea, nekez aterea, xarmatuago baratu zen: zeini eta hari halakoxe xantza. Ezin sinetsia ! Gizun amorostuagorik ez dut behin ere ikusi, egundaino ez, bederen, aita bera ere ez, aimenge ere ez. Zeinen zen bikote pullita aitatxi-amatxi ! Nolaz oroit garen guziok haietaz ! Nik haiei esker, badakit gaztelaniaz, autxerdaraz, italieraz eta frankoproventzeraz. Txezei, txezei Aostan zenbat hizkuntza egiten duten. Balio du so baten egitea eta, erran gabe doa, bertarat joaitea ! Balio !
* * *
Zernahi jasaiten dut, zernahi jasanen: ez dut bertze zereginik, eta ez dut zer eginik, jasan eta kito, eta ahal dudalarik, turrustako freskoa hartu.
* * *
Haiendako ere badut hesia hetsirik. Kanpoan dira, fatxiekin batean.
* * *
Hementxe gara, argitan gara: ez hurbil, gero, hesirat; bara zaitezte hor gibelkoieki batean. Aitu ?
* * *
Hementxe gara eta izanen. Hesia hetsirik duzie eta kanpoan gelditzea daukazue. Hor konpon, berma hor, antola hor. Gibelkoieki, zombieki.
* * *
Aditzak badu ahalezko modua; neronek ere bai: badezaket eta hementxe naiz, itsas aldean goxo. Egin nezakeen eta hementxe naiz. Ez dut aukera huts egin. Gazterik, lizeoan borotero hutsa nintzen, nihaur joaiten nintzen urruneko okoluren baterat edo berdin ostaturen baterat, aroaren arabera, urrun ikasterat, irakurri beharrekoen irakurtzerat, lanerat beti ere. Eskola huts egiten nuen ahal nuen aldikal, eta ez preseski etsaminak baino lehenxeago, halako etsamina izanen zen baino hirur aste lehenago: neurrizko eta izarizko borotak egiten ohi nituen. Unibertsitatean baina ez, borotarik ez: Unibertsitatean gutti ginen eskoletan eta guttitto joaiten ohi ginen joaiten ohi ginenok. Eskolak izigarri laket nituen, irakasleak, ikaskideak, eskolazaina, ikuzleak... Oro. NUPen ikasi nuen, behereko eraikin multzo berrian behar nuen ikasi baina, tupuztean eta ezenustean, goiko lehenagoko eraikinerat itzuli gintuzten batzuk. Aita pozik, goiko eraikinean berak ikasi baitzuen. Turisma ikasketak egin nituen, eskuaraz eta angelesez ikasi ere, eta bi hizkuntza har nezakeen eta autxerdara eta italiera hautatu nituen.
Itsas aldean naiz. Orai non naizen bikini osoa dut soinean, baina goikorik gabe egoiten ohi naiz, edo berin pikarraigorri, lekuaren arabera.
Jende haserrekor, suminkor eta oldarkor artean bizi naiz; aitzineko egunean, behereko dendakoak ere artatu ninduen samur-samur, uste bainuen sos idorrik askitto ez nuela, eta bai, banuen, eta hura samurtu egin zitzaidan. Ilun gogoa goititu nintzen etxerat. Izanez ere, izurritetik honat haserretea hauteman dut gizartean. Neronek ere badut joera handia, baina atxiki egiten dut: jendeak ez du hartze ene aldetiko haserraldirik, eta, gainerat, noizbait izigarri haserretu banaiz, gero dolu, damu, enetako kalte. Atxiki nahiago: ezatsegin da anixko baina ez guzizko.
* * *
Bozkatzerat joan naiz, prefosta ! Abertzale bozkatzerat, usaian bezalaxe. Bardako mutilak lo utzi ditut eta goiz joan naiz, goiz eder ez baina. Itzulian, croissantak hartu dizkiet. Artean, lo ziren eta dutxatu egin naiz. Artean, lo ziren eta tartekatu egin nitzaie -haien arteko beroaren handia !- dutxatu berri, garbi-garbi, xai-xai tartekatu ere; haiek ohartu egin dira eta goxo-goxo besarkatu nute; nik uste nuen beroagotuko zirela eta ekinean hasiko zitzaizkidala, baina ez eta ekinean neroni hasi nitzaie, eta ardietsi dut nahi nuena: salda beroa berriz ere, eta bazen egun ere salda beroa enetako, bazen, gero !
* * *
Nik ez omen dut zubirik, ba omen dut, aldiz, ezin ikusizko paretatzar zinez gora, ez baitzait gogoko neskarik hurrantzen, hurrantzekoz gerotan, hobeki erraiteko, ondoratzekoz gerotan, kaparrak zaizkit ondoratzen, mutil kaparrak, hordiak, eskaleak, polizak, muturbeltz-suminkor-oldarkorrak... Halakoak. Aitzitik, ondora dakizkidan nahi nituzkeen neskak, maitagarri agitzen zaizkidanak ez, nagi, bat bera ere ez, eko. Ni ausartatu ere ez, balekibale: batek jakin zer ibiliko duten gogoan eta enetako kalte, jai, bizi guzikotz errekaraturik. Et-et-et !
Halarik ere, gogoko neskaren bat ondoratuko balitzait... halakorik agitzen ez zaidanez... auskalo zertarako, ez dut uste haren gogoko agitu naizelakotz ondoratuko litzaidakeen... Hobe dut ez pentsa. Hobe dut eskualdun segi, eskuaraz ontsa ikasi, eskuararen baitan pulunpa eta pulunpa segi eta gerokoa gero. Eian Dalmaziako itsas hegian ze berri. Harat buruz ari naiz orai beharri-xiloetan Gorka Körren Araba kantariz gain, Silvio Rodríguez, Pablo Milanés eta Noel Nicola boti, troba berria abian omen zen !
* * *
Lantza, lantzaz, lantzan eta lantzaka, hain xuxen noiznahiko edo non-nahiko bestetan barrari estekaturik ez egoiteko, ikusle huts ez izaiteko, neska pulliten batekin ari izaiteko, garagarjusak hobeki sartzeko.
Lanetik etxerat. Zerbaixka jan. Lo. Ikastaldirat eta bertan halako estilo egokiaren ikastea askitto zait; bakarra baizik ez dut eraz, taxuz eta pulamentuz ikasi nahi: Larrain dantza. Bertzeak, tira, estiloa aski. Halarik ere, estiloa geroago eta hobea dut eta estiloa aski delako hori geroago eta afera ttipiago ere badut.
Dantzakideak jator-jatorrak ditut, haboroxenak neska eta ekitaldia bururaturik oro bereber gelarat urtatu eta jaunzterat. Neskak oro joaiten ohi dira aldagelarat, mutilen artetik neroni baizik ez: hamaikatxo neska pikarrairen artean neroni ere pikarrai. Tumatxa, ji ! Allotz, Albinan, Arranguan eta hainbat ur-hegitan bezalaxe. Ohiturik naiz. Gogoak badaki bere buruaren gobernatzen. Halarik ere, bertze aldagela bat egin behar dute. Gizonezkook batean eta emaztekiak bertzean. Garai berriaren legeak halaxe dio. Bi urte gabe, bi aldagela. Bertze aldagelarat joan beharra ukanen dudalarik, kito ikastaldia eta esker oneko agertuko nitzaio erreientsari, bera ere urtatzen bata gutartean, elkarrekin bustitzen baitugu zintzurra gero, hari esker baitakit dakidana, haren pazentziari esker.
* * *
Gu hirurok, horrako Bastidako Herrikoren terraza honetarat bildu hirurok, harro gara eskualtzale izaiteaz, eta halako izaiteaz ez ezik, uda oroz arropa gutti soinean izaiteaz ere, udan biluzteaz ere (edo bikiniaren goiko zatia ez), udan oroz gainetik zer-nahi mutilen gogatzeaz ere, baita neskaren baten erakartzeaz ere (hola mutilak beroago eta handiagoa emaiten digute). Eskualdun pornodun deitu lelo horren etsenplu gara, ez etsenplu bakarra Eskual Herrian, baina etsenplu beti ere. Eta orai Bastidan gara, bertako Herrikoren terrazan, plazan, eta Bodegoirat joanen gara bazkaltzerat, berriz ere zabaldu baitute. Zorioneko gara, beraz. Gurasoek zabalik ezagutu zuten eta gero, op-op-op, hetsirik. Guk zabalik eta, gurasoek diotenez, beti bezalatsu da -konpondurik-, eta kostaletak-eta beti bezain goxo. Erran gabe doa, ttantta espezial, ttantta-ttautte ezin edan, ausarki baizik.
Topa dadigun eta xikokan bizi gaitezen betiko !
* * *
Txoria bezain alagera naiz.
Llabur. Albaniarat jin naiz. Atsaldean banintzen halako erreka hegi bateko itzalean lo eta urruneko ahots batzuek iratzarrarazi nute. Hortxe ziren hirur neska heldu berri, pikarraitu eta uretan pulunpaturik. Bertan, alageraki plisti-plasta. Nerehalaxe ernatu naiz; segapotoa hartu eta grabatu egin ditut. Uretarik ere grabatu ditut segapotoa altxaturik ezarririk. Eni ohartu dira eta angelesez elkarri agur.
Ernai nintzenez, guziz, ontsa entzun ditut solasean eta, harat, eskuaraz ari ez ziren, ba ! Ezin sinetsia ! Ezinezko baitzen. Albanian, Albaniako erreka horretan, nik ere non nintzen ez bainekin, bertan baratu bainintzen artean tarrantarik ez eta lekua irriskurik gabe ikusteko aukera ukan bainuen. Neskek ene furgonetara ikusiko zuten eta usteko zuten... batek jakin zer usteko zuten: hortxe ziren eta kito, pikarrai ziren eta kito, eskualdun ziren eta ni nazein ateo hau Jinkoari esker onez.
Lotu eginen nintzaien. Lehenbailehen, lo edo baratu aitzin. Xantza banuen, hainbat hobe. Xantzarik ez eta hainbat gaizto.
Kalipua hartu, kalipudun sendi eta eian nolako oputza ukanen nuen. Haiek pixkoltearen pean bilorik ez, aimengek ere ez. Eian eskuarak batuko gintuen. Eian eskuarak biziko gintuen.
Bihotz ! Bihotz on ! Bihotza taup-taup, taup-taup, ohartuko baitziren ezker aldeko bularralderat so eginik. Eztarria estu. Lotu behar nintzaien baina. Bertzenaz, betiko dolutuko zitzaidan ni naizen gaixo honi.
Harat, haienganat ! Aunitzez guttiago kostatzen zait txakurrei harrika, edo txakurrak parez pare; aunitzez gurriago ikaskide-irakasleen aitzinean halako gaiaren azaltzea.
-Sorry, are you all basques ? -Angelesez gogoratu behar erraitekoa eta gaizki naski !
Gerokoa eian zerorrek, irakurle, erranen duzun, eian zerorren fantesiak zer derasan, eian zer agi zitzaidakeen eta zinez zer agitu zen. Eskarrik anitx !
* * *
Gasteizko laguna, erreient baita Trebiñuko ikarzola, pozik da. Poz-pozik da baratzean halako belartzeak egin dituztelakotz. Berauek atarramendu on-ona haurrekin lantzeko. "Aldaketa ekosoziala" erraiten dioten halako ekimenari.
Gureaz kestione guk udan aantxu beti filmatzen dugu kanpoan, borturen batean, errekaren batean, itsasoan... ur-hegiren batean, igerixkagiaren batean usu eta ardura.
Bikinia soinean abiadurako pixkirrin batez eta bikinia sarri kanporat, eta elkarri zernahi, eni zernahi; azkeneko filmazionean, igerixkagiako dutxetarik batean, panina ixuri, ni kokoriko eta hirur mutilek eman didate urtxuria, akitu, buztana begitarte bete-betean iharrosi, ni uretan ontsa busti eta, plunp, neronen burua biribil eginik, denok plunp, baita bertze langileak ere, neska bat eta hirur mutil, haiek bikini-bainujauntzia soinean.
Eijerki ibili gara uretan.
* * *
Eian agerian geldituko den emaztekiok zeinen izan garen -eta oraino ere bagaren, eta luzaz izanen garen (halaxe nahi)- garrantzitsu builuzte- (eta xikokatze-) munduan.
* * *
Sexu langileon aliantzen azkartzea ezinbertzezko da, eta ari agara, ari, batzuk, eta bildu gara, bildu asko langile Koblentzarat. Mintzatzeaz gain, erabakitzeaz gain, izigarriko orgiak ere egin ditugu, hainbatez filmatu dugu geronen burua. Hainbat filmazione karrikaratuko dugu, halako mitin likitsa izanen da dena.
* * *
Bertsularitza lohiari buruzko gogoetak bildu ditu Jakin dezagun deitu aldizkariak zonbaki berrian. "Guttitto dugu eta lohi xamar baizik ez, beti ere ustezko edo alegiazko zedarrietarik honakoa, honat-honakoa, baina zonbaki osoa era genezakeen. Xerkatzen lan handirik ez, beraz. Egia erran, interesgarriago dira gogoetak bertsuak berak baino. Eginen dugu bide, eginen dugunez".
* * *
Neska erakargarri horietarik eni ez zait ondoratzen, halako neskek ni ikusi ere ez nute egiten; lehengo egunean, halako neska ondoratu zitziadan, gona llabur eta pixkoltea agerrean, non izan zen eta Gasteizko Garraxin deitu ostatuan. Ene estonatzea: jes ! Eni halakorik ? Ez ahal ! eta pentsatu nuen izanen zela halako Nikita, halako hiltzailea halako pottiko baten bila, halako gaixo baten txerka, eta nihau jo ninduen begiz. Egia ere bada, uda zela eta aimenge banintzen beltzik, debardeurra soinean, sandaliak... baina honenbertzeko ez naiz, udan ere ez. Usaian ezein neska ez zait ondoratzen eta halakoa bai eta Garraxin ? Ez ahal ! Ez ahal ! Gatu horrek bazuen bertze buztanik. Baina, bai. Espresuki jin zitzaidan ondorat. Ez nintzen nerau, bi emazterekin nintzen eta haien harritzea ere halako neska eni hurrandu eta ekinean. Gerorat jakinen nuen guzia. Iruindar ere bazen; Laban ikusi ninduen noizbait eta orduan ez zen ausartatu. Eian berriz ere ikusiko ninduen eta ez. Eta, harat, Gasteizat joan eta bertan ikusi ez ninduen, ba. Aitareki zen, aitak gazterik Gasteizen ikasi baitzuen, Oñatin eta Mendizabalan. Aitareki zen eta ni ikusirik firrindaka sartu zen ostatuan aitari pixkirrin batez egoiteko. Hondarrean, aitari erran zion terrazan lekua har lezan eta berehalaxe izanen zela harekin, halako mutil Iruñean begiz joa ikusi baitzuen eta ez zuela espakatzerat utziko. Halaxe izan zen. Aita ezagutu nuen -genuen-, elkarrekin izan ginen terrazan, Iruñerat itzuli ninduten. Ene kasuan, ama ukan nuen Gasteizen ikasle, Gasteizen eta Leioan. Batzuetan ama Gasteiza joan ez eta haren ikaskide batzuekin elkartzen naiz ni, edo haien seme alabekin. Orduan, bi ikaskiderekin nintzen. Argazkia elkarri eta amattori igorri. Etxen kondatu eta haren txunditzea.
Beti ezin makurrik bil eta !
* * *
Ahalegindu egiten gara, zazpi ahalak egiten ditugu, hain xuxen etxerat lan handiaren bidezko sosalde pullita sartuko bada, bai, baita garai latzik agertuko ez bada, erran nahi baita, usu ari izaiten gara xikokan; zorionez, neskak gara eta askitto da itxura egitea; morroiek ixuri behar, ixuria ikusi behar, salda beroa egotzi behar digute; guk askitto dugu itxura, itxura egokia, ontsa egin behar dugu, eta ontsa egiten dugu: hori aski da, baina gainezka ere egiten dugu, egiten dugularik filmazionea are egundaikoago da. Baiki !
* * *
Iruzkinak
Utzi iruzkina: