Karakate Magaletik

Guk pentsatzea delitua da, batzuentzat miraria...

Ametsondoak

karakatemagaletik 1456150264280 Karakate Magaletik | 2008-03-09 11:41

Zapaltzen dugun lurrak gure urratsen sostengu izateaz gain bizitzaren sehaska gisa egin ohi du soro, zelai eta mendietan. Halere bizitzaren magia hau ezinezkoa litzateke antzezlanean ura, haziak eta ongarriak agertu ezean. Azken urteetan hizketagai bihurtzen hasi den ura da agian antzezlaneko aktorerik xelebreena. Berak aukeratzen du nor baso nor basamortu bihurtu, nor kolorez jantzi eta nor heriotzera kondenatu.Batzuek barazkiak landatzen dituzte, besteek zuhaitzak...Baina ez dira hauek gaur landatuko ditugunak. Izaten dira gizakion buruan lurpean gorde nahiko genituzkeen kontu bat baino g...


    Orokorrean eztut hemen musikaz idazten, beste batzuek honezkero nahikoa egiten dutelakoan. Halere gaurkoan tarte berezi bat egingo diot nere talde kuttunari, hainbeste une bete dizkidanari, bihotzari irri txiki bat atera izan dionari. Ezagutzen nautenek honezkero badakite nortaz hari naizen, ta beste guztientzat esango dizuet "Nightwish" duela izena.    1996 aldera sortu zen taldea finlandian eta "Power Metal Sinfonikoa" lantzen dute batipat. Ezagun ez dutenek idea bat egin dezaten, Metallica talde ezagunak San Frantziskoko Orkestra sinfonikoarekin egindako...


        Batxilergoaz oroitzen den inork buruan izango ditu oraindik, edo hala beharko lukete behintzat, molekulak. Inork eztitu inoiz ikusi, agian eztira ezta existitzen, baina izatearen muin dira duela ehundaka urtetatik.    Euren ezaugarri berezienetako bat tenperaturarekiko duten portaera da. Tenperatura gora dijoan heinean, molekulak elkar sakabanatzen dira. Aldiz tenperaturak behera egiten duenean, elkartu egiten dira, kaloriak apurrak gorde nahiko balituzte bezela.     Gizakien kasuan, antzeko zerbait gertatzen da, baina alde...


        Enbata!, Enbata!, Euskal Herriko, Onena da ta!...    Uste det hau izan dala aurtengo Zarauzko euskal jaixetan geixen pegau jatan abestixa. Sekula enintzan bertan egon lenao, baina aitzaki ona zan baserritar jantzi *berrixari* astindu txiki bat emateko (amortizau biako da ta...).    Itxuraz noizian behin inor pasatzen da ezer idatzi doten begiratzera (epa itziar!), orduan honek astindu txiki baten zakan biharraz konturau naiz.    Karakate magalian egoten dan anbientian ohitxuta, eskertzen da taberna baten bate...


Esperimentua

karakatemagaletik 1456150264280 Karakate Magaletik | 2007-07-27 15:07

     Aspaldi da azkenengoz nere hitzek zelai hauek zapaldu zituztela, baina inspirazioak eta motibazioak hitzen giharrak indarrez hornitu ezean alperrik bideari ekitea.      Udak fakultateko buruhausteak albo batera uzteaz gain, denpora asko uzten dio norberari bere kontuak ordenatu ta berrikusteko, horra hitzon arrazoia. Zortea dutenek, neska lagunarekin eskapadatxo bat egitea erabakitzen dute, beste batzuk zuzenean desagertu egiten dira, ta azken batzuk, joan direnek itzultzean herria utzi zuten moduan topatzeaz arduratzen gara.    &n...


kiwi!

3
karakatemagaletik 1456150264280 Karakate Magaletik | 2007-04-22 12:37

    Eztago hitz askorik hau deskribatzeko, ez behintzat neretzat goizeko ordu hauetan. Nahiago dut Irudieuek eurek hitzegitea. Etsaminetako azken asteetan indarrak ahituta daudenean beste pixkat bultatzeko motibatzeko aproposa...


        Juan zan urteko abenduaren 28an Elgoibarko Izarrak antolatuta bertso-saio dotorea izan zen Elgoibarko Herriko Antzokian. Bertan uneko bertsolaririk onenetakoak izan ziren gurean kantari. Izenak aipatzeko asmoa nuen baina batenbat aipatu gabe uzteko (denek saio bikaina egin baitzuten) arriskua dela eta, eztitut aipatu lerrootan.    Egun hartan Uxue Alberdi herritarra izan genuen gai-jartzaile, gai sakonak, landuak, eta birritan pentsatzekoak plazaratu zituen beti egin ohi duen moduan. Bertatik, Fredi Payari Algortarrari bakarkakoan luzatu ...


        Badira aste batzuk hitzik josi ez dudala amaraun hontan eta pasa den asteburuko gertakari batek konponduko du jostorratzaren azkenaldiko langabezia.    Goazen "harira". Larunbat atsaldea, Elgoibarko tren geltokia, 19:30ak aldera Bilboko "Nasatik"(sekula enaiz ohituko hiztegietako itzulpen zorrotz eta garbietara) Eibartik datorren trena iritsi berri da. Eibarren izan ginen lagun batek jokatzen zuen Eskubaloi partida ikusten, larunbateroko errutina aldatzeko aukerari enion muzin egin.    Trena ohiko garraiobide dutenak ohitut...


Aspaldikoak

1
karakatemagaletik 1456150264280 Karakate Magaletik | 2007-03-03 00:23

        Aspaldi entzuna nuen jarrain datorren bertsoa, zaletu bihurtu nindun hoietako bat da. Behin entzun arren denpora luzez ez dut entzuteko aukerarik izan.    Halere, gaur ezustean, berarekin topo egin dut, ta Ametsen zuzeneko ahotsa entzuteko aukerarik izan ez dudan arren, bere transkripzioa lortu dut. Erabilitako doinua  Zure eskaerak egia esan du izena ta esteka hontan duzue berari buruzko informazio gehiago Bertsozale Elkartearen web orriko bertso doinutegian.Ama hasi da negar malkotanta aita berriz eztulka,lehen geneuzkan harreman d...


Sorpresatxo bat

4
karakatemagaletik 1456150264280 Karakate Magaletik | 2007-02-24 15:19

      Lagun batek aurreko egunian bialdu zian e-mail batek eman dio izatia artikulu honi. Itxuraz, iragarki batetik ateratakua da, baina zer pentsau ematen dau. Irakurtziaz batera hemen tokitxo bat merezi zabala iruditxu jata. Erderaz dao baina askotan gauzak zentzu hobia dakabe bere testuinguru originalian:    "Supongamos que cada mañana te encuentras 1440€. Puedes regalarlos, divertirte con ellos o quemarlos. Pero los que no uses al final del día desaparecerán.Así funciona la vida, la diferencia es que lo que te encuentras cada mañana no son 1440€, son 1...