Kategoria: disparateak
Zapaltzen dugun lurrak gure urratsen sostengu izateaz gain bizitzaren sehaska gisa egin ohi du soro, zelai eta mendietan. Halere bizitzaren magia hau ezinezkoa litzateke antzezlanean ura, haziak eta ongarriak agertu ezean. Azken urteetan hizketagai bihurtzen hasi den ura da agian antzezlaneko aktorerik xelebreena. Berak aukeratzen du nor baso nor basamortu bihurtu, nor kolorez jantzi eta nor heriotzera kondenatu.Batzuek barazkiak landatzen dituzte, besteek zuhaitzak...Baina ez dira hauek gaur landatuko ditugunak. Izaten dira gizakion buruan lurpean gorde nahiko genituzkeen kontu bat baino g...
Batxilergoaz oroitzen den inork buruan izango ditu oraindik, edo hala beharko lukete behintzat, molekulak. Inork eztitu inoiz ikusi, agian eztira ezta existitzen, baina izatearen muin dira duela ehundaka urtetatik. Euren ezaugarri berezienetako bat tenperaturarekiko duten portaera da. Tenperatura gora dijoan heinean, molekulak elkar sakabanatzen dira. Aldiz tenperaturak behera egiten duenean, elkartu egiten dira, kaloriak apurrak gorde nahiko balituzte bezela. Gizakien kasuan, antzeko zerbait gertatzen da, baina alde...
Aspaldiko lagun zaharra zen. Badira urte batzuk ondoan geratzeko asmoz etorri zela. Beti ondoan neukan, onean eta txarrean, baina ez zen detallista. Beste lagunek zioten kasurik ez egiteko, bere kabuz alde egingo zuela azkenerako, baina urtero aurkitzen zuen une aproposa nere albora itzultzeko. Otsaila izan ohi zuen hollywood-eko izarren pareko agerraldiak egiteko garai gustokoena, azken finean, publizitateak bide erreza irekitzen zion. Otsailero kontu bera zen: Azkenego aldiz atea irekiko niola, azkenengo aldiz estalpea emango niola nere alboan ("haundi...