Iraileko molekulak

karakatemagaletik 1456150264280 Karakate Magaletik | 2007-09-30 21:29

   
    Batxilergoaz oroitzen den inork buruan izango ditu oraindik, edo hala beharko lukete behintzat, molekulak. Inork eztitu inoiz ikusi, agian eztira ezta existitzen, baina izatearen muin dira duela ehundaka urtetatik.

    Euren ezaugarri berezienetako bat tenperaturarekiko duten portaera da. Tenperatura gora dijoan heinean, molekulak elkar sakabanatzen dira. Aldiz tenperaturak behera egiten duenean, elkartu egiten dira, kaloriak apurrak gorde nahiko balituzte bezela.

    Gizakien kasuan, antzeko zerbait gertatzen da, baina alderantziz. Lehen animalia aldrebesak garenez, hontan ez gara gutxiago izango. Iraila eta Urria heltzearekin batera, akabo udako egun sargoriak, eguneko jardunen arduragabekeria eta akabo ere trenean aulkia topatzearen burrukak.

    Hauek eztira aldegin duten bakarrak, anti-molekulak bezela, lehen tenperatura jaitsialdiekin batera, gizakiak ere elkarrekiko aldentzen gara. Asteburua bihurtzen da orduan gure "komodina", kaloria apurrak gordetzeko aukera bakarra, bi telefono dei eta ti-ta batean atontzen da bueltatxoaren plana. Baina molekulek bezala, gizakiek munduarekin beste lotura batzuk eratzearen  beharra sentitzen dute, jatorrizkoetatik kanpo, horrela, jatorrizko egituran molekula gutxiago gelditzen direlarik.

    Batzuetan ezta gozoa nola ezer egin ezinda molekulek alde egiten duten ikusten geratzea. Horregatik, ni behintzat, molekulak ikusten hasia naiz...


Utzi iruzkina: