Aspaldiko Lagun...

karakatemagaletik 1456150264280 Karakate Magaletik | 2007-02-11 22:26
1


    Aspaldiko lagun zaharra zen. Badira urte batzuk ondoan geratzeko asmoz etorri zela. Beti ondoan neukan, onean eta txarrean, baina ez zen detallista. Beste lagunek zioten kasurik ez egiteko, bere kabuz alde egingo zuela azkenerako, baina urtero aurkitzen zuen une aproposa nere albora itzultzeko. Otsaila izan ohi zuen hollywood-eko izarren pareko agerraldiak egiteko garai gustokoena, azken finean, publizitateak bide erreza irekitzen zion.

    Otsailero kontu bera zen: Azkenego aldiz atea irekiko niola, azkenengo aldiz estalpea emango niola nere alboan ("haundi usteko kaxkarraren parabola"). Azken aldia hitza ematen niona..., azken aldia nere ametsak erdibidean uzten zizkidana..., azken aldia...

    Azken aldia bakardadeari ateak irekitzen nizkiola.

    Urtebete pasa da azken aldiz aurpegia ikusi nionetik. Ea aurten bidea ahaztu zaion eta ez duen niganako bidea aurkitzen. Ea aurten...Din Don! hara, batenbat ate joka dator, nor ote da ordu hauetan...

2007-02-11 22:35 #1

aukera bat ematen dugunean aprobetxatua izango delako itxaropenez egiten dugu, bestela ez genuke egingo...


Utzi iruzkina: