Ametsondoak
Zapaltzen dugun lurrak gure urratsen sostengu izateaz gain bizitzaren sehaska gisa egin ohi du soro, zelai eta mendietan. Halere bizitzaren magia hau ezinezkoa litzateke antzezlanean ura, haziak eta ongarriak agertu ezean. Azken urteetan hizketagai bihurtzen hasi den ura da agian antzezlaneko aktorerik xelebreena. Berak aukeratzen du nor baso nor basamortu bihurtu, nor kolorez jantzi eta nor heriotzera kondenatu.
Batzuek barazkiak landatzen dituzte, besteek zuhaitzak...Baina ez dira hauek gaur landatuko ditugunak. Izaten dira gizakion buruan lurpean gorde nahiko genituzkeen kontu bat baino gehiago. Lurpean gorde eta betirako ahaztu, burutik kendu ta existitu ez direnarena egin. Azken baten erreza dirudi, lurrean zulo bat egin ta bertan bota ondoren zuloa ixtea besterik ez da geratzen.
Nik hori bera egitea pentsatu dut. Gaurkoan amets haziak ereingo ditut, ametsondoak biltzeko. Hala itxaron, hobeto, urik bota ezean ez litzateke ernaldu beharko. Agian errezagoa litzateke lurpean haziak usteltzen utzi, lurrak berak etorkizunerako ongarri bilakatu ditzan eta iraganeko ametsgaizto bezela oroitzapenean laga. Azken baten urik bota ezean, haziak ez dira ernalduko...ezta?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: