Kategoria: suzeditutakoak
Zapaltzen dugun lurrak gure urratsen sostengu izateaz gain bizitzaren sehaska gisa egin ohi du soro, zelai eta mendietan. Halere bizitzaren magia hau ezinezkoa litzateke antzezlanean ura, haziak eta ongarriak agertu ezean. Azken urteetan hizketagai bihurtzen hasi den ura da agian antzezlaneko aktorerik xelebreena. Berak aukeratzen du nor baso nor basamortu bihurtu, nor kolorez jantzi eta nor heriotzera kondenatu.Batzuek barazkiak landatzen dituzte, besteek zuhaitzak...Baina ez dira hauek gaur landatuko ditugunak. Izaten dira gizakion buruan lurpean gorde nahiko genituzkeen kontu bat baino g...