Pasio Ilunaren Aktuazioa

karakatemagaletik 1456150264280 Karakate Magaletik | 2007-10-05 19:15


    Orokorrean eztut hemen musikaz idazten, beste batzuek honezkero nahikoa egiten dutelakoan. Halere gaurkoan tarte berezi bat egingo diot nere talde kuttunari, hainbeste une bete dizkidanari, bihotzari irri txiki bat atera izan dionari. Ezagutzen nautenek honezkero badakite nortaz hari naizen, ta beste guztientzat esango dizuet "Nightwish" duela izena.

    1996 aldera sortu zen taldea finlandian eta "Power Metal Sinfonikoa" lantzen dute batipat. Ezagun ez dutenek idea bat egin dezaten, Metallica talde ezagunak San Frantziskoko Orkestra sinfonikoarekin egindako S&M-ren hantza du. Ohiko kitarra, bateria, baxu eta abarrez gain, hemen teklatuek eta orkestra sinfonikoen musikaz lagundutako nahasketa berezi bat sortzen da.

    Ongietorriak alde batera utzitza, Irailaren 25ean euren azken lana argitaratu zuten, "Dark Passion Play" deiturikoa. Egun eskasetan Finlandia aldean bi platinozko-disko lortu ditu salmentetan, eta badirudi diska hontarako taldean jasan duten abeslari aldaketak eztiola mesede besterik egin. Diska 2 CD eta 13 abestiz osatuta dago. Lehen CDan 13 abestiak jatorrizko bertsion aurki ditzakegu eta bigarrenean 13 abestien zati instrumentala (Inor karaokera ausartzen al da?). Diska hontan gainera taldean orain arte plazaratutako abestirik luzeena aurkitu dezakegu "The Poet and The Pendulum" deiturikoa, dagoeneko taldearen buruaren izenetan, bere gustukoena.

    Oraindik ikusteke dago mundu mailarako prestatu duten biran zaletuek eskainiko duten babesa, baina salmentak eta hedabideetan lortutako arrakastak itxaropentsu ditu taldekideak. Taldeari aukera bat emateko gomendioarekin eta argazki eta esteka batzuekin utziko zaituztet gaurkoz.

            



Utzi iruzkina: