Lehorreko Enbatak
Enbata!, Enbata!, Euskal Herriko, Onena da ta!...
Uste det hau izan dala aurtengo Zarauzko euskal jaixetan geixen pegau jatan abestixa. Sekula enintzan bertan egon lenao, baina aitzaki ona zan baserritar jantzi *berrixari* astindu txiki bat emateko (amortizau biako da ta...).
Itxuraz noizian behin inor pasatzen da ezer idatzi doten begiratzera (epa itziar!), orduan honek astindu txiki baten zakan biharraz konturau naiz.
Karakate magalian egoten dan anbientian ohitxuta, eskertzen da taberna baten batek bultzadatxo bat deskuiduan emandakuan "hi, barkau zak" esatia. Giro jatorra, neska politxak (dana komentau biar da), bazkari konpletua (eskerrik asko beste behin Joanes, IƱaki, Ainhoa, Aitor...ta aipatu gabe uzten ditxuten danak)...motzian esanda egun konpletua.
Laister hasiko gera berriz trotian. Hau izan da azkenetakua (azkena izan ezpada behintzat...), baina halere, hurrengo urtian bueltan juteko arrazoirik ez jaku falta (Bertolek arrazoia zakan, behin datorrena, itzultzen da.). Momentu hontan eztakat kronika bat idazteko gogo askorik, azken baten, hautsa astintzera besterik enaiz etorri, hitzak erabili ezian mina hartzen dabe ta...
Iruzkinak
itziar 2007-09-12 22:13 #1
iepa!!!
hemen nao bai, enaiz zutaz ahaztu.

Euskal jaiak... ai... hurrengo urtekoak noiz iritsiko zai...(nere hankak ez eh, oandik minduta daudeta.)

ta gure Enbata? earra eh!

egun borobilla izan tzan. Urtero izatea egun earra...ba aurtengua re bai.

ah ta nere blogian kronika bat... ba denboa pixkat hartzeetenian, fijo.

ondo izan

Utzi iruzkina: