Esperimentua

karakatemagaletik 1456150264280 Karakate Magaletik | 2007-07-27 15:07

     Aspaldi da azkenengoz nere hitzek zelai hauek zapaldu zituztela, baina inspirazioak eta motibazioak hitzen giharrak indarrez hornitu ezean alperrik bideari ekitea.

     Udak fakultateko buruhausteak albo batera uzteaz gain, denpora asko uzten dio norberari bere kontuak ordenatu ta berrikusteko, horra hitzon arrazoia. Zortea dutenek, neska lagunarekin eskapadatxo bat egitea erabakitzen dute, beste batzuk zuzenean desagertu egiten dira, ta azken batzuk, joan direnek itzultzean herria utzi zuten moduan topatzeaz arduratzen gara.

     Zergatik ez zait jairik jai ibiltzea gustatzen? Zergaitik ez zait hondartza gustatzen? Zergaitik zait gozoago ezetza baietz baino?. Nere lagun batek hiru hitzetan errez laburtu du galderon erantzuna, "eres un rancio". Ez zaio arrazoirik falta. Azken urteotako uda-agendari erreparatuta eztago besterik esaterik.

     "Rancio", hiztegian begiratu ezkero bi emaitz aurkitu ditut:

- 1.min, mindu, kerra.

- 2.zahar, aintzinako.

     Iruditzen zait lehenengoa pixkat kontestuz kanpo dagoela. Zaharra, aintzinakoa...eztabil oso urruti, egia esan, nire 75 urteko aitonak ni baino jardun haundiagoa dauka.

     Tira, diagnosia eginda dago, orain botika topatu behar da. Fernando Amezketarrak esana zuen "Galderak errezak dira, erantzunak dira zailak.", honi ere ez zaio arrazoirik falta. Zer egiten du 20 urteko tipo arrunt batek udan? Argi dago estatu batuetan neska modeloekin etxetzar handietan piszinako jaiak egiten direla, baina amengo eredua klasikoagoa da, herrietako jaiak.

     Eztago ezer esan beharrik herrietako jaiei buruz, gustatuko litzaieke bai Donosti edo Bilboko jaiei herri txikietan dagoen auzolagun eta erromeri giroa izatea, zifra txikien abantaila. Eztakit jaiak diren anti-zahar edo anti-aintzinakorik onenak, baina tira, eztaukat esperimentu xaguak kaiolatik ateratzeko gogorik, aurtengoagatik behintzat, neu izango naiz esperimentua...


Utzi iruzkina: