Aspaldikoak
Aspaldi entzuna nuen jarrain datorren bertsoa, zaletu bihurtu nindun hoietako bat da. Behin entzun arren denpora luzez ez dut entzuteko aukerarik izan.
Halere, gaur ezustean, berarekin topo egin dut, ta Ametsen zuzeneko ahotsa entzuteko aukerarik izan ez dudan arren, bere transkripzioa lortu dut. Erabilitako doinua Zure eskaerak egia esan du izena ta esteka hontan duzue berari buruzko informazio gehiago Bertsozale Elkartearen web orriko bertso doinutegian.
Ama hasi da negar malkotan
ta aita berriz eztulka,
lehen geneuzkan harreman denak
gelditu dira nahastuta.
Neska beltzaran bat ekarri dut
ustez asko gustatuta,
eta maitatzen segi behar dut
aurreiritziak ahaztuta,
sentitzen dudan maitasun horrek
kolorerikan ez du-ta! (bis)
Zoritxarrean entzun orduko
nere aitaren ahotsa,
nik sentitu dut nola azkartu
zaidan taupadaren hotsa;
oraintxe sartu duten ziria
neretzat hain da zorrotza!
Azala beltza ta iluna du,
baina ez naiz hortaz lotsa,
askoz beltzago ta ilunago
delako zuen bihotza. (bis)
Eskerrak behintzat nere maitea
aurkeztu diedan garaiz!
Nik hasieran pentsatzen nuen
«gustatuko zaie araiz».
Baina aita-amak semean kontra
joan ohi baitzaizkigu maiz,
zuek maite ez baduzute ere,
neretzat hori ez da gaitz;
etxe honetan ez bada bizi
ni Afrikara joango naiz. (bis)
Amets Arzallus
Iruzkinak
Itziar 2007-03-03 15:34 #1
bertsoak....

bertsozale naiz, bai. Nahiz eta aditu izatera ez naizen iristen, noski. Han joaten gara tarteka, bertso jaialdietara.
Eta 'hitzetik-hortzera' ikusteko aukerarik badago, ba hori ere ikusten da.

Bertsoa irakurri dudanean, 'hau beste noizbait entzun dut' pentsatu dut... agian etb-n... auskalo.

Ederra bertsoa

Utzi iruzkina: