Kategoria: orotarikoak
Eztago hitz askorik hau deskribatzeko, ez behintzat neretzat goizeko ordu hauetan. Nahiago dut Irudieuek eurek hitzegitea. Etsaminetako azken asteetan indarrak ahituta daudenean beste pixkat bultatzeko motibatzeko aproposa...
Lagun batek aurreko egunian bialdu zian e-mail batek eman dio izatia artikulu honi. Itxuraz, iragarki batetik ateratakua da, baina zer pentsau ematen dau. Irakurtziaz batera hemen tokitxo bat merezi zabala iruditxu jata. Erderaz dao baina askotan gauzak zentzu hobia dakabe bere testuinguru originalian: "Supongamos que cada mañana te encuentras 1440€. Puedes regalarlos, divertirte con ellos o quemarlos. Pero los que no uses al final del día desaparecerán.Así funciona la vida, la diferencia es que lo que te encuentras cada mañana no son 1440€, son 1...
Gaurkoaren haria gure garagardozale ohikoenak luzatu digu, eta eskaintzak onartuak izateko esperantzaz egiten direnez, hona erantzuna. Bost dira norberaren bizitzari buruz argitaratu behar omen diren sekretuak, orotarikoak, neuk 5 + 1 idatziko ditut, "be different". Nondik hasi enekiela, Borborka blog-etik hartu dut eskemaren ideia nahikoa izango delakoan. Kritikak onartzen dira:Adikzioa: Oroimenetik at dago nere adikzio den honen lehen eztenkada jaso nuenetik. Gehienentzat friki kontua da, besteentzat...ere. Berdin zait, eztut nere burua in...
Pare bat aldiz zuritu dira gure harrizko zaindariak lehendabizikoz honelako zerbaiti hasiera emateko gogoa nuela. Egun aproposa iruditu zait gaurkoa, atzoko azterketatik hurrengora arte astebete pasatxo dela medio, aste hauetako jardunari eten labur bat ematea pentsatu dut. Goizo jaiki, eta momentuan momentukoa egin eta gozatu. Ezta sarri izaten halako aukerarik azterketa garaian, baina tira, hemen hasiko dut nere "pekatutxoa", denborak benetan "pekatutxoa" izan den ala ez erabakitzen duen arte. Artean, karakate magal hontan jazotakoak eta jazo ust...