Karakate Magaletik
Pare bat aldiz zuritu dira gure harrizko zaindariak lehendabizikoz honelako zerbaiti hasiera emateko gogoa nuela. Egun aproposa iruditu zait gaurkoa, atzoko azterketatik hurrengora arte astebete pasatxo dela medio, aste hauetako jardunari eten labur bat ematea pentsatu dut. Goizo jaiki, eta momentuan momentukoa egin eta gozatu.
Ezta sarri izaten halako aukerarik azterketa garaian, baina tira, hemen hasiko dut nere "pekatutxoa", denborak benetan "pekatutxoa" izan den ala ez erabakitzen duen arte. Artean, karakate magal hontan jazotakoak eta jazo ustekoak, izan behar baina izan ez zirenak, etorri behar eta hantxe geratu zirenei tartetxo bat egingo dien txokoa martxan jarriko dugu: Ongi etorri nere izar denen sabaira, nere ametsen talaiara...
Iruzkinak
Oier 2007-01-31 13:32 #1
sorte zure "pekatutxo" berriarekin eta baita azterketekin ere :P

kukue 2007-02-01 17:31 #2
Ala, zorte on ba hire abentura berrian! Pekatuak beti pekatu, baƱo mundue pekatuz josita zeokenez pekatue, pekatuik ez eittea izango litzeke.

Ala, Keler bat zor diak hire blog-a patrozinatzeatik ;)

malen 2007-02-13 01:43 #3
Zorte on eta animo!
...engantxatu egiten du honek eh, promise.
ah! eta nork esan du unibertsoaren epizentrua Bilbo handia danik?
Eibarrek tente jarraitzen duen bittartian ez behintzat.
Ondo segi!

Utzi iruzkina: