Kontu bat suzeditu da...

karakatemagaletik 1456150264280 Karakate Magaletik | 2007-03-19 10:34
1

Badira aste batzuk hitzik josi ez dudala amaraun hontan eta pasa den asteburuko gertakari batek konponduko du jostorratzaren azkenaldiko langabezia.

Goazen "harira". Larunbat atsaldea, Elgoibarko tren geltokia, 19:30ak aldera Bilboko "Nasatik"(sekula enaiz ohituko hiztegietako itzulpen zorrotz eta garbietara) Eibartik datorren trena iritsi berri da. Eibarren izan ginen lagun batek jokatzen zuen Eskubaloi partida ikusten, larunbateroko errutina aldatzeko aukerari enion muzin egin.

Trena ohiko garraiobide dutenak ohituta egongo dira geltokietako bai sarrera eta bai irteeretan "pikatu" behar izatera. Trenari bere xarma aurkitzen diodan arren, urtean oso gutxitan hartu ohi dut (udako hondartzarako irtenaldi apurretan, askok bezela), Donostira autobusak aukera hobeak eskaintzen ditu.

Xarmak-xarma eta ohiturak-ohitura, kontua da Eibartik Elgoibarrera itzulia egin genuela eta lerro hauek idazten ari den ingeniosoari trenetik irten bezain pronto bidai-txartela txiki-txiki apurtzea otu zitzaiola.

Ederra aurpegia lagunari esan nionean "ups...irteeran pikau ein biada ez?". Zorionez, irteera trenbide sareko langileez lepo zegoen Elgoibarrek larunbatetan jasaten duen izurriteari aurre egiteko. Hauetako emakume batengana gerturatu nintzen eta nere aldarte motzean zera esan nion "barkatu, konturatu gabe txartela txiki-txiki egin dut eta...". Beste hitzetan esanda "Beira, kriston txorixo-muturra naiz eta nere pitokerietan pentsatzen nengoela txartela lau pusketatan apurtzea otu zait, nola irten naiteke hemendik pareta saltatu eta korrika eitxen urten gabe?"

Pentsatzen jarrita, nerekin zetozenak oraindik tripako minez egongo dira botatako barreez. Tira, "soilik" hau gertatzen zaidan bigarren aldia da. Uste dut joaten naizen hurrengo aldian nere argazki bat ikusiko dudala paper batean "SE BUSCA" letrak azpian dituela. Beharbada hobe nuke berriz trenik ez erabili, txartela txikitzeko tentazioa kendu arte behinipin...

Itziar

Itziar 2007-03-19 11:11 #1

nik uste nun holakuak etziala gertatzen. baño lengo astian, lagun bat etorri zitzaian ta:
- Itziar, gaur Donostira jun naiz, ta eztezu imaginatzen ze indeten.

ta ni ya gauza raruak pentzatzen.. nik zer dakit!
- eske trenetik atea naiz ta txartela puskau indet, ta seguratana jun ber izan det esatea gaurko txartela zala, ta pasatzen uzteko

osease, ni parrez.
baño bueno, hau irakurri ta geo, esangoyot eztala bakarra hori gertau zaiona...poztuko da

jajaja

(trena askotan erabiltzen deunoi, ya etzaigu holakoik gertatzen...)

Utzi iruzkina: