Kategoria: kontu
Badira aste batzuk hitzik josi ez dudala amaraun hontan eta pasa den asteburuko gertakari batek konponduko du jostorratzaren azkenaldiko langabezia. Goazen "harira". Larunbat atsaldea, Elgoibarko tren geltokia, 19:30ak aldera Bilboko "Nasatik"(sekula enaiz ohituko hiztegietako itzulpen zorrotz eta garbietara) Eibartik datorren trena iritsi berri da. Eibarren izan ginen lagun batek jokatzen zuen Eskubaloi partida ikusten, larunbateroko errutina aldatzeko aukerari enion muzin egin. Trena ohiko garraiobide dutenak ohitut...
Desafinatuak. Hori da hitza. Eta ez inperfekzioa. Afinatuak izatearen bidean desafinoetan galtzen gara. Atsegiñak garela erakutsi nahiean desafinatzen dugu. Afinazioarekin asmatu nahiean desafinatzen dugu. Besteen desafinazioak bilatzean desafinatzen dugu. Denok desafinatzen dugu noiz edo noiz