Karakate Magaletik

Guk pentsatzea delitua da, batzuentzat miraria...

    Txikitatik azenariorik jaterik nahi izan ez dugunean askotan entzun dugu "bistantzat ona da, zergatik uste dozu untxixak hain ondo ikusten dabela?". Eztakit ikusmena ala trebetasuna den jarraian datorren untxiaren dohairik sendoena, baina berak jandakoa non saltzen duten jakitea gustatuko litzaidake...     Agian besterik gabe, azenarioek holakoen aurrean jartzeko koskobiloak bere tokian ipintzen dizkigute...probatu beharko...


       Gaurkoaren haria gure garagardozale ohikoenak luzatu digu, eta eskaintzak onartuak izateko esperantzaz egiten direnez, hona erantzuna. Bost dira norberaren bizitzari buruz argitaratu behar omen diren sekretuak, orotarikoak, neuk 5 + 1 idatziko ditut, "be different".    Nondik hasi enekiela, Borborka blog-etik hartu dut eskemaren ideia nahikoa izango delakoan. Kritikak onartzen dira:Adikzioa: Oroimenetik at dago nere adikzio den honen lehen eztenkada jaso nuenetik. Gehienentzat friki kontua da, besteentzat...ere. Berdin zait, eztut nere burua in...


    Aspaldiko lagun zaharra zen. Badira urte batzuk ondoan geratzeko asmoz etorri zela. Beti ondoan neukan, onean eta txarrean, baina ez zen detallista. Beste lagunek zioten kasurik ez egiteko, bere kabuz alde egingo zuela azkenerako, baina urtero aurkitzen zuen une aproposa nere albora itzultzeko. Otsaila izan ohi zuen hollywood-eko izarren pareko agerraldiak egiteko garai gustokoena, azken finean, publizitateak bide erreza irekitzen zion.    Otsailero kontu bera zen: Azkenego aldiz atea irekiko niola, azkenengo aldiz estalpea emango niola nere alboan ("haundi...


        "Hitzak egiten gaitu euskaldun, euskaltasunak munduko..." dio Andoni Egañaren bertso ezagun batek. Halere ezagun askoa da euskerak herri eta bailara desberdinetan hartzen duen ukitua eta kolorea. Ukitu eta kolore hauek mantentze aldera dihardu lanean Badihardugu, Deba Ibarreko Euskara Elkarteak.        Bat baino gehiago diran euren eskutik herriko hizkeraren inguruan argitalpenak eta lanak argitaratu dituzten herriak, tartean Elgoibar. Duela hilabete batzuk heldu zen nere belarrietara Elgoibarko Euskararen Aditz Taula deitu...


        "Jazotakoak eta jazo ustekoak" diote orri hau definitzen duten lau hitzek, eta jazo usteko bat kontatzen dute duela hilabete batzuk nere buruari otu zitzaizkion hamasei errimek. Garai zailetako hamasei arazoak konpontzen dituzte lau lagunen altzoak, eta hau irakurtzen pasako dituzun lau minutuen sona izango da hurrengo hamaseietan izango duten esker ona.Eztira garai onenakjendartean ahopekaminbizi sendaezin haugaitz jasanezin tartekafalta zaigu egoteata falta da berriketaatera kontuak berazegin zazu batuketabaina beti ezta gauaegunsentia hauxe danahiz h...


    Pare bat aldiz zuritu dira gure harrizko zaindariak lehendabizikoz honelako zerbaiti hasiera emateko gogoa nuela. Egun aproposa iruditu zait gaurkoa, atzoko azterketatik hurrengora arte astebete pasatxo dela medio, aste hauetako jardunari eten labur bat ematea pentsatu dut. Goizo jaiki, eta momentuan momentukoa egin eta gozatu.    Ezta sarri izaten halako aukerarik azterketa garaian, baina tira,  hemen hasiko dut nere "pekatutxoa", denborak benetan "pekatutxoa" izan den ala ez erabakitzen duen arte. Artean, karakate magal hontan jazotakoak eta jazo ust...