Interesa "Jaukat"
"Hitzak egiten gaitu euskaldun, euskaltasunak munduko..." dio Andoni Egañaren bertso ezagun batek. Halere ezagun askoa da euskerak herri eta bailara desberdinetan hartzen duen ukitua eta kolorea. Ukitu eta kolore hauek mantentze aldera dihardu lanean Badihardugu, Deba Ibarreko Euskara Elkarteak.
Bat baino gehiago diran euren eskutik herriko hizkeraren inguruan argitalpenak eta lanak argitaratu dituzten herriak, tartean Elgoibar. Duela hilabete batzuk heldu zen nere belarrietara Elgoibarko Euskararen Aditz Taula deiturikoaren existentzia.
Egun hauetan interneten bueltaka nenbilela (bai, beste behin), Aditz Taula honen edizio bat aurkitu dut .pdf formatuan eta, nere "pekatuan" tartetxo bat merezi zuela iruditu zait. Edizio hau Jesus Mari Makazagak eta arestian aipaturiko Badihardugu elkarteak argitaratutakoa da. Nahi duenak eskuragarri izango du artikulu amaierako estekan. Beraz, badakizue, begiratu bat bota ta moldatzen denak, erabili!
Iruzkinak
Badihardugu 2007-02-21 10:15 #1
Aupa!

poztutzen gaittuk, guk egindako lana beste batzuen eskuetara heldu, eta baliagarrixa dala ikustian.

Hamendik lasterrera, Makazagaren hurrengo lana, Elgoibarko lana jasoko daben liburua.

jon 2007-02-21 11:31 #2
Estimatzen da hemendik bueltaxka bat emateko denpora hartu izana. Agur bero bat!
Utzi iruzkina: