Itsusia, txintxoa eta maltzurra. Egunotan petroleoaren ordezkari izateko postulatzen diren protagonistak. Adituek diote hamar urte baino lehen petroleoaren ekoizpenaren gailurra gertatuko dela eta asko jota hiru hamarkadetan akabo direla errefinatu ahal izateko kalitate askiko petroleo erreserbak. Gasari buruz berdin diot, nahiz honi hogei urtetan igotzen dioten bizitza esperantza. Guzti honek egitura produktibo osoa aldaraztera eramango du erregaien erabilera ordezkatzearren. Baita gure bizimoduan eta kontsumo patroietan ere. Elektrizitatearekiko menpekotasuna handituz joango baita, gure s...
Zentru-eskubiko espainiar nazionalista banintz asaldatuta nengoke espainiar eskubiak Endesaren kulebroian hartu duen posizionamenduagatik. PPren adierazpenak entzunda eta eskubitar komunikabide digitaletako blogetan igortzen diren argudioak irakurrita, espainolismo zaharkituena eskizofrenia egoeran dagoela esango nuke. Gas Naturalak Endesaren jabetza eskuratzeko akzio erosketa publikorako eskeintza publikoaren (EEP) atzean arrazoi politikoak, ekonomikoak eta ...
Naomi Klein No Logo liburuan ekonomiaren desmaterializazioaz aritzen zaigu esanez lehen munduan ekoizpen prozesuak desagertzen ari direla eta egun balio erantsiaren gakoa marka komertzialetan eta beroiei lotutako faktore ukiezinetan datzala. Azterketa oso partziala iruditu zitzaidan irakurri nuen garaian. Analisi hori Nike bezalako kontsumorako manufakturetan baliagarria izan badaiteke ere, beste jarduera adar ugaritan eta batipat munduko ekonomian Estatu baten posizioa eraikitzen duten ekoizpen teknologikoetan tokiko ekoizp...
Duela hilabete prentsara filtratu egin zen espainiar gobernua aztertzen ari zela elektrizitatearen tarifa bi faktoreen arabera mailakatzea. Kontsumoaren arabera eta pertsonen erreta mailaren arabera. Lehen faktorea mantendu egin da eta bigarrena desagertu. Errentaren araberako tasa eta salneurri politika egiteak, errenta apalenei lagundu ahal izateko balio du. Filosofia hori iada erabiltzen da beka, garraioa eta babes ofizialeko etxebizitzen kudeaketan adibidez. Baina elektrizitatearen fakturan progresibitatearen ideia txertatzeak unibertsalki lehenbizikoz ezartzea zekarren. Eta gerora oina...
Ulertzeko zaila gertatzen da abiatu den gatazka konpontzeko prozesuan nola EAJk ez duen jarrera soberanistagorik hartzen, nola PSOEren itzalean kokatzen duen bere burua eta indarren batuketa profitatu beharrean aktore soberanistaren posizioak ahultzen saiatzen den. Ez da ulergarria, prozesu honetan kudeaketa politikorako eskumen gehiago lorgarri bilakatzen den eszenarioa irekitzen delako. Ez dirudi ordea, euskal burgesiaren ordezkaritza politikoak interesik duenik horretan. Eta ez da ulergarria hamarkadak pasa dituelako egitura autonomiko honen gabeziak eta tranpak nozitzen eta hala-hola ga...
Gipuzkoako Merkatal Ganbarak AHTri argudio sendoen bitartez erantzuteko eskatu du. Zabaldu berri duten http://www.euskalyvasca.com/eu/ web orrian oraindik orain ez dut argudiorik aurkitu Roberto Bermejok egindako txostenari adibidez erantzuten dionik. Horrenbeste dira kontrako argudioak, zehatzak gainera, Merkatal ganbarak kontrakoa egin beharko lukeela: AHT justifikatzeko argudio sendoak eskatu eta ez mitifikazioa, metafora, hiperbolea eta orokortasun izkutatzaileak. Honen inguruan Berrian idatzitako artikuluaren ondoren, Joseba Barandiaran-ek beste bat idatzi zuen, non Erresuma Batua...
Aurtengo Uztailaren amaiera aldera Berrian idatzi nuen artikuluan La Naval enpresaren inguruan operazio inmobiliarioan bilakatzeko aukera aipatzen nuen. Ba hara zer topatu dudan www.elconfidencial.com -en. "La especulación amenaza con convertir los astilleros Naval-Gijón en una urbanización de lujo"
Non geratu dira 35 ordutako lanaldiaren aldeko aldarrikapen eta borrokak?. Estatu frantsesean Jospin-en gobernuarekin lortutakoa dagoeneko indargabetua dago eta Europako Batasuneko instituzioetan lanaldiari buruzko eztabaida mahai gainean dago 2004az geroztik, 1993/104/CE Arteztarau edo Direktibaren berrikuspena dela eta. Europear Instituzioen funtzio legegilearen matazan ez galtzeko egin ditzagun bi aipu. Batetik, funtzio legegilea Europako Parlamentua eta Ministroen Kontseiluaren esku dago. Bitartekaritza lanak Europako Batzordeak egiten ditu proposamenak helaraziz eta bi erakundeen a...
Mediku kolonbiarrak galdera eta erantzuna bota zizkidan: “ba al dakizu beltzek zergatik erabiltzen dituzten urrezko bitxiak?, estetikoki ondo gerazen zaielako eta historikoki ihes egin behar izan dutenean aberastasuna norberarekin eramatea errazten dielako“. Urrearen salneurria bost urte darama etengabe igotzen. Azken bi hamarkadetako egonkortasunaren ondoren, 2001aren erdialdean ontza 270 dolarretan bazegoen, azken abuztuan 650etara iritsi da. Merkatua zain dago 1.000 dolarretara noiz iritsiko. Urreak bi erabilera nagusi ditu, luxuzko artikuluen ekoipena eta moneta inbertsio gisa. Industri...
Endesa-ren bi ezkongaien (Gas Natural eta E.On alemana) arteko lehiak eztabaida bizia piztu du europear txapeldun ala estatu txapeldun aukeren artean. Testuinguru honetan deigarria gertatu da Industri Kontseilari ohi bati euskal multinazionalak sortu behar direla entzutea. Mundu ekonomiari buruzko literaturan enpresa multinazionalak, -hobe transnazionalak- hainbat ezaugarriekin definitzen dira, hala nola: ekoizpen unitateak estatu ezberdinetan izatea; izaera plantanitza eta produktuanitza; industri antolaketan, langile zuzendaritzan, stock kudeaketan, marketingean teknika aurreratuenak erab...