euskal ekonomiaz

Dolar bileteetan Karl Marxen aurpegia itsasten ari diren honetan, burura datorkit honek “Ekonomia Politikoaren kritikarako ekarpenean” idatzi zuen esaldi bat: “Gizakiaren esistentziarako beharrezko den ekoizpen materialean, gizartearen indar produktiboak uneko ekoizpen-erlazioekin talka egiten dute. Erlazio hauek indar produktiboentzat oztopo bilakatzen dira. Orduan iraultza sozialerako aroa zabaltzen da”. Inspiratzailea eta potentzialtasun intelektual handikoa iruditu zait historiaren motore gisa uler daiteken indar pruduktiboen (giza baliabideak, lehengaiak, teknologia, makinak...) ga...


Luxenburgoko Auzitegiak eman du bere epaia. Prentsako titularretan behin eta berriro Foru Aldundiek Espainiakoarekiko eredu fiskal ezberdindua eta propioa izateko eskubidea, -batzuek subiranotasun fiskala deitzen diotena-, onartu diela azpimarratzen da. Apirilean Espainiako Auzitegi Gorenak berdina aitortu zuen, baina ustezko subiranotasun fiskalaren mugak erakustea ahazten da etengabe. Eta horixe ñabartzera gatoz. Lehenik eta behin, Foru Aldundien Kontzertu eta Konbenio Ekonomikoen hastapenari erreparatu behar zaio. Figura juridiko hauek XIX mendeko gerrate karlisten emaitza da, non o...


Euskal independentziaren alde egoteko arrazoi nagusienen artean ekonomikoak ez nituzke sartuko; hala ere, dudarik gabe faktore ekonomikoek independentziarako gutxieneko sustengua definitzen dute hein handi batean. Bestalde, independentziak aukerak zabal ditzake gure bizitza kalitatea hobetzeko. Zentzu honetan pozgarria da Jon Azua industria sailburu ohiak egindako adierazpenak, independentzia ekonomikoa erabat bideragarria dela azpimarratu duenean eta independentziarako azterketa ekonomikoen beharraz aritu denean. Espainiar nazionalismoaren aldetik, eta ez bakarrik (Leizaola lehendakar...


Neoliberalismoak bereak egin du. The Financial Times-eko ekonomia-editorea den Martin Wolf-ek, neoliberalismoak izan duen bozeramaile sutsuenetakoak, data eta guzti jarri zion heriotzari: 2008ko martxoaren 14a. Arrazoia: Estatu Batuetako Erreserba Federalak herrialde horretako bosgarren bankua, Bear Steams alegia,  porrotetik libratu izana, merkatuari aske jokatzen utzi beharrean. Deutsche Bank-eko buru den Joseph Ackermanek ildo berean adierazi izan du: “ez dut sinisten merkatuen ahalmen autosendagarrian. Deserregulazioak bere mugak topatu ditu”. Paul Krugman ekonomilari ospetsuar...


Zer gertatuko litzateke mundu osora gure kontsumo patroiak eta ahalmenak hedatuko balira? Nonbaitetik hastearren, estatu populatuenatik has gaitezen. Txinatarrak haragi kontsumoan gure mailara iristeak (pertsonako 50kg.tik 110 kg.ra), kontutan izanda 1.300 milioi pertsona direla eta txerriki kiloa ekoiztu ahal izateko 6 kg. zereal behar direla, 468 milioi tona zereal gehiago kontsumitzea dakar, hau da, iazko produkzioa (2.109 miloi tona) %22an igotzea. Hori txinatarren txerrikiarekin bakarrik. Oinarrizko ondasunetatik azken mendeko garapena sinbolizatu duen kotxearen kasura igaro gaite...


Esnea, irina, ogia, arraultzak, oilakia, ardikia eta beste hainbat elikagai azken hilabeteotan nabarmenki egin dute gora salneurrietan. Azken urtean igoera tasak hiru aldiz biderkatu dira eta horrek inflazioan eragin nabarmena izan du. Arrazoi ezberdinak daude igoera hauen atzean eta ez litzateke zuzena izango faktore bakar bati errua igortzea. Lau arrazoi nabarmenetan laburbildu daiteke gertaera honen esplikazioa. Lehenik, munduko periferian hainbat herrialdeek errenta mailan igo arabera kontsumo moldeak aldatu dituzte eta dietan beste elikagai batzuk sartzen joan dira, hala nola,...


  Finantza-ekonomia  ekonomia produktiboari gainditu zaiola esateko datu ugari badago. Estatu Batuetako balizko errezesioa herrialde garatuetara hedatzeko eredu berriek ere baieztapen hau sendotzen dute. Duela hiru hamarkada errezesioa trasmititzeko bidea kanpo-merkataritza zen. Herrialde bat errezesioan sartzeakoan bere kontsumoa, ekoizpena eta inbertsioa apaltzen duen heinean gutxiago inportatzen du eta ondorioz herrialde hornitzaileak bere salmentak murriztu behar ditu. Gaur trasmisio bide honek garrantzia galdu du. Arrazoia: saltzen den globalizazio orokorraren irudiar...


  Iberdrolaren Administrazio Kontseiluak Scottish Power enpresa erostea erabaki zuenean kanpotik eta barrutik etor zitekeen erosketa arriskuei aurre egitea zuen asmotzat. Tamaina handitzerakoan eta munduko laugarren enpresa bilakatzerakoan, irenstea  zailagoa bilakatzen zuen, gutxiren esku dagoen finantza-ahalmen handiagoa behar zen heinean. Baina badirudi Florentino Perezek gidatzen duen ACS konstruktorak aurkitu duela non oinarritu: tamainaz bikoitza den Electricité de France (EDF) enpresan. Elektriken kulebroiaren bigarren denboraldia hasi da. ACS Iberdrolako akziodun n...


Noiz kontsideratzen da herrialde bat errezesio egoera dagoela? Bere Barne Produktu Gordina bi hiruhileko segidan murrizten denean, hau da, BPGren bilakaeraren bi datu negatibo jarraian ematen direnean. Hortaz, egun urrun gaude errezesio egoeratik, hazkunde tasak ehuneko 4tik gorakoak direlako. Hori Euskal Herrian, baina inbertsore eta ekonomilari ugari dago Urtarrilak 30 dataren zain urduri, egun horretan jakitera emango baita Estatu Batuetako ekonomiaren hazkundearen tasa iazko azken hiruhilekoan. Askok tasa hori negatiboa izango dela espero du. Zantzuak hor daude: kontsumoaren beher...


Ingenieritza fiskalarako garaiak dira. Aste hauetan pertsona eta enpresa ugarik datorren urteko zerga ordianketa nola aterako zaien aurreikusten dago. Garai hauetan banketxeko bulegoan ‘etxebizitza kontua’ edota EPSVa zer den deskubritzen da. Soldatapeko langileak ez direnak eta enpresa askok ingenieritza fiskalarako ariketak edota iruzurrerako ariketak egiten daude. Dena prest utzi behar da urtea amaitu baino lehen, gero amarruak egiteko margena txikitu egiten baita. Zergei lotuta azken notizia Ondare edo Patrimonioaren gaineko Zerga kentzeko Zapaterok egindako proposamena da. Hego Eu...