NANOTEKNOLOGIA (berrian - 05/12/11)
Nanoteknologia izenaz ezagunak dira atomo eta molekulen eskalan diharduten hainbat tekniken multzoa. Nanometroa (nm) milimetroa baino milio bat aldiz txikiagoa da. Gizakion ile batek 80.000 nm ditu, globulo gorri batek 5.000 nm eta ADN molekula batek zabaleran 2,5. Nanoa berez eskala bat da eta eskala horretan, -100 nm.ren azpitik-, materiaren propietateak erabat aldatzen dira, gogortasunean, malgutasunean, eroankortasun elektrikoan eta abar. Esatebaterako arkatzetako grafitoa nano eskalan altzairua baino gogorragoa eta sei aldiz arinagoa da.
Zabaltzen diren aukerak zientzi fikziozkoak dirudite. Datuen gordetzeko ahalmenak biderkatzea; material gogorrago eta arinagoak sortu; medikuntzan molekula aktiboak organo zehatzetara zuzentzeko sistemak diseinatu; sentsore ñimiñoak sortu; eskala atomikotik abiatuta behetik gora sistema konplexuak eraiki naturaren jarduera imitatuz… Nanokimika, Nanomedikuntza, Nanomekanika, Nanobiologia edo Nanoelektronika izeneko jakintza arloek mikro arotik nano arora igarotzen ari garela erakusten digute.
Horretaz gain teknologia eta zientzia ezberdinen konbergentzia estrategia ematen ari da. Batzuek little BANG teoria adiera darabilte materia, bizitza eta ezagutza kontrolatzeko nahia izendatzeko. BANG Bit, Atomo, Neurona eta Gene hitzen akronimoa da. Konbergentzia edo fusio honen adibide praktikoak egun badaude martxan. Adibidez, birusen ADNa eraldatu izan da alanbre inorganiko nanoak ekoiztarazteko; laborategian egindako ADNa duen bakteriak sortzen ari dira karbono dioxidoa xurgatzeko.
Mundu mailan alor honetako inbertsioak 8.600 milio dolar ingurukoak izan ziren iaz. Fortune zerrendan azaltzen diren 500 enpresa arrakastatsuenetatik ia guztiek dituzte inbertsioak nanoteknologian. Estatu Batuetako gobernuak dedikatzen dion aurtengo aurrekontua 982 milioi dolarrekoa da, ilargiratzeko Apolo programaren ondoren finantziatu den inbertsio zientifiko handiena. Eta halere Japon aurretik doa. Berez Estatu Batuetako National Science Foundation-ek 2011 edo 2012 urterako nanoteknologiak bilioi bat dolarreko merkatu balioa lortuko duela dio.
Guzti honek munduko ekonomian eragin itzela izango du. Ekoizpen industriala, elikadura, nekazaritza eta osasunaren kontrol globalerako plataforma estrategikoa bilakatuko direlako nanoteknologiak. Material berriek oraingo materialak ordezkatuko dituzte, enpresa asko pikutara bidaliz, munduko komertzioa eraldatuz eta baliabide naturalen ustiaketan oinarritzen diren herrialdeak kolokan jarriz. Jar dezagun adibide bat. Kautxoaren eta kotoiaren ordezkoak lirateken nanopartikulak sortzen ari dira egun. Honen hedadurak India, Tailandia, Malasia, Indonesian edota kotoia lantzen diharduten 100 milioi familiengan ekar ditzaken ondorio kaltegarriak asmatzea erraza da. Honi jabego intelektualaren arazoa gehitzen zaio. Nanoteknologiako lehen patenteen jabeek material berri horiek darabiltzaten enpresei ordaina eska diezaikete. Badago aurrekari bat iada: Taula Periodikoko 95. elementua, Amerizioa, patentatua dago.
Bestalde, bizitza mota berriak sintetizatzeko asmo horrek, kontrolaezina suerta daitezken abusu edo nahigabeko ezbeharrak gertatzeko aukera biderkatu egiten du. Berez, nanopartikulak toxikoagoak dira, beste arrazoien artean sistema inmunologikoak antzeman ezin dituelako.
Eta jakina, Pentagono aholkulari zientifikoa den Clifford Laud-ek ez gaitu batere lasaitzen, “Nanoteknologia ‘indar biderkatzailea’ da. Azkarrago eta indartsuago bilakatuko gaitu gudu-zelaian” dionean. Derradan, bide batez, Estatu espainoleko nanotekologia sarean Defentsa Ministerioko Armamentu eta Material Zuzendaritza Orokorra ere dagoela.
Iruzkinak
borthuzai 2006-11-24 23:08 #1
Oso aritkulu interesgarria.
Ondoren, Alfontso Mtz. Lizarduikoak orain dela asko (ez galdetu noiz) Berrian idatzi zuen artikulu bat itsasten dut. Nanoteknologiaren inguruan hau ere.

Interesatuko zaizulakoa, (agian ezagutuko zenuen, baina beno)

Nanoteknologia: erabateko bigilantziaren
teknologiarantz?

Alfontso mtz. lizarduikoa

Ingeniaritzan doktorea eta
Filosofoa

Nanoteknologia osagai atomikoen gain
diseinaturiko materialen teknologia da. Beraz, mikromunduaren teknologia dugu.
Bere garapenean Fisikak eragin handia izan du, baina azkeneko urteetan
bioteknologiarekin batera elkartzen hasia dago, materia bizidunaren manipulazio
atomikoa lortu arte. Aurreko ikerkuntza lerroak gehien jorratu dituztenak AEB,
Japonia eta Europar Batasuna dira, eta azkenekoaren barnean Alemania eta
Frantzia, batez ere. Nanoteknologiaren ikerkuntzari aurrekotasuna ematerakoan
planetako hiru gune aberatsenak agertzea ez da kasualitatea, une honetan
mundu-hegemonia lortzeko kapitalisten arteko borroka latzaren isla baino. Borroka
horretan nagusitasun teknologikoa gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da,
eta irekitako fronte berri horri (nanoteknologiarenari) «elkarkidetzako
zientzien garapen militar» izena ipini zaio, etiketa horren azpian ia-ia estatu
terrorismoa diren ikerketarako lerroak garatzen ari direla.

Nanoteknologiaren eremu
aurreratuenetako bat nanorrobotena (makineria mikroskopioarena) da.
Nanorrobotak energiaren oso kontsumo txikia duten motorrez horniturik daude eta
materiarekin elkarreraginean ibil litezke epe motzean. Eta epe ez oso luzean,
nonbait, beren burua errepika lezakete, bizidunek egiten dugun moduan.
Ikertzaileen eritziz, bi hamarkadatan, nanorrobot horiek giza gorputzaren
organoekin elkarreraginean egon litezke jadanik, garuna barne.Izugarri boteretsu
eta beldurgarria den teknologia horren apologistak aplikazio zibilen abantailez
etengabe ari dira: robot adimentsu horiek, gure anatomian txertatu ondoren,
bihotzekoa gertatu baino lehen abisua emango ziguten; gaixotasun bat hartzeko
arriskuan egonik, egoera gainditzeko hartu beharko genituzkeen erabakiak
aginduko lituzke; auto-ilara batean egonik nondik hartu bidea eta aparkatzeko
erarik errazenaz berri emango ligukete... Baina, egunean, aplikazio eta garapen
garrantzitsuenak eremu militarrean gertatzen ari direla inork ez du zalantzan
jartzen. AEBeko Defentsarako Departamentuak bere aurrekontuaren zati handi bat
nanoteknologia ikertzeko eman berri du.Helburua honako hau da: armamentu
arinago eta tiro-gaitasun handiagokoa lortu; autozuzenduriko balak garatu eta
etsaia ikusi hain bezain laster itua segurtatzeko gai diren mekanismoak garatu;
espioigintzarako eta erailketa selektiboak nahiz masiboak eragiteko sistemak
garatu.Ikerketa-lerro berberan, gizakiek arnas ditzaketen bionanorrobotak
garatzen ari dira. Arnasketa gertatu ondoren, aurretik programaturiko
nanorrobotek gizakiaren kode genetikoa bilatuko lukete eta, kodea ondatuz,
hartzailearengan itzulezinezko kalteak eragingo lituzkete.Baina,
arrazionalitate militarrak ez du atsedenik hartzen eta orain marka guztiak
hautsi nahi ditu «hauts adimentsua» deritzon azkeneko asmaketa sortuz.
Kaliforniako Unibertsitateko zientzialariek, Pentagonoaren finantzaketarekin,
sentsore adimentsu bat sortu dute. Horrek milimetro kubiko bolumena du (ondar
ale tamainakoa) eta bere barnean baditu energia baxuko hartzaile bat,
transformadore bat, kontrolatzaile bat eta igorle bat, hori guztia
eguzki-zelula talde batek zuzendurik. Militarren gogoa da urrutiko kontrolez
eraginiko hegazkinak gerra-frontetik harantzago bidaltzea eta han sakabanatu
nanorroboten hodeiak. Nanorrobot txiki horiek nonahi pausatuko lirateke eta
handik edozein motatako informazioa bidaliko lukete (geografikoa, armategiena,
tropa mugimenduena...). Eta asmaketa teknologiko ero horri beste bira eman diote
eta, orain, nanorrobotei hegoak jarri nahi dizkiete ituak bere kabuz bila
ditzaten, erlakume hegalariak bailiran.CIA eta Segurtasunerako Nazio Agentzia
oso pozik omen daude egungo neoliberalismoak, fase historiko honetan, zientzian
(eta bere aplikazio teknologiko zuzenetan) duen aliatu estrategikoarekin.
Dirudienez, martxan omen dago estrategia berri bat herritar guztiak «hauts
adimentsu» horrekin kutsatuak izateko. Hori lortuz gero, beren mugimendu
guztiak kontrolatzeko aukera izango zuten, beren elkarrizketa guztiak grabatu
eta «denbora errealean» beste pertsonekin izandako harremanak filmatu ere.
Herritarrek antzematerik izango ez zuten «hauts adimemtsua» nonahi eta noiznahi
egongo zen, ia dena «sentituz». Erabateko bigilantziarako teknologia lortua izango
zuten orduan. Erabateko Anaia Handia.Gaur egun, demokraziaren defentsaren
izenean eta Lehenengo Munduko guztiz alienaturiko populazio gehiengoaren
onespen inplizitoarekin (eta ezker politikoa koma-egoeran dagoela), planetako
aginte ekonomiko-militarra gizarte zibila menperatze-egoera (fisikoa nahiz
intelektuala) sinitsezinera (Orwell eta Huxley pentsalariek inoiz amesterik
izango ez zutenera) zuzentzen ari da. Zer egin, gurekin kontatu gabe hartutako
erabaki teknologiko-militar hauen aurrean? Zerbait egin daiteke: irakurri,
pentsatu, hedatu informazioa eta gero eztabaidak sortu. Antidemokratikoki eta
era bortitzenean inposatu zaigun aurrerakuntza (kasu honetan nanorrobotika eta
bere aplizaio militarrak) nahitaez debatitu behar dugu. Neokapitalismo globalaren
gestio-medioek zeharo sartu diguten aurrerakuntzaren kontzeptua arrazionalizatu
eta erlatibizatu behar dugu. Horrekin, nonbait, orain zientzia eta teknologiari
buruz dugun kontzeptu instrumentalista (ontasun teknologikoaren mitoa), bizitza
pentsatzeko eta gizartea eraikitzeko guztiz mugatzen gaituena, gainditzeko eta
herriaren interesen arabera bideratzeko gai izango gara. Eztabaida hori (bere
ondorio guztiekin) burutzen ez bada ontasun teknologikoaren mitoak gure
planetako bizitza eta giza-askatasuna akatu ditzake. Teknologikoki berria den
guztia ez du derrigorrez gehiengoaren askatasunarekin konpatiblea izan behar,
eta ez digu derrigorrez bizi-kalitate hoberik emango.

Utzi iruzkina: