Kategoria: i g b
2000. urteko martsoan, Europako Kontseiluak Lisboako Agenda izenez ezaguna den estrategia definitu zuen. Helburua ezagutzan oinarrituriko munduko ekonomia lehiakorrena eta dinamikoena bilakatzea Europakoa, hamar urteren buruan. Eta horretarako Ikerketa eta Garapenean egiten den inbertsioa Barne Produktu Gordinaren ehuneko hirura igotzea da. Hego Euskal Herriko administrazioek ere Lisboako Agenda gidari dute, eta azken datuen arabera Nafarroan % 1,90ra eta Elkarte Autonomikoan %1,54ra iristen da I+Ga. ...
Nanoteknologia izenaz ezagunak dira atomo eta molekulen eskalan diharduten hainbat tekniken multzoa. Nanometroa (nm) milimetroa baino milio bat aldiz txikiagoa da. Gizakion ile batek 80.000 nm ditu, globulo gorri batek 5.000 nm eta ADN molekula batek zabaleran 2,5. Nanoa berez eskala bat da eta eskala horretan, -100 nm.ren azpitik-, materiaren propietateak erabat aldatzen dira, gogortasunean, malgutasunean, eroankortasun elektrikoan eta abar. Esatebaterako arkatzetako grafitoa nano eskalan altzairua baino gogorragoa eta sei ...