Non geratu dira 35 ordutako lanaldiaren aldeko aldarrikapen eta borrokak?. Estatu frantsesean Jospin-en gobernuarekin lortutakoa dagoeneko indargabetua dago eta Europako Batasuneko instituzioetan lanaldiari buruzko eztabaida mahai gainean dago 2004az geroztik, 1993/104/CE Arteztarau edo Direktibaren berrikuspena dela eta. Europear Instituzioen funtzio legegilearen matazan ez galtzeko egin ditzagun bi aipu. Batetik, funtzio legegilea Europako Parlamentua eta Ministroen Kontseiluaren esku dago. Bitartekaritza lanak Europako Batzordeak egiten ditu proposamenak helaraziz eta bi erakundeen a...


Mediku kolonbiarrak galdera eta erantzuna bota zizkidan: “ba al dakizu beltzek zergatik erabiltzen dituzten urrezko bitxiak?, estetikoki ondo gerazen zaielako eta historikoki ihes egin behar izan dutenean aberastasuna norberarekin eramatea errazten dielako“. Urrearen salneurria bost urte darama etengabe igotzen. Azken bi hamarkadetako egonkortasunaren ondoren, 2001aren erdialdean ontza 270 dolarretan bazegoen, azken abuztuan 650etara iritsi da. Merkatua zain dago 1.000 dolarretara noiz iritsiko. Urreak bi erabilera nagusi ditu, luxuzko artikuluen ekoipena eta moneta inbertsio gisa. Industri...


            Mintza gaitezen laburki garapenari buruz eta jar dezagun arreta munduko erakunde multilateraletatik hedatzen den pentsamendu ortodoxoan. Nazioarteko Moneta Fondoak, Munduko Bankuak eta Munduko Merkataritzarako Erakundeak, horren gaizki egin dute beraien lana, erraz pentsa daitekeela beraien benetako betebeharra herrialde aberatsen transmisio uhala izatean datzala herrialde pobreei ildo ekonomiko jakina inposatzeko. Hori argi ikus daiteke MMEri erreparatuta. Teorian erakunde hau mundu mailan merkataritzaren liberalizazioa bul...


            Francis Fukuyamak dio: “Estatuaren eraikuntza defendatzen dut munduko komunitatearen gai garrantzitsuenetako bat bezala, Estatu ahulek edo arrakastarik gabekoek munduak pairatzen dituen arazoetako asko sortzen dituztelako: txirotasuna, ihes-a, drogak edo terrorismoa”. Halaxe dio Fukuyamak bere azken liburuan. Hamabi urte lehenago, historiaren amaiera, sozialismoaren amaiera aldarrikatu zuen autore berak, neoliberalismoaren eta globalizazioaren garaipen erabatekoa goraipatu zuenak.        &n...


            Nanoteknologia izenaz ezagunak dira atomo eta molekulen eskalan diharduten hainbat tekniken multzoa. Nanometroa (nm) milimetroa baino milio bat aldiz txikiagoa da. Gizakion ile batek 80.000 nm ditu, globulo gorri batek 5.000 nm eta ADN molekula batek zabaleran 2,5. Nanoa berez eskala bat da eta eskala horretan, -100 nm.ren azpitik-, materiaren propietateak erabat aldatzen dira, gogortasunean, malgutasunean, eroankortasun elektrikoan eta abar. Esatebaterako arkatzetako grafitoa nano eskalan altzairua baino gogorragoa eta sei ...


 Penintsula helburu duten hainbat afrikar inmigrante, milaka kilometrotako bidaia egiten dute Senegal, Niger, Mali, Nigeria, Camerun, Chadetik abiatuta. Guk tamainako balentria egingo bagenu Kirolez Kirol saioan entrebista lortuko genuke, herriz herri diaporamak egingo genituzke eta Pirenaica, Desnivel eta antzeko aldizkarietan argazki ederretan azalduko ginateke. Darwinismo soziala aldarrikatzen duten neoliberalek noski, koherenteak izateko, etorkin hauei enpresa departamentuetan gutxienez maila ertaineko lanpostua eskeini beharko liekete. Ceuta eta Melillan azken asteotan gertatu de...


            Nazio Batuen Erakundeak Giza Garapenaren Txostena 2005 argitatu berri du. Bertan kalkulatutako Giza Garapen Indizearen rankinean Estatu espainola 21. postuan legoke eta frantsesa 16.enean. Euskal Herrikoa kalkulatuko bagenu 17. tokian geundeke.             Txosten honek urtero txirotasunaren erradiografia aurpegiratzen digu eta datuak bortitzak dira. Munduko populazioaren ehuneko berrogeia, 2500 milioi pertsona alegia, bi dolar baino gutxiagorekin bizi da eta munduko dir...


Azken iruzkinak