Ana Palaciosek, garaiko Atzerri Ministro espainolak, Irak-eko inbasioaren ondorioz petroleoa 30 dolarretan finkatuko zela baieztatu zuen. Une honetan, ordea, 100 dolarren inguruan dago eta zortzi urte baino lehen bikoiztu egin daitekeela uste da. Energiaren Nazioarteko Agentziaren azken txostena oso argia da: Txina eta Indiaren eraginez energiaren kontsumoa % 50 handituko da datozen bi hamarkadetan eta petroleoaren merkatuak ez du ahalmenik izango eskaera horri aurre egiteko. Bestalde, CO2ren isuria % 57 handituko da Txinan eta munduko isuria egungo mailetatik %30 gorago egonkortuko da....
Iturria:http://www.youtube.com/watch?v=9jYjiOBQ3jo
Iturburua:http://www.rebelion.org/noticia.php?id=68474
Datozen lauzpabost urteetarako teknologi planak aurkeztu dituzte bai Jaurlaritzak Bai Nafar Gobernuak. Bietan nabarmendu daiteke heldutasun handiagoa, berrikuntza teknologikoak izan duen eredu linealatik aldentzen diren heinean. Eredu lineal eta xinple honen arabera, -pentsamendu neoliberalak sortua, defendatua eta arlo akademikoan ia baztertua- oinarrizko ikerketatik merkaturatzera sekuentzia lineala dago eta nahikoa litzateke arrakasta lortzeko ikerketan inbertitzea, zentro teknologikoak sortzea, eta enpresetan I+G unitateak sortzea. 80. hamarkadan egindako azterketa enpirik...
Aste gutxi barru amaituko zaie osatu berri diren udalei Nafarroa Garaiako Lurralde Antolaketa Planari (LAP) alegazioak aurkezteko epea. Plan honetan datozen hamarkadarako herrialde honetan ezarri nahi den ereduaren ezaugarriak eta gauzatze ildoak adierazten dira, eta gai anabasa biltzen du. Gaia konplexua izanda ere, eskualde zein herri araberako berezitasun ugari izanda ere, garapen ereduaren ikuspegitik hainbat aipamen orokor egin daiteke. Administrazioetatik iristen diren plan ugaritan bezala, diagnostiko egokiak egiten dira, non ikuspegi soziala eta ekologikoa kontutan har...
Lan ekonomiari buruzko kongresu batetan parte hartu berri dut eta argigarria izan da oso gizarte zientzia honek bizi duen atrofiaren tamaina ezagutzeko. Gizakiekin lotura duen ekonomiaren adarrik badago hauxe izan behar, baina hara nola txosten gehienak ekuazio eta eredu ekonometrikoz puztuta dauden. Sarrera eta eztabaidaren literatura orrialde bana okupatzen badute, eredu ekonometrikoak aldiz hamabi eta ondorioak orrialde bat edo asko jota bi. Sakontasun analitikoa hatz erdikoa. Hori bai, ekuazioekin ondorio liluragarrietara iristen dira: egoera ekonomiko eraginkorrena monopolio eta ...
Aste honetan Nazio Batuetako Etxebizitzarako Kontalari Bereziak, Miloon Kotharik, espainiar estatuko egoerari buruzko txostenaren ondorio batzuk aurreratu ditu. Nagusiena epe erdian krisi inmobiliario larria gertatu omen daiteke etxebizitzen salneurria dela eta, familien errentaren % 40tik gora mailegu hipotekarioa ordaintzera bideratzen delako. Egoera honetan interes tasen igoerak –azken bi urteotan euriborra bikoiztu egin da %4,5 arte- zailtasun zein ezintasun egoerak sor ditzake hilabeteroko kuota ordaintzerako orduan. Errentaren zati desproportzionatu horrek kontsumorako margina ...
Aspalditxo Ikerketa eta Garapen bikoteari (I+G) beste partenaire bat atxiki zaio, berrikuntza izenekoa, eta I+G+b hirukotea osatu dute (I+D+i gazteleraz). Berrikuntzak garapen teknologikoaren mugak zabaldu egiten ditu, hasera batetan makina edo ondasun berrien sarrerari soilik lotuta baitzegoen eta I+G unitateetan sortzen zen emaitzari mugatzen baitzitzaion. Orain aldiz berrikuntza teknologikoez gain (produktu eta prozesuei dagokiena hain zuzen) antolaketa metodo eta marketing metodoen berrikuntzak ere kontutan hartzen dira, uste baita guzti hauek ere enpresaren lehiagarritasun...
Garraioek duten erregai fosilekiko menpekotasuna larria da. Petroleora bideratutako munduko kontsumoaren % 20a garraioek egiten dute. Energia berriztagarriek arlo honetan ezin dute hornikuntzarik egin, elektrizitatea sortu bezain pronto kontsumitu behar delako eta kotxeak ezin daitezkelako entxufatuta erabili. Menpekotasun hori arintzearren biogasolinaren aukera indartzen ari da. Bioerregai hauek artoa, azukre-kanabera, erremolatxa eta beste landare batzuen b...